Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Seme-alabak dituzten familientzako laguntza ekonomikoak

Deskribapena


Xedea

OHARRA: 2022. urteari dagokion laguntza kobratzeko, jaiotza, adopzioa, tutoretza edo adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioa 2022ko abenduan gertatu bada, eskaera hau aurkeztu behar duzu.

Dirulaguntza motak seme-alabak kargura dituzten familientzat

Aurrekontuko zuzkidura

28.805.550

Nori dago zuzenduta


Familia-unitatea osatzen duen aita edo ama

Laguntza honetarako, honako hauek hartuko dira aitatzat edo amatzat:

  • Zaintza eta babespea duenari
  • Hartzaileari
  • Tutoreari
  • Edo aurrekoekin bizi den pertsonari, ezkontide edo izatezko bikote gisa

Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Familia eta Haurren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Familia eta Haurren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0045801

Hasierako eskabidea


Jaiotza, adopzio, adopzio aurreko familia-harrera edo tutoretzagatiko eskaeretan, aurkezteko epea 3 hilabetekoa da. Epea zenbatzen hasiko da, kasuen arabera:

  • Jaiotza: jaio eta hurrengo egunetik aurrera
  • Adopzioa edo tutoretza: adopzioaren eraketa, nazionala edo nazioartekoa, edo tutoretza dagokion Erregistro Zibilaren bulegoan inskribatu eta hurrengo egunetik aurrera.
  • Adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioa: eratzeko administrazio-ebazpenaren hurrego egunetik aurrera edo laguntzaren eskatzaileari jakinarazten zaion hurrengo egunetik aurrera, ebazpen hori irmo bihurtu den eguna edozein izanda ere.
  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
  3. Sartu online inprimaki honetara.
  1. Sartu online inprimaki honetara eta bete (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Isiltasunaren esanahia negatiboa da Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51.9 artikuluaren arabera (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen testu bategin hori), 2021eko otsailaren 16tik aurrera sartu diren espedienteei aplikatzen zaie. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 24. artikuluaren arabera, honela interpretatu behar da: ? Hilabete igaro eta berariazko ebazpenik jakinarazi ez bada, interesdunak edo interesdunek dirulaguntza eskaria administrazio-isiltasunez ezetsi dela ulertu ahalko du/dute. ? Hala ere, epe hori igaro bada ere, Administrazioak ebazteko betebeharra du, eta baldintzak betetzen baditu, ebazpena baiezkoa izango da.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Dirulaguntza kobratzeko ezinbestekoak diren banku-datuak


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Aurrez aurreko kanala erabiliz alta emateko edo datuak aldatzeko, inprimakia bete eta adierazitako lekuetan aurkeztu.

Hirugarrenen alta edo datu aldaketa
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk