Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ekonomia eta Ogasun Saila

euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Hasiera

Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Zerbitzuen sektorean okupatutako 16 urte edo gehiagoko biztanleria (%)
ARDATZA:Ekonomia / Lehiakortasuna
ALORRA:Ekonomi egitura
DEFINIZIOA:
Udalerrian okupatutako biztanle guztietatik, zerbitzuen sektorean okupatutako biztanleen portzentajea.
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
%
INFORMAZIO ITURRIAK:

Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua eta Biztanleria aktiboari buruzko udal inkesta. EUSTAT

KALKULU MAIZTASUNA:
--
AZKEN DATUAREN URTEA:
2021
OHARRAK:

Adierazle hau Eustaten Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren emaitzetan oinarriturik kalkulatu da. Horrenbestez, ondoko hauek kontuan izan behar dira:

-Zentsuko galdetegiak bete aurreko astean egoera hauetako batean zeuden pertsonak dira okupatutako biztanleak:

-Ordaindutako ofizio, lanbide edo lanpostu batean lanean (gutxienez ordu betez lan egin zuen).

-Berarekin bizi den senide baten enpresan lanean, ordainsaririk edo soldata finkorik gabe (gutxienez ordu betez lan egin zuen).

-Aurreko egoeretan sartu beharko liratekeenak, nahiz eta aste horretan lanera joan ez (oporrengatik, gaixorik zeudelako, laneko gatazkagatik, eguraldi txarragatik edo gorabehera teknikoagatik), okupatuak izango dira ere.

-Okupatutako pertsonak, zentsuko galdetegiak bete aurreko astean, bere lan nagusia egiten zuen establezimenduaren, enpresaren edo beste ekonomi unitate baten jarduera nagusia Jardueren Sailkapen Nazionalen G, H, I, J, K, L, M, N, O, P eta Q hizkietan sartzen denean (C.N.A.E.-93).

Euskadi, auzolana