Nazio Batuen Sistemako Nazioarteko Erakundeei Esleitzen zaizkien Laguntzen 2012Ko Deialdia

Nazio Batuen sistemako nazioarteko erakundeentzako eta erakunde horiei atxikitako pertsona juridikoentzako laguntzetarako 2012ko ekitaldiko deialdia egitea da ebazpen honen helburua, Nazio Batuen sistemako nazioarteko erakundeei eta erakunde horiei atxikitako pertsona juridikoei ematen zaizkien laguntzak arautzen dituen otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuak xedatutakoari jarraiki. Laguntza horiek lankide boluntarioei bekak emateko dira nazioarteko erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte har dezaten
1.- Deialdi honetako laguntzak finantzatzeko ezarritako dotazio ekonomikoa 847.500 eurokoa izango da.
2.- Luzapenetara zuzendutako zenbatekoa 678.000 eurokoa izango da.
Luzapenetarako eskabideen kopurua dela-eta aipatu zenbatekoa agortzen bada, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak horren berri eman beharko du, luzapen gehiago ez daitezen onartu.
3.- Diru-kopuru horiek –deialdiarena eta luzapenena– aldatu ahal izango dira, eskatutako laguntzen kopuru osoa kontuan izanda, baldin eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak beste laguntza-programa batzuk burutu ondoren aurrekontuko diru-kopururik ahitu gabe geratzen bada, eta betiere diru-laguntzei buruz ebazpena eman aurretik. Hori gertatuz gero, EHAAn argitaratutako Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren ebazpen bidez jakinaraziko da.
Edonola ere, luzapenei zuzendutako zenbatekoak ezingo du laguntza berriei zuzendutako zenbateko osoaren % 80a gainditu.
- EBAZPENA, 2012ko uztailaren 18koa (EHAA Zk. 141/2012)
EBAZPENA, 2012ko uztailaren 18koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena. Honen bitartez, Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat laguntzak deitzen dira, 2012ko ekitaldian erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko
- Decreto 22/2007, de 13 de febrero (EHAA Zk. 50/2007)
22/2007 DEKRETUA, otsailaren 13koa, Nazio Batuen sistemako Nazioarteko Erakundeei eta horiei atxikitako pertsona juridikoei esleitzen zaizkien laguntzak arautzen dituena. Helburua: Nazioarteko Erakunde horiek herrialde txirotuetan garatzen dituzten garapn proiektuetan parte hartzen duten borondatezko lankideei bekak ematea.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
Nafarroa, 2
01007 Vitoria-Gasteiz
Tel: 945018087 Fax: 945017808
e-mail: agencia@elankidetza.es
Ordutegia : Astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:00etara
Herritarren arretako bulegoak:
• Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
• Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
• Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
• Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
- Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
- Telefono-zenbakia:
Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
Atzerritik: 00 34 945 018000
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
Nafarroa, 2
01007 Vitoria-Gasteiz
Tel: 945016403 Fax: 945017808
e-mail: agencia@elankidetza.es
Ordutegia : Astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:00etara
Herritarren arretako bulegoak
• Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
• Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
• Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
Nafarroa, 2
01007 Vitoria-Gasteiz
Tel: 945016403 Fax: 945017808
e-mail: agencia@elankidetza.es
Ordutegia : Astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:00etara
Herritarren arretako bulegoak
• Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
• Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
• Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Nazio Batuen sistemako nazioarteko erakundeentzako eta erakunde horiei atxikitako pertsona juridikoentzako laguntzetarako 2012ko ekitaldiko deialdia egitea da ebazpen honen helburua, Nazio Batuen sistemako nazioarteko erakundeei eta erakunde horiei atxikitako pertsona juridikoei ematen zaizkien laguntzak arautzen dituen otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuak xedatutakoari jarraiki. Laguntza horiek lankide boluntarioei bekak emateko dira nazioarteko erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte har dezaten
Lanbide- eta giza-tasunak eskaini eta horren ordainez dirua eskuratzen duena da lankide boluntarioa
Entitate eskatzaileen baldintzak (Dekretuaren 4.artikulua)
Kandidaturak baldintzak (Dekretuaren 5.artikulua)
1.- Hautagaitza bakoitzaren oinarrizko diru-hornidura 15.000 eurokoa izango da.
2.- Herrialde hartzaileetako bizi-mailagatiko osagarria Garapenerako Nazio Batuen Programaren (GNBP) 2012ko maiatzeko bidaisari-eskala kontuan harturik kalkulatuko da. Informazio hori www.elankidetza.euskadi.net Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren web orrian egongo da eta, horrez gain, Agentzia horretan eskatzen dutenei ere eskuratuko zaie informazioa. Dena dela, otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuaren 3. artikuluaren arabera, osagarri horren zenbatekoak ezingo du gainditu hautagaitza bakoitzaren oinarrizko zenbatekoaren % 5a, hau da, 750 euro.
3.- Lankide boluntarioak agentzia multilateralen eremuan jasotako prestakuntza espezifikoak –erakunde eskatzaileak antolatua edo emana denak– eragindako gastuek ezingo dute gainditu hautagaitza bakoitzari emandako laguntzaren oinarrizko zenbatekoaren % 2a, hau da, 300 euro.
4.- Era berean, erakunde eskatzaileek hautagaitzen aurretiazko hautaketa eta beken jarraipena egiteko administrazio-lanek eragindako gastuek ezingo dute gainditu hautagaitza bakoitzari emandako laguntzaren oinarrizko zenbatekoaren % 1a, hau da, 150 euro.
15.000 euro
Diru-laguntza ordaintzea eta justifikazioa (Dekretuaren 11.artikulua)
- Laguntzaren Eskaera
- Biatika-eskala (Herrialde hartzaileen bizi mailaren araberako Gehigarrien Taula)
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Ebazpen honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Lehendakaritzako idazkari nagusiari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: Hilabete 1.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: Hilabete 1.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.