Euskadin Soldata-Arrakala murrizteko Estrategia eta Plan Operatiboa
Euskadin soldata-arrakala murrizteko Estrategia eta Ekintzarako Plan Operatiboak badu ildo argi bat, Eusko Jaurlaritzak emakume eta gizonen artean soldata-berdintasuna garantizatzeko helburua betetzea, bidezkoa delako eta gizarte osorako mesede izango delako, hazkunde ekonomikoa bultzatzen duelako, produktibitatea handitzen duelako eta familia, norberaren denbora eta lana denen artean uztartzen laguntzen duelako.