Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Ustiapen-ziurtagiriak

Ustiatzeko obligazioa

Patente edo eredu baliagarri baten titularra asmakuntza ustiatzera behartuta dago, bere kabuz edota berak onartutako beste pertsona baten bidez. Ustiapena Espainian zein Munduko Merkataritza Antolakundearen kide den beste herrialde batean egingo da.

Ustiapena patentearen eskaera egin den datatik lau urteko epean egin beharko da, edo patentearen onarpena argitaratu denetik hiru urteko epearen barruan.

Ustiapena justifikatu ahal izango da ziurtagiri ofizial baten bitartez, zeina asmakuntza gauzatzen den lurraldeko Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila Lurralde Ordezkaritzara eskatu beharko baita, eta behin eman ondoren, OEPMko dagokion erregistroan inskribatu beharko da.OEPM.

Eskaera eta dokumentazioa

Aipatutako ziurtagiria jaulkitzeko honako hauek aurkeztu beharko dira

  • Eskaera idatzi bat non adieraziko den zer enpresatan egiten ari den ustiapena, non kokatuta dagoen, pertsona baten izena eta nola jarri berarekin harremanetan.
  • Patentearen edo eredu erabilgarriaren deskribapena eta aldarrikapenak biltzen dituen dokumentua.
  • Tasak ordaindu izanaren egiaztagiria. Aurrez autolikidazioa egin ondoren ordainduko dira tasak.

Azken aldaketako data: