Departamento de Gobernanza Pública y Autogobierno

VPN / «Tunneling» protokoloak

Xehetasunak

Sare pribatu birtual (SPB) bat (ingelesez: Virtual Private Network (VPN)) konputagailuen sareko teknologia bat da. Teknologia horri esker, sare lokala (LAN) modu seguruan hedatu ahal da sare publiko baten edo kontrolik gabeko sare baten gainean, adibidez Interneten gainean. Horri esker sareko konputagailuak sare konpartituei edo sare publikoei buruzko datuak bidaltzen eta jasotzen ditu, sare pribatu bat balitz bezala, sare pribatu baten funtzionaltasun, segurtasun eta kudeaketa-politika guztiekin. Hori lortzeko, puntutik punturako konexio birtuala ezartzen da, eta horretarako konexio dedikatuak, zifraketa edo bi metodoen arteko konbinaketa erabiltzen da.

Tunela edo tunneling-a honako teknika honetan datza: sare-protokolo bat beste baten gainean kapsulatzea (sare-protokolo kapsulatzailea), eta hala, konputagailuen sare batean barruan informazio-tunela sortzea. Teknika hori erabiltzen da hainbat helburu lortzeko, zein arazo aztertzen ari den kontuan hartuta, adibidez multicast egoeretan irlak komunikatzea, trafikoa birbideratzea eta abar. Tunelizatzearen teknika erabili ohi da protokolo jakin bat garraiatzeko, egoera normalean garraiatzerik onartuko ez lukeen sare baten bitartez. Protokoloen tunelizazioa, hainbat motatako sare pribatu birtualak sortzeko erabili ahal da.

Erlazionatutako teknologiak:

Generic Routing Encapsulation (GRE), Internet IP Security (IPSEC) / VPN-SSL

RFC 2784 -  Generic Routing Encapsulation (GRE) - (https://www.ietf.org/rfc/rfc2784.txt)

Ez da aplikatzen

  • 1go Bertsioa: 2017-07-03 (azken bertsioa)