Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Markak eta Izen Komertzialak

Markak eta Izen Komertzialak

Babestu nahi dena irudi ezaugarri edo korporatibo bat da, gure produktu edo zerbitzuentzat.

Hura babesteko erabil daitezkeen modalitateak dira Marka eta Izen Komertziala.

  • Zer da marka bat? Zer da izen komertziala?

    Marka eta izen komertziala Estatuak emandako tituluen bidez babesten diren zeinu ezaugarriak dira eta berorien titularrari erabilera-eskubide esklusiboa ematen diote saleroste ekonomikoetan.

    Marka zeinu bat da eta enpresariek berorri esker bereizten dituzte beren produktu edo zerbitzuak lehiakideen produktu edo zerbitzuetatik.

    Izen komertziala enpresa bat merkataritza arloan identifikatzen duen zeinu edo izena da eta jarduera berdinak edo antzekoak burutzen dituzten beste enpresetatik bereizteko erabiltzen da.

    Marka da zeinu ezaugarri nagusia, eta izen komertzialari aplikatzen zaizkio hari buruzko xedapen eta arau gehienak.

  • Antzeko beste figura batzuekiko aldea

    Sozietatearen izena da pertsona juridikoa erlazio juridikoen subjektu gisa identifikatzen duen izena eta, hortaz, eskubide eta obligazioen titular modura identifikatzen duena.

    Izen komertzialak ez dauka zertan bat etorririk sozietatearen izenarekin.

    Nahi izanez gero, pertsona batek, fisiko zein juridikoak, hainbat izen komertzial izan ditzake saleroste ekonomikoaren baitako sektore desberdinei dagozkien enpresa jarduerak identifikatzeko.

    Domeinu-izena Interneten eragiketak dituen enpresa bat edo norbanako bat kokatzeko helbide gisa erabiltzen den izena da. Eskuarki, enpresaren izenarekin edo markarekin lotzen da.

    Diseinu industrialaren helburua produktu jakin baten itxura estetikoa babestea da eta betekizun desberdinak ditu markekin alderatuta, azken hauen xedea -nahiz eta elementu grafikoak eduki ditzaketen edo hiru dimentsiotakoak izan daitezkeen- merkatuan antzeko produktuak edo zerbitzuak bereiztea baita.

Nola erregistratu marka edo izen komertzial bat  

  • Zer izan daitekeen marka bat

    Beste batzuen artean

  • Erregistratzeko eskatu aurretik  

    Zer betekizun izan behar dituen markak edo izen komertzialak

    Izaera ezaugarria.Alegia, produktu edo zerbitzu batzuentzat eskatzen bada, beroriek bereizteko balio behar du.

    Grafikoki irudikatzeko modukoa izatea, erreproduzitu ahal izateko.

      • Hitzak eta beren konbinazioak.
      • Irudiak, figurak, sinboloak eta marrazkiak.
      • Letrak, zifrak eta beren konbinazioak.
      • Bilgarriak, ontziak eta produktuaren forma.
      • Soinuak, grafikoki irudikatu ahal direnean, adibidez, pentagrama bitartez.
      • Aipatutako zeinuen edozein konbinazio.
    • Zer ezin daitekeen babestu marka gisa
      • Izen generikoak eta bereizi nahi diren produktuak edo zerbitzuak izendatzeko eskuarki erabiltzen direnak.
      • Eskatutako produktu edo zerbitzuen zeinahi ezaugarri deskribatzen dituzten zeinuak.
      • Jatorri geografikoaren adierazleak.
      • Ordena publikoaren aurkako zeinuak.
      • Zeinu engainagarriak, nahasmena sor dezaketenak produktuaren izaerari, kalitateari edo jatorri geografikoari dagokionez.
      • Legez babestutako zeinuak, hala nola estatu, autonomia-erkidego edo beste erakunde batzuen banderak eta armarriak.
    • Bereizgarri motak

      Marka edo izen komertziala eratzen duten elementuen arabera, ezaugarriak izan daitezke:

      • Izendatzaileak: hitz bat edo gehiago
      • Grafikoak: marrazki bat, logotipo bat, etab
      • Mistoak: aurreko bien konbinazioa
      • Soinudunak: grafikoki irudikatu baldin badaitezke, esate baterako, pentagrama bitartez.
      • Hiru dimentsiotakoak: produktuen ontziak, bilgarriak, eta abar.
    • Marka edo izen komertziala erabilgarri egotea

      Hautatutako ezaugarriak ez du gatazkarik eragingo aldez aurreko beste marka, izen komertzial edo zeinahi motatako eskubiderekin.

    • Marka edo izen komertziala erabilgarri egotea

      Hautatutako ezaugarriak ez du gatazkarik eragingo aldez aurreko beste marka, izen komertzial edo zeinahi motatako eskubiderekin.

    • Erakunde eskuduna

      Patente eta Marken Espainiako Bulegoa (OEPM) da, nazio mailan, markak eta izen komertzialak erregistratzeko eta emateko eskumena duen organismo publikoa.

    • Babesaren iraupena eta irismena

      Erregistroak Espainian izango du eragina eta 10 urte iraungo du eskaera-datatik zenbatuta; iraupen bereko elkarren segidako epeka berritu ahal izango da.

      Marka da zeinu ezaugarri nagusia, eta izen komertzialari aplikatzen zaizkio hari buruzko xedapen eta arau gehienak.

      Informazio gehiago nahi izanez gero, eskuliburuok kontsulta daitezke:

      Marka eskatu duenaren eskuliburua

      Izen komertziala eskatu duenaren eskuliburua

    • Marka bat edo izen komertzial bat erregistratzeko urratsak

      1. Aurrekariak bilatzea

        Erregistratu nahi den ezaugarria erabilgarri dagoen egiaztatzeko xedez.

        Urrats hau ez da nahitaezkoa baina bai komenigarria.

        Emaitzak ez dira lotesleak, informazioa ematea dute xede bakarra.

        Bi modutara egin daiteke:

        • Norberak, OEPMren datu-baseetarako sarbideak erabiliz.
          Agertzen diren hiru baseetan egin behar da bilaketa: marka nazionalak, Espainian eragina duten nazioarteko markak eta Europako Erkidegokoak.
        • OEPMri bilaketa-txosten bat eskatuta. Kontsulta horrek kostua du.

      2. Eskabidea osatzea

      3. Prozeduraren segimendua

        Prozeduraren iraupena

        Praktikan, prozeduraren egiazko iraupena 5 hilabete ingurukoa da, baldin eta arazorik ez badago. Arazorik badago, 8 hilabetekoa da.

        Izapidearen egoera kontsultatzea

        Prozedurako izapide garrantzitsuenak eta gorabeherak (azken horiek jakinaraziko zaizkizu) kontsultagai daude, eskabide-txostenaren zenbakia adierazita Txostenen egoeraren datu-basean.

      4. Erregistroa

        Babesaren iraupena

        Marka edo izen komertzialaren erregistroa 10 urterako da, eskabidea egin denetik hasita. Hurrenez hurreneko 10 urteko luzapenen bidez berritu daiteke.

        Ematen dituen eskubideak

        Marka edo izen komertziala erregistratzeak eskatutako produktuen, zerbitzuen edo jardueren salerosketa ekonomikoetan erabiltzeko eskubide esklusiboa ematen dio titularrari.

        Titularraren betebeharrak

        Betebehar nagusia marka edo izen komertziala erabiltzea da, berak nahiz horretarako baimena eman dion pertsonak.

        Titulua

        Behin kontzesioa ebatzi eta Jabetza Industrialaren Aldizkari Ofizialean argitaratuta, titulua jaulkitzen da, titularra eskubidearen jabea dela ziurtatzeko.

    Zer egin marka edo izen komertzial bat berritzeko

    Marka edo izen komertzial bat berritzeko urratsak

    1. Eskabidea betetzea

      Aurkezteko epea

      Eskabidea egin eta 10 urte igaro direnean, marka edo izen komertziala berritu egin behar da. Horretarako, mugaeguna baino 6 hilabete lehenago aurkeztu behar da eskabidea, errekargurik ez ordaindu behar izateko edo eskubidea ez galtzeko.

      Oro har, OEPMk behar adinako aurrerapenarekin jakinarazten du epea beteko dela. Jakina, aurrez edozein helbide-aldaketaren berri eman behar zaio.

      Berritzeko eskabidea (Eskabidea osatzea)

      Prozeduraren jarraipena

      Prozeduraren iraupena

      Praktikan, gorabeherarik ez badago, hilabete batean ebatzi ohi da, Jabetza Industrialaren Aldizkari Ofizialean argitaratzea barne.

      Izapidearen egoera kontsultatzea

      Prozedurako izapide garrantzitsuenak eta gorabeherak (azken horiek jakinaraziko zaizkizu) kontsultagai daude, eskabide-txostenaren zenbakia adierazita Txostenen egoeraren datu-basean.

    2. Inskripzioa

      Berritzearen indarraldia

      Indarraldia beste 10 urtez luzatuko da, eta mugaeguna jatorrizko eskabidea aurkeztu zen dataren arabera ezarriko da, edozein dela era luzapen-eskabidea aurkeztu deneko data.

      Titulua

      Emakida ebaztu eta Industria Jabetzako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, eskubidearen jabe dela egiaztatzen duen titulua ematen da.

    Zer egin marka edo izen komertzial bat lagatzeko edo transmititzeko

    Marka edo izen komertzial bat lagatzeko urratsak

     

    1. Eskabidea osatzea

    2. Prozeduraren jarraipena  

      Prozeduraren iraupena

      Praktikan, gorabeherarik ez badago, 2 hilabetean ebatzi ohi da, Jabetza Industrialaren Aldizkari Ofizialean argitaratzea barne.

      Izapidearen egoera kontsultatzea

      Prozedurako izapide garrantzitsuenak eta gorabeherak (azken horiek jakinaraziko zaizkizu) kontsultagai daude, eskabide-txostenaren zenbakia adierazita Txostenen egoeraren datu-basean.

    3. Inskripzioa  

      Inskripzioa ebatzi eta gero jakinaraziko da, Jabetza Industrialaren Aldizkari Ofizialean argitaratuta.

    Marka bat atzerrian babestea

    Hiru bide dago marka baten babesa nazioartekotzeko:

    • BIDE NAZIONALA

      Zuzenean herrialdez herrialde, marka erregistratu nahi den herrialde bakoitzeko organismoan dagozkion eskaerak eginez.

    • BIDE KOMUNITARIOA

      Marka Komunitarioen Erregelamenduak araututako prozeduraren bidez eskabidea eginda, Europar Batasunaren lurralde osoan babesa lortu daiteke eta, eskabide bakar bati esker.

      Barne Merkatua Harmonizatzeko Bulegoari dagokio eskumena.

      Marka komunitarioak izaera bateratua du; Europar Batasunaren lurralde osorako bakarrik eskatu eta eman daiteke.

      10 urtekoa da erregistroaren indarraldia, eta epe zehatzik gabe berritu daiteke.

    • NAZIOARTEKO BIDEA

      Madrileko Akordioak eta bere Protokoloak araututako prozedura honen bidez, herrialde sinatzaile guztietan lortu daiteke babesa, OEPMn Nazioarteko markaren eskabide bakarra aurkeztuta. Gero, OEPMk Jabetza Intelektualaren Munduko Erakundearihelaraziko eskabidea, eta erregistratzeak eskabideak hautatutako herrialde guztietan aurkeztu izan balitz bezalako eragina izango du. Herrialde bakoitzak babesa eman edo uka dezake.

      10 urtekoa da erregistroaren indarraldia, eta epe zehatzik gabe berritu daiteke.

    Azken aldaketako data: