Diru-laguntzak, udalei, gazte-ekipamenduen sarea bultzatzeko. 2008
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Kultura
Egitura atal kudeatzailea
Gazteria eta Gizarte-Ekintza Zuzendaritza
Xedea
Gazte-ekipamenduak eraikitzeko, handitzeko edo hobetzeko diru-laguntzak.
Nori Zuzendua
Euskadiko Autonomia Erkidegoko udalek eta berezko nortasun juridikoa duten udalaz gaindiko mankomunitate edo erakundeek -indarreko legeriaren arabera udal batek baino gehiagok eratuta egon eta nortasun juridiko berezkoa dutenak- jaso ahal izango dituzte soil-soilik agindu honetan adierazten diren diru-laguntzak.
Udalaz gaindiko erakunde horiek, bakoitzaren estatutuetan aurreikusitakoaren arabera, bidezko gaitasuna eta egokitasuna erakutsi behar dute, beren proiektuak behar bezala aurrera eramateko. Ez dira onuraduntzat joko beren estatutuetan gazte-politika erakundearen eskumenekoa dela jasota ez duten hainbat udalerriz osaturiko udalaz gaindiko erakundeak.
Diru kopurua
1.821.000 €
Araudia
EHAA 2008ko irailaren 3koa.
Harremanak norekin
Josu Gerediaga
Tlf: 945 019 502
e-mail: gazteria-dirulaguntzak@ej-gv.es
Erantsi beharreko agiriak
- Eskabidea aurkeztu duen erakundearen datuak, eskabidearen xede den arloa, laburpen ekonomikoa eta ordainketak egiteko datuak. Horretarako, deialdi honen I. eranskinean jasotako eskabide inprimakian eskatutako datuak hartuko dira kontuan. Eskabide inprimakia behar bezala bete behar da eta eskabidea aurkeztu duen erakundean legezko ordezkaria den pertsona fisikoak sinatu beharko du.
- Erakundearen legezko ordezkariaren NANaren fotokopia eta erakundearen IFZaren fotokopia. Dokumentazio hori noizbait Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari aurkeztu bazaio, ez da beharrezkoa izango berriz aurkeztea. Kasu horretan, erakundearen legezko ordezkariak dokumentazio hori indarrean dagoela azaltzen duen aitorpena aurkeztu beharko du; baita noiz aurkeztu zen eta aurkezteko aukeratu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren organoa edo bulegoa ere, I. eranskineko ereduaren arabera.
- Zinpeko edo ardurapeko aitorpena; hemen jaso beharko da erakunde eskatzaileak ez duela diru-laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapenik jaso, eta ez daukala horretarako legezko inolako debekurik, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean zehaztutakoarekin bat etorriz.
- Programaren laburpen-fitxa, II. eranskinean eskatutako datuak jasota. Informazio hori proiektuaren memoria zehatzean azaldu beharko da.
- Ekipamenduaren titulartasunaren ziurtagiria, II. eranskineko ereduaren arabera.
- Sektoreko araudi aplikagarri guztia betetzen delako ziurtagiria, II. eranskineko ereduaren arabera.
- Proiektuaren memoria zehatza. Bertan, hautaketa, balorazio eta zenbaketa irizpideak ematen diren frogatuko da, agindu honetan xedatutakoa betez, eta gutxienez hurrengoak utziko dira jasota: helburuak, proiektuaren hartzaile izango direnen adin-tarteak, beste administrazio publiko batzuekin koordinatuta jarduteko baliabideak, proiektuak zenbateraino bultzatzen duen gazteria arloa, erakunde eskatzaileak hurrengo ekitaldietan laguntza eskatzeko xede diren jarduerekin eta epe luzera izango dituen baliabideekin jarraitzeko hartu duen konpromisoa, lurralde eremua edo eragin-eremua mugakide diren alde edo eremuetako taldeetan, eta genero ikuspegiaren integrazioa.
- Proiektua gauzatzeko egutegia, non berariaz adieraziko diren ekintzak hasteko eta bukatzeko datak. Diruz lagundu nahi den jarduketa aurrekontu-ekitaldi batean baino gehiagotan egitekoa bada, banan-banan adieraziko dira urte bakoitzean aurreikusitako hasiera eta bukaera datak.
- Proiektuaren diru-sarrera/inbertsioen eta gastu/kontuen aurrekontu banakotua eta xehatua, III. eranskinean eskatutako datuekin batera.
Aurrekontua orekatua izan behar da, hau da, diru-sarreren edo inbertsioaren zenbateko osoak (deialdi honetan Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritzari eskatu zaion zenbatekoa barne, baita, hala dagokionean, aurreikusitako beste edozein laguntza ere) gastu edo kostu osoaren zenbateko bera izan behar da. Horrela ez bada, 7. artikuluan ezarritakoa beteko da.
Bereizi egin beharko da, batetik, higiezinak eraiki, eraberritu, egokitu edo handitzeko lanak egiteko edota lanak burutzeko proiektuen idazketaren ondoriozko diru-sarrera/inbertsioen zenbateko osoa eta gastuen kostua edo zenbateko osoa; eta, bestetik, material inbentariagarria erostearen ondoriozko diru-sarrera edo inbertsioen zenbateko osoa eta gastuen kostua edo zenbateko osoa.
Helburu berarentzat beste edozein erakunde publiko zein pribaturi diru-laguntza eskatu bazaio, hau zehaztu egin behar da, baita honen egoera ere (ukatu den, erantzunaren zain dagoen, onartu den eta zein diru kopuru jaso den). Beste diru-laguntzarik jaso ez bada, hori frogatzen duen zinpeko edo ardurapeko aitorpena aurkeztu beharko da; betiere, aurrekontuari buruzko III. eranskinean jasotakoaren arabera.
Diruz lagundu nahi den jarduketa aurrekontu-ekitaldi batean baino gehiagotan egitekoa bada, finantzaketa-plan bat erantsiko da, zeinean banan-banan adieraziko diren urte bakoitzeko gastu-kostuen aurrekontua, erakunde eskatzailearen urteko ekarpena, urtez urte aurreikusitako laguntza eta inbertsio/diru-sarrerak, eta urte bakoitzerako eskatzen den diru-kopurua.
- Xede berarentzat eskatu diren beste diru-laguntzen zerrenda eta horien egoera eskabidea aurkeztu denean; beste diru-laguntzarik eskatu ez bada, hori frogatzen duen zinpeko edo ardurapeko aitorpena aurkeztu beharko da, IV. eranskinean jasotakoaren arabera.
- Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren datuen alta/hirugarren interesatua delakoan alta eman ez bada, V. eranskina "Datuen alta/hirugarren interesatua" aurkeztu beharko da behar bezala beteta. Aitzitik, alta eman bada baina ordainketak egiteko eman ziren datuetatik baten bat aldatu bada, VI. eranskina "Hirugarrenen datuak aldatzeko eskabidea" aurkeztu beharko da behar bezala beteta.
- Eskaera baloratzeko aurkeztu nahi den dokumentazio osagarria.
- Gainera, obrak egin nahi direnean hauek aurkeztu behar dira:
. Burutzapen proiektua. Honakoak jaso beharko dira, gutxienez, proiektu horretan: memoria, kokapen eta banaketa planoak, proiektuaren ezaugarrien eta proiektatu diren obren deskribapen zehatza eta, obrak txikiak badira, egingo diren obren zehaztapen teknikoen eredu bat.
. Gazte-ekipamendua onesten duen udalaren edo mankomunitatearen ziurtagiria; horrekin batera, urteka banakotutako finantzaketa-plana eta erakunde eskatzaileak finantzaketari aurre egiteko nahikoa kreditua duela frogatzen duen agiria ere aurkeztu beharko dira.
- Udalaz gaindiko erakundeek, aurreko idatz-zatietan azaldutakoaz gainera, honakoak ere aurkeztu beharko dituzte: sorrera arauak edo, hala dagokionean, dagokion erregistro publikoetan inskribatu izanaren egiaztagiriak, erakundearen estatutuak eta eskabidea aurkeztu duen pertsona fisikoaren ordezkari izateko boterearen egiaztagiria.
Eskabideak Aurkezteko Epea
2008-9-4tik 2008-10-3ra
Eskabideak aurkezteko lekua
Eusko Jaurlaritza
Kultura Saila
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz
Bizkaiko Kulturako Lurralde Unitatea
Gran Vía 85
48011 Bilbao
Gipuzkoako Kulturako Lurralde Unitatea
Andia 13
20004 Donostia-San Sebastián.
Eskabideak zuzenean entrega daitezke edo, bestela, azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako edozein bide erabiliz. Posta-bulegoan aurkeztu nahi izanez gero, eskabide-orria kartazal irekian aurkeztu beharko da, posta-funtzionarioak, ziurtapena egin baino lehen, data eta zigilua jarri diezazkion eskabide-orriari.
Tramiteen deskripzioa
Hasiera, jarraibidea eta ebazpena
Egitura Atal Ebazlea
Gazteria eta Gizarte Ekintzarako zuzendaria
Ebazteko epea
Hiru hilabete, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita
Esleipen ebazpena
Isilbidearen Ondorioak
Ezespenezkoak
Administrazio Bidearen Bukaera
Ebazpenak administrazio bidea agortzen du
Errekurtsoak / Erreklamazioa
Formularioak
Ikusi artxiboa (doc 200 kb)
Bestelako Agiriak
Ez dago
Oharrak
Ez dago.
Abisua
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.