Diru-laguntzak, nazioarteko kirol gertakariak eta kirola zabaltzeko jarduerak burutzeko 2008

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Kultura


Egitura atal kudeatzailea

Kirol Zuzendaritza


Xedea

Jarduera hauek jaso ahal izango dituzte diru-laguntzak:

 a) Nazioarteko kirol jarduerek:

 - Nazioarteko kirol lehiaketa ofizialak antolatzea senior kategorian edo absolutuan.

 - Estatutik kanpo egiten diren nazioarteko kirol lehiaketa ofizialetan kirol elkarte eta klubek parte hartzen duten jarduerak.

 Atal honetako jarduerek goi-mailako kirola sustatzera egon behar dute bideratuta. Ez da diru-laguntzarik emango partaidetzako kirola sustatzeko jardueretarako (jolas, aisia eta osasunerako kirola) edo euskal kirol selekzioek parte hartzen duten kirol-lehiaketetarako.

 Nazioarteko kirol-lehiaketa ofizialak antolatzeko kasuan, bakarrik emango da diru-laguntza baldin eta euskal kirol federazioen lizentzia duten kirolarien parte-hartzea % 10etik gorakoa bada eta Estatutik kanpoko kirolariena % 5etik gorakoa.

 b) Kirola zabaltzeko jarduerek:

 - Kirolarekin zerikusia duten jardunaldi, mintegi, ikastaro eta biltzarrak antolatzea.

 - Euskal kirolarien merezimenduak jendaurrean aitortzeko ekitaldi publikoak antolatzea.


Nori Zuzendua

 a) Indarrean dagoen legediari jarraituz eratuta eta Kirol Erakundeen Erroldan izena emanda duten euskal kirol federazioek.

 b) Kirol klub eta elkarteek eta kirol-helburuak dituzten merkataritza-sozietateek, baldin eta legez eratuta eta dagokion erroldan izena emanda badaude eta baltzu-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan badaukate.

 c) Aldiro zein noizean behin kirol modalitate desberdinetako ekintzak antolatzen dituzten erakundeek, baldin eta baltzu-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan badaukate.

 d) Euskal Autonomia Erkidegoko toki erakundeek.


Diru kopurua

1.000.000 €


Araudia

EHAA, 2008ko apirilaren 17koa


Harremanak norekin

Lorena Etxezarreta
Tlf.: 945 019 507


Erantsi beharreko agiriak

 a) Kirol Zuzendaritzak berak zuzenean zein Kulturako Lurralde zerbitzuen bitartez emandako eskabide orria (I. eranskina), eskabidea egiten duen pertsona fisikoak entitate onuradunaren izenean jarduteko baimena duela egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu behar delarik.

 b) Jarduerari buruzko memoria.

 Nazioarteko kirol lehiaketen inguruko jarduerak finantzatzeko eskatzen diren diru-laguntzen kasuan, azalpen memorian alderdi hauek jaso behar dira:

 - Kirol lehiaketaren maila edo kategoria.

 - Parte-hartzaileen kirol-maila.

 - Parte hartzaileen kopurua.

 Kirola zabaltzeko jarduerak finantzatzeko eskatzen diren diru-laguntzen kasuan, memorian alderdi hauek jaso behar dira:

 - Proposatutako jarduerak kirolaren alorrean duen interesa.

 - Aurkeztutako programaren kalitatea.

 - Proposatutako jarduerak gizartean duen eragina.

 c) Jardueraren sarrera eta gastuen aurrekontu zehatza.(II. eranskina).

 d) Eskabidea egin duen erakundearen IFZren fotokopia eta zerga kontuetan betebehar guztiak ordainduta dituela egiaztatzeko agiria.

 e) Hirugarrenaren altari buruzko agiri normalizatua (III. eranskina).

 f) Zuzendaritza batzordearen edo dagokion gobernu organoaren osaerari buruzko egiaztagiria.

 g) Eskabidea egin duen erakundeko gobernu organo eskudunak hartutako konpromisoa, proposatutako jarduera edo programa garatzerakoan eta, batez ere, iragarki eta dokumentazioan (gutunak, kartelak, liburuxkak, programak, megafonia, etab.) Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko.

 h) Erakunde onuradunak eskatu eta jasoko dituen edo jaso ditzakeen beste diru-laguntzak. Zein erakundek (publiko nahiz pribatuk) emango dizkion adieraziko da, baita eskaeraren egoera ere (ea ukatu zaion, ebazteke dagoen, eman zaion, eta zenbatekoa).  Ez badu diru-laguntzarik eskatu, egiaztagiria aurkeztuko du programa horretarako beste diru-laguntzarik eskatu edo jaso ez duela adierazteko.

 i) Kirol jarduera beste erakunde publiko zein pribaturen batekin batera lankidetzan edo hitzarmena sinatuta eginez gero, jardueraren garapenerako oinarri den hitzarmen edo kontratuaren kopia bat. Kasu honetan, diru-laguntzarik eskatu ez duen erakundeari ere eska dakioke aurreko artikuluetan ezarritako dokumentazioa.

 j) Burututa dauden jarduerei dagokienez, izandako gastuak justifikatzeko, agindu honetan zehaztutako dokumentazio guztia aurkeztu beharko da.

 k) Erakunde eskatzaileak ez duela zigor administratibo edo penalik laguntza publikoak lortzeko, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik aitortzen duen zinpeko deklarazioa (V. eranskina).


Eskabideak Aurkezteko Epea

2008-4-18tik 2008-5-17ra


Eskabideak aurkezteko lekua

Eusko Jaurlaritza
Kultura Saila
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz

Bizkaiko Kulturako Lurralde Unitatea
Gran Vía 85
48011 Bilbao

Gipuzkoako Kulturako Lurralde Unitatea
Andia 13
20004 Donostia-San Sebastián.

Eskabideak zuzenean entrega daitezke edo, bestela, azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako edozein bide erabiliz. Posta-bulegoan aurkeztu nahi izanez gero, eskabide-orria kartazal irekian aurkeztu beharko da, posta-funtzionarioak, ziurtapena egin baino lehen, data eta zigilua jarri diezazkion eskabide-orriari.


Tramiteen deskripzioa

Hasiera, jarraibidea eta ebazpena


Egitura Atal Ebazlea

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea


Ebazteko epea

Hiru hilabete, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita




Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak administrazio bidea agortzen du


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa


Formularioak

Eranskinak (doc 133 kb)


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.