Helburuak.
X. legegintzari begira Europako Gaien arloan dauden helburuak honako hauek dira, Nazioartekotzeko Esparru Estrategian jasotzen denaren arabera:
- Europaren eraikuntzan, besteekin batera, partaide eta erantzule izatea.
- Euskadiren lidergoa indartzea bere interesak EBn defendatzeko.
- Mugaz gaindiko lankidetza sendotzea.
- Euskal eragileen partaidetza areagotzea EBko instituzioetan, proiektuetan eta ekimenetan.
- Europako Erkidegoko Zuzenbidea aplikatzen dela zaintzea.
- Euskadiren garapen etengabe eta jasangarria indartzea, Europan haren interesak sustatuz, honako jardunbide hauek kontuan izanik:
- Euskadiren estzaestrategikoak diren europar eskualdeekin harremanak garatzea.
- Euskadik EBn dituen harreman instituzionalak areagotzea.
- Euskal eragileek europar sare tematikoetan parte-hartzea sustatzea.
- Euskal gizartearen parte hartzea indartzea Europaren eraikuntzan.
- Basque Country marka sendotzea.
Azken aldaketako data: 2016/04/21