Bidaia-agentzien jardueran baja emateko komunikazioa
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Egitura atal kudeatzailea
Turismo Zuzendaritza
Xedea
Administrazio turistikoari, nahitaez, bidaia-agentzien jarduera aldi baterako edo behin betiko etetea jakinaraztea.
Nori Zuzendua
Aldi baterako edo behin betiko jarduera eteten duten bidaia-agentzia guztiak.
Araudia- 6/1994 Legea, martxoaren 16koa, turismoa antolatzeari buruzkoa (apirilaren 14ko EHAA).
- 16/2008 LEGEA, abenduaren 23koa, turismoa antolatzeari buruzko Legea aldatzeari buruzkoa.
- 7/2012 LEGEA, apirilaren 23koa, barne-merkatuko zerbitzuei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Direktibara egokitze aldera zenbait lege aldatzekoa.
- 202/2013 DEKRETUA, apirilaren 16koa, bidaia-agentziei buruzko Dekretua aldatzeko dena.
- 81/2012 DEKRETUA, maiatzaren 22koa, bidaia-agentziei buruzkoa..
Harremanak norekin
Turismoa kudeatzeko teknikariak lurralde-ordezkaritzetan.
INDUSTRIA, MERKATARITZA ETA TURISMOKO ARABAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Samaniego,2
01008 Vitoria-Gasteiz
Tel. 945 01 70 55
E-maila: gema-etxenike@ej-gv.es
INDUSTRIA, MERKATARITZA ETA TURISMOKO BIZKAIKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Concha Jeneralaren kalea, 23
48010 Bilbao
Tel.: 944 03 14 78
E-maila: a-lekue@ej-gv.es
INDUSTRIA, MERKATARITZA ETA TURISMOKO GIPUZKOAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Easo,10
20006 Donostia-San Sebastián
Tel.: 943 02 25 64
E-maila: m-etxebeste@ej-gv.es
- Bajaren komunikazioa.
- Titularraren identifikazioa.
Dagokion tasa
---
Eskabideak Aurkezteko EpeaUrte osoan zehar.
Eskabideak aurkezteko lekua
Baimendutako erakundeak.
Dagokion lurralde-ordezkaritza.
Tramiteen deskripzioaA): Baldin eta titularrak edo ordezkariak hasiera ematen badio baja-prozedurari, dagokion komunikazioaren bitartez:
- Dokumentazioa Lurralde Ordezkaritzan aurkezten da. Jarduera eteten bada, halaber, administrazio turistikoari jakinarazi beharreko erreklamaziorik ez dagoela jakinarazi beharko da.
- Lurralde-ordezkaritzak, nahi izanez gero, 10 laneguneko epean dokumentazio osagarria aurkezteko eskatu diezaioke enpresar
- Teknikariak dokumentazioa aztertzen du, eta osatu gabe badago, interesdunari dokumentazio osagarria aurkezteko eskatzen dio.
- Hala badagokio, bisita teknikoa egiten da, jarduera eten egin dela egiaztatzeko.
- Administrariek baja gauzatzen dute sistema informatikoan.
- Aldi baterako edo behin betiko baja jakinarazteko gutuna prestatzen da, eta lurralde-ordezkariak sinatzen du.
- Titularrari edo ordezkariari hori jakinarazten zaio (hiru hilabeteko epean, dokumentazio osagarriaren eskaera eginda, edo, eskaera egin ezean, bisita teknikoa eginda).
- Aldi baterako eteteko komunikazioan adierazitako epea igaro ondoren, bisita tekniko bat egiten da jarduera berriz ere hasi ote den egiaztatzeko.
1. Jarduera berriz hasi bada, teknikariak dagokion txostena egiten du, jarduera berriz hasi dela jasota.
- Administrariek erregistroa aldatzen dute, jarduera berriz ere hasi dela jasotzeko.
- Titularrari edo ordezkariari hori jakinarazten zaio.
2. Jarduera berriz ere hasi ez bada, eta 9 hilabetean etenaldia egiaztatu ondoren:
- Administrariek baja gauzatzen dute sistema informatikoan.
- Behin betiko baja jakinarazteko gutuna prestatzen da, eta lurralde-ordezkariak sinatzen du.
- Titularrari edo ordezkariari jakinarazten zaio (bere helbidera gutuna bidaliz, eta, hala badagokio, LHAOan argitaratuz) hiru hilabeteko epean, jardueraren etetea egiaztatu ondoren.
B): Baja administrazioak ofizioz hasitako prozedura baten emaitza baldin bada:
- Teknikariak establezimendua aztertzen du, itxita dagoela egiaztatzen du, eta txosten bat egiten du.
- Titularrari edo ordezkariari establezimendua itxita dagoela egiaztaturik hiru hilabeteko epean jakinarazpena, bidaltzen zaio (helbidera gutuna bidaliz, eta hala badagokio, LHAOan argitaratuz), haren establezimenduari erregistroan aldi baterako baja eman zaiola adieraziz.
- Administrariek baja gauzatzen dute sistema informatikoan.
- 9 hilabete igarotakoan titularrari edo ordezkariari jakinarazpena bidaltzen zaio (haren helbidera, eta, hala badagokio, LHAOan argitaratuz), establezimenduari erregistroan behin betiko baja eman zaiola adieraziz, lurralde-ordezkariak sinatua, eta erregistroan baja gauzatzen da. Epea jakinaraztekoa hiru hilabetekoa da, behin establezimendua itxita dagoela egiaztaturik.
Egitura Atal Ebazlea
Lurralde-ordezkaria.
Ebazteko epea
(Ikusi “Izapideen deskribapena”)
Isilbidearen OndorioakEz dagokio
Administrazio Bidearen Bukaera
Ez dagokio
Errekurtsoak / Erreklamazioa
Formularioak
Bestelako Agiriak
---
Oharrak
---
AbisuaInformazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
Azken aldaketa
09/07/2013