Telefono bidezko arreta
Zuzenean zerbitzuak doako 012 telefono-zerbitzua jartzen du herritarren esku, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrarekin lotutako kontsultak erantzuteko.
Herri Administrazioko sailburuordearen eta Funtzio Publikoko sailburuordearen 2012ko maiatzaren 3ko Ebazpenaren arabera (PDF, 1 MB), jendeari arreta emateko ordutegia etenik gabe garatzen da urte osoan zehar, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 19:30era, abuztuan (14:30ak arte), jaiegunetan, eta abenduaren 24 eta 31n izan ezik.
Telefono-zenbakiak:
- Euskal Autonomia Erkidegotik deitzeko: 012/ 945 01 80 00
- Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko lekuren batetik deitzeko: 945 018000
- Atzerritik deitzeko: 00 34 945 018000
Deiaren kostua
2012ko azaroaren 21eko Ebazpenaren arabera (2012ko abenduaren 10eko BOE, 296. zk.), 012 zenbakira egindako deiaren kostua D tarifako modalitateari dagokiona da (deitzen duen harpidedunari ez dio kosturik eragingo).
Euskal Autonomia Erkidegotik kanpora dagoen tokiren batetik deitzen bada 945 018000 telefono-zenbakira, kontratatutako tarifa-motaren araberakoa izango da deiaren kostua. Kontsultatu zure telefonia-operadorearekin.
Informazio-oharra: 2018-10-29tik aurrera ezarri zen 012 telefono-zenbakira egiten ziren deiak doakoak izango zirela. Hori baino lehen, deia egiten zuenari kargatzen zitzaion haren kostua, C motako tarifa aplikatzen baitzen.
Zuzenean zerbitzuko bulegoetan (Bilbao, Gasteiz eta Donostia) aurrez aurreko arreta lortzeko hitzordua eskatu behar da.
Aurretiko hitzordua eskatzeko edo baliogabetzeko, telefono bakarra duzu: 945 01 90 00.
Hitzordua eguneko 24 orduetan eskatu ahal izango duzu.
Gogorarazten dizugu zure aurretiazko hitzordua ere eska edo baliogabetu dezakezula, Zuzenean-en aurretiazko hitzorduaren web-aplikazioaren bidez .
945 01 90 00 telefonora egindako deien kostua kontratatutako tarifa-motaren araberakoa izango da. Galdetu zure telefonia-operadoreari.
Zuzenean Zerbitzuak herritarren eskura beste telefono interesgarri batzuk ere jartzen ditu, guztiak Euskadiko administrazio, organismo, erakunde, ente eta baltzu publikoei buruzkoak.