Nazio Batuen Sistemako Nazioarteko Erakundeei Esleitzen zaizkien Laguntzen 2013Ko Deialdia
(Ebazpenaren 1.artikulua)
Nazio Batuen sistemako nazioarteko erakundeentzako eta erakunde horiei atxikitako pertsona juridikoentzako laguntzetarako 2013ko ekitaldiko deialdia egitea da ebazpen honen helburua, hala xedatuta baitago Nazio Batuen sistemako nazioarteko erakundeei eta erakunde horiei atxikitako pertsona juridikoei ematen zaizkien laguntzak arautzen dituen otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuan. Laguntza horiek lankide boluntarioei bekak emateko dira nazioarteko erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte har dezaten
(Ebazpenaren 2.artikulua)
1.- Deialdi honetako laguntzak finantzatzeko ezarritako dotazio ekonomikoa 240.000 eurokoa izango da.
2.- Luzapenetara zuzendutako zenbatekoa 192.000 eurokoa izango da. Nolanahi ere, luzapen horiek emateko beharrezkoa izango da Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren 2014ko aurrekontuan kreditu egokia eta nahikoa izatea.
Luzapenetarako eskabideen kopurua dela-eta aipatu zenbatekoa agortzen bada, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak horren berri eman beharko du, luzapen gehiagorik onar ez dadin.
3.- Diru-kopuru horiek –deialdiarena eta luzapenena– aldatu ahal izango dira, eskatutako laguntzen kopuru osoa kontuan izanda, baldin eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak beste laguntza-programa batzuk burutu ondoren aurrekontuko diru-kopururik ahitu gabe geratzen bada, eta betiere diru-laguntzei buruz ebazpena eman aurretik. Hori gertatuz gero, EHAAn argitaratutako Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren ebazpen bidez jakinaraziko da.
Edonola ere, luzapenei zuzendutako zenbatekoak ezingo du laguntza berriei zuzendutako zenbateko osoaren % 80a gainditu.
- EBAZPENA, 2013ko azaroaren 12koa (EHAA Zk. 218/2013)
EBAZPENA, 2013ko azaroaren 12koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat laguntzak ematen dituena, 2013ko ekitaldian erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko.
- 22/2007 DEKRETUA, otsailaren 13koa (EHAA Zk. 50/2007)
22/2007 DEKRETUA, otsailaren 13koa, Nazio Batuen sistemako Nazioarteko Erakundeei eta horiei atxikitako pertsona juridikoei esleitzen zaizkien laguntzak arautzen dituena. Helburua: Nazioarteko Erakunde horiek herrialde txirotuetan garatzen dituzten garapn proiektuetan parte hartzen duten borondatezko lankideei bekak ematea.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Zuzendaritza
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Zuzendaritza
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
Nafarroa, 2
01007 Vitoria-Gasteiz
Tel: 945018087 Fax: 945017808
e-mail: agencia@elankidetza.es
Ordutegia : Astelehenetik ostegunera 8:30etatik 16:30etara; ostirala 8:30etatik 14:00etara
Herritarren arretako bulegoak:
• Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
• Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
• Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
• Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
- Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
- Telefono-zenbakia:
Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
Atzerritik: 00 34 945 018000
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
Nafarroa, 2
01007 Vitoria-Gasteiz
Tel: 945016403 Fax: 945017808
e-mail: agencia@elankidetza.es
Ordutegia : Astelehenetik ostegunera 8:30etatik 16:30etara; ostirala 8:30etatik 14:00etara
Herritarren arretako bulegoak
• Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
• Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
• Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
Nafarroa, 2
01007 Vitoria-Gasteiz
Tel: 945016403 Fax: 945017808
e-mail: agencia@elankidetza.es
Ordutegia : Astelehenetik ostegunera 8:30etatik 16:30etara; ostirala 8:30etatik 14:00etara
Herritarren arretako bulegoak
• Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
• Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
• Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
(Ebazpenaren 1.artikulua)
Nazio Batuen sistemako nazioarteko erakundeentzako eta erakunde horiei atxikitako pertsona juridikoentzako laguntzetarako 2013ko ekitaldiko deialdia egitea da ebazpen honen helburua, hala xedatuta baitago Nazio Batuen sistemako nazioarteko erakundeei eta erakunde horiei atxikitako pertsona juridikoei ematen zaizkien laguntzak arautzen dituen otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuan. Laguntza horiek lankide boluntarioei bekak emateko dira nazioarteko erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte har dezaten.
(Dekretuaren 1.artikulua, bigarren puntu)
Lanbide- eta giza-tasunak eskaini eta horren ordainez dirua eskuratzen duena da lankide boluntarioa
Entitate eskatzaileen baldintzak (Dekretuaren 4.artikulua)
Nazio Batuen Nazioarteko Erakundeetako Komite Nazionalek eta/edo autonomikoek eskatu ahal izango dituzte laguntzak, betiere txirotutako herrialdeetan garapen-programak jorratzen badituzte. Honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsona juridikoek ere eskatu ahali zango dituzte:
1.– Komite nazionalak eta/edo autonomikoak:
a) Dagokion erregistroan eratuta edo inskribatuta egotea.
d) Zehapen penalik edo administratiborik ez izatea (sexua bazterkeriagatik jarritako zehapenak barne) zehapen horretan ezarritako epean eta, ondorioz, diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukerak galduta izatea; eta ezelango lege debekuren —laguntzak jasotzeko ezgaituko lukeenaren— eraginpean ez egotea.
d) Nazio Batuetako Komite Nazional edo Autonomikoren batekin hartutako erabaki, hitzarmen eta/edo protokoloei buruzko nahiko agiri aurkeztea. Komite horren bidez gauzatuko da, halabeharrez, proiektua, non lankide boluntarioa txertatzen den.
Kandidaturak baldintzak (Dekretuaren 5.artikulua)
Laguntza hauetaz baliatu ahal izateko, entitate eskatzaileek honako baldintza hauek betetzen dituzten kandidaturak aurkeztu beharko dituzte:
a) Langile boluntarioak barne izatea, zeinek, gutxienez, urtebeteko antzinatasuna izan beharko duten, laguntzetarako deia egiten den urteko urtarrilaren 1ean, eta administrazio auzotasuna EAEn dutela ziurtatuta izan beharko duten. Aurretik EAEn behintzat urtebete osoz —eta etenik gabe— erroldaturik egon eta ez badute betetzen exijitutako baldintza, herrialde txirotuetan lankide-zereginetan egon direlako, bada horiek ere onartu egingo dira.
b) Lankideak sartzea, zeintzuk Nazioarteko Erakundeek herrialde txirotuetan garatzen dituzten programetan gutxienez urtebetez jardun beharko duten.
c) Lizentziatu edo diplomatu izatea, titulu hainbat Unibertsitateko Titulu Ofizialen Katalogokoekin homologatzen dituen irailaren 30eko 1954/1994 Errege Dekretuaren arabera. Eskabide epea amaitzen denerako homologatuta egon behar dute atzerrian lortutako tituluak.
Homologazio eskabidea ebaztearen zain edo, oraindik eskabidea egin gabe izan, baina, urtarrilaren 16ko 86/1987Errege Dekretuko 16.1 artikuluarekin bat etorriz, euren atzerritar tituluarekin Espainiako Unibertsitateetan gradu-osteko ikasketetan —titulua homologatu barik— sartu direnak nahikoa zelako bigarren zikloko unibertsitate titulua izatea (lizentziatua, ingeniaria edo arkitektoa), lortutako titulua aurkeztu ahal izango dute egiaztagiri modura, programa horiek burutu zituzten Unibertsitateko Errektorearen baimenarekin batera, edo, bestela, Doktorego batzordearen irizpenaren kopia —matrikulazioa propio baimentzen zuena— aurkeztu ahal izango dute, aldez aurretik frogatuz aurkeztutako espediente eta titulu akademiko atzerrikoa egokitzen zaiela burutu nahi diren espezializazio ikasketei.
d) Deialdia egiten den urtean 35 urte bete gabe izatea.
e) Aurreko deialdietan laguntza programa honen onuradun ez izatea.
(Ebazpenaren 3.artikulua)
1.- Hautagaitza bakoitzaren oinarrizko diru-hornidura 15.000 eurokoa izango da.
2.- Herrialde hartzaileetako bizi-mailagatiko osagarria Garapenerako Nazio Batuen Programaren (GNBP) XXXko bidaisari-eskala kontuan harturik kalkulatuko da. Informazio hori www.elankidetza.euskadi.net Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren web orrian egongo da eta, horrez gain, Agentzia horretan eskatzen dutenei ere eskuratuko zaie informazioa. Dena dela, otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuaren 3. artikuluaren arabera, osagarri horren zenbatekoak ezingo du gainditu hautagaitza bakoitzaren oinarrizko zenbatekoaren % 5, hau da, 750 euro.
3.- Lankide boluntarioak agentzia multilateralen eremuan jasotako prestakuntza espezifikoak –erakunde eskatzaileak antolatua edo emana denak– eragindako gastuek ezingo dute gainditu hautagaitza bakoitzari emandako laguntzaren oinarrizko zenbatekoaren % 2, hau da, 300 euro.
4.- Era berean, erakunde eskatzaileek hautagaitzen aurretiazko hautaketa eta beken jarraipena egiteko administrazio-lanek eragindako gastuek ezingo dute gainditu hautagaitza bakoitzari emandako laguntzaren oinarrizko zenbatekoaren % 1, hau da, 150 euro.
5.- Aurretik esandakoa gorabehera, otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuaren 6.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, Agentziako Kontseilu Errektoreak proposatu ahal izango du, txosten arrazoitua jaso ondoren, 6. artikuluko 1. idatzi-zatian berariaz jasota ez dagoen beste edozein kontzeptu onartzea, erakunde eskatzailearen eskabidearen izaerak hala egitea aholkatzen badu.
15.000 euro
Diru-laguntza ordaintzea eta justifikazioa (Dekretuaren 11.artikulua)
1.– Esleipen ebazpena eman ostean ordainduko da zenbatekoaren % 60a, 12. artikuluan aipatzen den asegurua ordaindu dela frogatu eta gero. Jarduera hasten denetik gutxienez lau hilabete igaro ondoren ordainduko da gainerako % 40a. Horretarako beharrezkoa izango da ordaindutako diru-laguntzaren zati bat erabili dela frogatzen duen memoria aurkeztea eta onartzea, eta horrekin batera abioiko txartela, lankidearen izenean egindako banku transferentzia, delako enbaxada edo kontsulatuan inskribatu izanaren kopia eta burututako lanaren txosten zehaztua, lankide boluntarioak eta herrialde txirotuan programaren ardura duen pertsonak izenpetua.
2.– Entitate eskatzaileak antolatutako eta emandako prestakuntzaren eta kudeaketaren gastuak lehenengo ordainketarekin estaliko dira.
3.– Laguntza eskuratzen duen entitateak, lankide boluntarioaren jarduera amaitzen denetik aurrera hiru hilabeteko epearen barruan, lankidearen jardueraren, bere zereginak proiektuan duen eraginaren eta laguntza destinatu den kontzeptuen amaierako txosten zehatza bidaliko dio Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari. Horietaz gain, lankide boluntarioaren izenean egindako banku transferentziaren eta ordura arte aurkeztu gabeko gastu frogagirien kopiak ere bidaliko zaizkio; aditzera emanez, halaber, frogagirien jatorrizkoak non dauden, Eusko Jaurlaritzak aztertu ditzan, hala behar izanez gero.
- Laguntzaren Eskaera
- Biatika-eskala (Herrialde hartzaileen bizi mailaren araberako Gehigarrien Taula)
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
(Ebazpenaren Bigarren azken xedapen)
Ebazpen honek bukaera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia; Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Zuzendaritza.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: Hilabete 1.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia; Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Zuzendaritza.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: Hilabete 1.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.