Fitxa metodologikoa
ADIERAZLEA: | Industri sektorean okupatutako 16 urte edo gehiagoko gizonak (%) |
ARDATZA: | Ekonomia / Lehiakortasuna |
ALORRA: | Ekonomi egitura |
DEFINIZIOA: |
Udalerrian okupatutako gizon guztietatik, industri sektorean okupatutako gizonen portzentajea. |
KALKULU MEOTODOLOGIA: |
NEURRI UNITATEA: |
% |
INFORMAZIO ITURRIAK: |
Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua eta Biztanleria aktiboari buruzko udal inkesta. EUSTAT |
KALKULU MAIZTASUNA: |
-- |
AZKEN DATUAREN URTEA: |
2022 |
OHARRAK: |
Adierazle hau Eustaten Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren emaitzetan oinarriturik kalkulatu da. Horrenbestez, ondoko hauek kontuan izan behar dira: -Zentsuko galdetegiak bete aurreko astean egoera hauetako batean zeuden pertsonak dira okupatutako biztanleak: -Ordaindutako ofizio, lanbide edo lanpostu batean lanean (gutxienez ordu betez lan egin zuen). -Berarekin bizi den senide baten enpresan lanean, ordainsaririk edo soldata finkorik gabe (gutxienez ordu betez lan egin zuen). -Aurreko egoeretan sartu beharko liratekeenak, nahiz eta aste horretan lanera joan ez (oporrengatik, gaixorik zeudelako, laneko gatazkagatik, eguraldi txarragatik edo gorabehera teknikoagatik), okupatuak izango dira ere. -Okupatutako pertsonak, zentsuko galdetegiak bete aurreko astean, bere lan nagusia egiten zuen establezimenduaren, enpresaren edo beste ekonomi unitate baten jarduera nagusia Jardueren Sailkapen Nazionalen D eta E hizkietan sartzen denean (C.N.A.E.-93). |