10. Unibertsitate Plana 2015-2018
Helburuak
Unibertsitate-plana da euskal unibertsitate-sistema antolatzeko Jaurlaritzak onartutako berariazko tresna.
Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean egoitza duten unibertsitate guztien artean osatzen dute unibertsitate-sistema, eta Eusko Legebiltzarrak etorkizunean sortu zein onar ditzanak ere sistema horretan batera bilduko dira. Era berean, sistemaren barruan sustatuko dira beste lurralde batzuetan kokatutako unibertsitate-erakundeekiko harremanak eta lankidetza ere, baldin eta euskararen kultura-gorputza edo euskararen erabilera bultzatzeko xedea duten etorkizuneko proiektua elkarbanatzen badute. Horretarako, irakaskuntza, ikerketa, kultura-jarduerak eta unibertsitate-erakunde horien ikasle eta irakasleen mugikortasuna koordinatuko dira, nazioen Europako esparruaren barruan, beti ere. Lehentasunezko harremanak ezarriko dira Euskal Herrian kokatutako gainerako unibertsitateekin.
Unibertsitate-planak lau urteko iraupena izango du, eta beraren bitartez eginbehar hauei guztiei erantzungo zaie: unibertsitateko irakaskuntzaren egoera ebaluatu, unibertsitateko irakaskuntzaren beharrizanak zehaztu, indarrean egongo den aldi horretarako helburu eta lehentasunak ezarri, eta, orobat, finantzaketa-beharrizanak eta aurreikus daitezkeen diru-sarrerak zehaztu, Euskal Herriko Unibertsitateari helburuak betetzeko eta kalitatea hobetzeko besteko finantzaketa-eredu bat bermatuz.
Jaurlaritzak lehentasunezko ikerketa-eremu edo –arloak zehaztu ahalko ditu Euskal Autonomia Erkidegoarentzat duten interes estrategikoa dela medio, edo interes zientifiko, artistiko edo sozialagatik; arlo horiei berariazko programa-kontratuen bidez emango zaie zuzkidura.
Aurrekariak
- 2007-2010eko Unibertsitate Plana
- 2010-2014ko Unibertsitate Plana
Saila
Esku hartzen duten sailak
Euskal Autonomia Erkidegoak hezkuntza-sistema nazionala edukitzeko duen eskubidea aintzat hartuta, Lege honen helburua da euskal unibertsitate-sistema arautzea, euskal hezkuntza-sistemaren zati gisa hartuta, eta Europako goi-mailako hezkuntza-sistemaren esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan aitortutako eskumena garatuz.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoan araututako ikaskuntza guztiak arrazionalizatzeko eta gizarte-beharrizanetara doitzeko bidea emango duten tresnak egituratzea. Sailaren ardura da, halaber, beste unibertsitate batzuekiko koordinazioan eta lankidetzan jardutea, bere unibertsitate-politikan aurreikusitako helburuak lortze aldera, titulazio-eskaintzan, euskararen irakaskuntzan, ikerketan eta interesdun beste edozein arlotan osagarritasuna sustatzeko.
.
Gizarte-eragileek Partizipazioa
Planaren izapidetzean interes-talde batzuek parte hartzea aurreikusten da, hala nola:
- Gizarte Kontseilua
- Enpresaburuen elkarteak
- Goi-mailako hezkuntzako ordezkariak
- Bigarren mailako hezkuntzako ordezkariak
- Beste batzuk.
Eraginak
Euskal Unibertsitate Sistemaren 3/2004 Legea
Unibertsitate Planean aurreikusitako organo eta erakundeak aurreko legegintzaldietan sortu dira. Plan berriari dagokio, hortaz, dauden egiturak indarrean jarri eta sendotzea.
2010-2014 Unibertsitate Planari 1500 milioi euroko guztizko zenbatekoaz hornitu zen.
2015-2019 Unibertsitate Planak finantzaketa hori hobetu behar du, helburu hauekin:
- Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak markatutako goi-mailako hezkuntzako finantza-helburuak lortzea 2015ean, BPGaren 1,3, finantzaketa publikoari guztizkoaren %65etik gertu eutsita.
- Unibertsitateen ikerketa- eta transferentzia-jardunean gastua BPGaren %0,50era areagotzea; unibertsitateek gastu horren gauzatzean izango duten partaidetza %20 inguruan mantenduz, eta unibertsitateek gauzatutako gastua, berriz, %0,49an.
- Europar Batasunak eta Estatuko Administrazio Orokorrak bultzatutako programen itzulera antzemateko ahalegina areagotzea.
Plana Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren gastu arruntaren kontura finantzatu behar da.
Hona hemen Planean jasotako osagaiak:
- UPV/EHUren ekarpen arrunta
- Inbertsioen Urte Anitzeko Plana, Medizina Fakultatea eraikitzea barne hartzen duena
- Programa-kontratuak sistema osatzen duten hiru unibertsitateekin.
2015-2019 Unibertsitate Plana lerrokatu egingo da Eusko Jaurlaritzak 2014-2010 aldirako prestatutako espezializazio adimentsuko estrategiekin (RIS3), Europa 2020 Agendari jarraiki.
Lerrokatze hori lortzeko, lankidetzan aritu beharko dute Ogasun eta Finantza Sailak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta Osasun Sailak.
Plana gauzatzeko beharrezkoa da kanpoko bi administrazio-mailekin lankidetzan jardutea:
- Kontseilu Europarrarekin eta, bereziki, Hezkuntza eta Ikerketako Zuzendaritza Nagusiekin.
- Estatuko Administrazio Orokorrarekin eta, bereziki, unibertsitate- eta ikerkuntza-arloetan eskumenak dituzten ministerioekin.
Plana gauzatzeko aurreikusitako epea
Lortutako faseak
Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
1. fasea.:Oinarrizko lerro estrategiko eta ekonomikoak prestatzea | 2013/01/01 | 2014/02/28 | Amaituta |
2. fasea.:Lankidetza: Koordinazio Zuzendaritza eta Ekonomia eta Aurrekontu Sailburuordetza | 2014/01/01 | 2014/05/31 | Amaituta |
3. fasea: Plana prestatzea | 2014/03/01 | 2014/10/31 | Amaituta |
4. fasea: Txostenak egitea | 2014/11/01 | 2014/12/04 | Amaituta |
5. fasea: Jaurlaritzaren Kontseiluak plana onartzea | 2014/12/05 | 2014/12/30 | Amaituta |
Ebaluatzeko moduak
Planak jarraipen-tresnak aurreikusi beharko ditu:
- UPV/EHUren ekarpen arruntaren Jarraipen Batzordea
- UPV/EHUren Inbertsioen Urte Anitzeko Programaren Jarraipen Batzordea
- UPV/EHUrekin sinatutako programa-kontratuen Jarraipen Batzordea
- Deustuko Unibertsitatearekin sinatutako programa-kontratuen Jarraipen Batzordea
- Mondragon Unibertsitatearekin sinatutako programa-kontratuen Jarraipen Batzordea
Bai eta ebaluazio-tresnak ere, UNIBASQek prestatzen dituen adierazleak zer mailatan bete diren aztertzen duen urteroko txostenaren bidez.