Eusko Jaurlaritzak Europako Legebiltzarrerako hauteskundearen arira jardunaldi informatibo bat antolatu du
Ekitaldiaren deskribapena
Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak direla eta maila politikoan, ekonomikoan eta sozialean izango dituen eraginei buruzko zalantzei erantzuteko, Eusko Jaurlaritzak, Europako Informazioaren Euska Sareak (EIES) eta Euskal Herriko Unibertsitateak “Zer dugu jokoan” titulupean jardunaldia antolatu dute.
Jardunaldia asteazkenean izango da, otsailaren 6an, 11:30etik 18:00etara, Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako kanpusan (Gradu Aretoan, Ekonomia eta Enpresa Fakultatea). Bertan, Miguel Ángel Peña, Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen dekanorde koordinatzaileak; Maialen Olabe, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko presidenteak; Jaume Duch, Europar Parlamentuko Komunikazioko zuzendari nagusiak; eta Mikel Landabaso, Europar Batzordeko Estrategia eta Komunikazio Korporatiboko zuzendariak parte hartuko dute. Moderatzaile lanak Europako Gaietarako zuzendaria Eusko Jaurlaritzan den Mikel Antón-ek egingo ditu.
Hurrengo europar hauteskundeak 2019ko maiatzaren 23tik 26ra ospatuko dira. Europako Parlamentuan herritarrak errepresentatuko dituzten diputatuak aukeratzeko unea izango da.
Egindako ekitaldiak
- Eusko Jaurlaritzak Brexitaren eraginak aztertzeko jardunaldia antolatu du
- Maila askotako gobernantza, paradiplomazia eta estatuz azpiko erakundeen zeregina EBn: behetik gorako Europaren aldeko apustua
- Europa berritzailea, enpresen, unibertsitateen eta gizartearen arteko harreman eredu berri batera
- Hiritarrekin elkarrizketa, Europaren etorkizunaren inguruko gogoeta
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- Eusko Jaurlaritza | | Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak | Europako Informazioaren Euska Sarea (EIES) | Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU-UPV)
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Ordutegia:
- 16:30tatik 18:00ak arte