Kanpo Harremanetan eta Kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak
Bekadunen espezializazioa eta prestakuntza Euskadin edo kanpoan Eusko Jaurlaritzak dituen edozein ordezkaritzetan egingo da, deialdi bakoitzean erabakitzen denaren arabera.
1.- Beken dotazioa eta ordainketa ondorengoa izango da:
a) 22.500 euro beka bakoitza Ordezkaritzen alorrean.
b) 15.000 euro beka bakoitza Kanpo Harremanetarako alorrean.
c) 15.000 euro beka bakoitza Euskal Gizatalde eta Etxeen alorrean.
2.- Zenbateko honek dagokion atxikipen fiskala izango du.
- 221/2003 DEKRETUA, irailaren 30ekoa, (EHAA Zk. 198/2003)
Kanpo Harremanetan eta Kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak arautzeko dena.
- EBAZPENA, 2003ko urriaren 10ekoa, (EHAA Zk. 199/2003)
Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, Kanpo Harremanetan eta Kanpoko euskal gizatalde eta etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekek deialdia egiteko dena.
Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia
Lehendakaritza
Nafarroa kalea, 2
01007 Vitoria-Gasteiz
Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia
Lehendakaritza
Nafarroa kalea, 2
01007 Vitoria-Gasteiz
Sorkunde Vez Bilbao
Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza - Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia
Tel.: +34 945 018059
Fax: +34 945 018158
Bekadunen espezializazioa eta prestakuntza Euskadin edo kanpoan Eusko Jaurlaritzak dituen edozein ordezkaritzetan egingo da, deialdi bakoitzean erabakitzen denaren arabera.
Pertsona Fisikoa
a) Beken deialdia degiten den urtearen urtarrilaren 1a baino lehen auzotasun administratiboa Euskal Autonomia Erkidegoan izatea edo ofizialki onartua dagoen Euskal etxe baten kide izatea.
b) Goi-mailako unibertsitate tituluduna izatea.
c) Gehienez 30 urte izatea.
d) Aurretik inoiz ez izana Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretatik ordaindutako beka berdin edo antzeko baten onuradun
1.- Beken dotazioa eta ordainketa ondorengoa izango da:
a) 22.500 euro beka bakoitza Ordezkaritzen alorrean.
b) 15.000 euro beka bakoitza Kanpo Harremanetarako alorrean.
c) 15.000 euro beka bakoitza Euskal Gizatalde eta Etxeen alorrean.
2.- Zenbateko honek dagokion atxikipen fiskala izango du.
Eskabide-orria
- Erantsi beharreko agiriak
Deialdiaren ebazpenean ezarritako epean eta eran Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian aurkeztu beharko den eskaerarekin batera, honako hauek aurkeztu beharko dira:
a) NANaren fotokopia. Euskal etxeetako kideek pasaportea aurkeztu beharko dute.
b) 4. artikuluaren a) eta b) ataletan batzen diren baldintzen ziurtagiria.
c) Curriculum vitae-a, espediente akademikoarekin.
d) Eskatzen den bekaren inguruan egindako ikasketa eta esperientzia praktikoei buruzko ziurtagiriak. Kreditatzen diren ikasketak meritu gisa konputatuak izateko helburuaz ofizialak eta balio akademikoa izan beharko dute. 8. artikuluan ezarrita dagoenaren arabera, meritu gisa baloratuko diren hizkuntzei buruzko ahozko edo idatzizko gaitasuna kreditatzea ezinezkoa denean behar diren frograk egin beharko dira.
e) Eskatzaileak egindako lanen edo argitalpenen kopia.
f) Nortasun agiriaren tamainako argazkia.
g) Zinpeko aitorpena, aurretik inoiz Euskal Autonomia Erkidegokok Aurrekontu Orokorretatik ordaindutako beka berdin edo antzeko baten onuradun ez dela izan adierazten duena.
Sorkunde Vez Bilbao
Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza - Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia
Tel.: +34 945 018059
Fax: +34 945 018158
2003/10/11 - 2003/11/17
Sei hilabete
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: Hilabete 1.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: Hilabete 1.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.