Itsasoko Emakume Langileen Euskadiko Federazioa
Itsasoko Emakume Langileen Euskadiko Federazioa 2014ko martxoaren 24an eratu zen, eta euskal arrantza sektoreko emakumeen hiru elkarte hartzen ditu bere baitan: Bermeoko Neskatila eta Saregin Autonomoen Elkartea, Ondarruko Neskatilen Elkartea eta Saregin eta Kai Neskatileen Euskadiko Elkartea. Guztira, euskal arrantza sektoreko 90 bat emakume langile ordezkatzen ditu, Bermeo, Lekeitio, Ondarroa, Getaria, Orio eta Hondarribiko portuetan diharduten emakumeak.
Itsasoko Emakume Langileen Euskadiko Federazioak helburu bikoitza du:
- Beraien gaixotasunak profesionaltzat jotzea, koefiziente murriztaileen aplikazioa, kotizazioa hobetzea eta emakumeak arrantza sektoreko egitura guztietan sartzea.
- Sare desberdinetan parte hartzea eta integratzea eta antzeko beste erakunde batzuekin batera sarean lan egitea, bai estatu maila bai Europa mailan.
Itsas Emakume Langileen Federazioaren estatutuak
Bermeoko Neskatilak eta Saregin Autonomoen Elkartearen estatutuak
Ondarruko Neskatilen Elkartearen estatutuak
Saregin eta Kai Neskatileen Euskadiko Elkartearen estatutuak
Eusko Jaurlaritza Itsasoko Langile Emakumeen Euskadiko Federazioarekin elkarlanean ari da, 2014ko irailaren 1ean HAZI Fundazioarekin izenpetutako hitzarmenaren bidez. Hitzarmen horren bidez, halaber, saregile, neskatila eta enpakatzaileen baldintza soziolaboralak hobetzea bultzatzen da, batez ere haien gaixotasun profesionalen aitorpenari, koefiziente murriztaileen aplikazioari, sektoreko emakumeak arrantza sektorearen egitura guztietan sartzeari, hainbat saretako kide bihurtzeari eta autonomi erkidegoan, Estatuan eta Europan dauden antzeko beste erakunde batzuekin sarean lanean egiteari dagokionez.
Itsasoko Emakume Langileen Euskadiko Federazioak parte hartzen du, baita ere, Galiziak, Asturiasek, Kantabriak eta Euskadik izenpetutako Kantauri Ipar-mendebaldeko akordioan, itsas eta arrantza sektoreko langileen babes soziala arautzen duen Lege proiektuari buruzkoan.
Harremanetarako:
Ainhoa Vasco (Presidentea)
Iñaki Deuna, 19. 48700 Ondarroa
ainhoa996@hotmail.com | 615 757 429