3. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana, 2015.

Informazio gehigarria
IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Sail arteko plan bat egitea, Eusko Jaurlaritzaren apustu irmoaren adierazle izan behar duena. Apustu horren muina da eredu ekonomiko, ekoizle eta industriala gainditzea eta ezagutzaren ekonomian oinarritutako eredu baten alde egitea. Eredu horrek industria-jardueran espazio berriak finkatzeko aukera ekarriko du, ekoizpen-jarduera gutxietsi gabe.

Egungo krisialditik ateratzear gaude, eta berriki transferitu da hizpide dugun gaiari buruzko eskumena. Bi alderdi horiek kontuan hartuta, EAEn etengabeko aldaketak egingo hurrengo urteetan, eta aldaketa horiek hainbat aukera ekarriko dituzte. Alde batetik Europako ekonomiaren lehen lerroan kokatzea; horretarako, produktu eta ekoizpen-prozesu berriak sortu behar dira, norberaren teknologia bihurtutako ezagutza erabilita. Bestalde, berrikuntzako sare globaletan parte hartzen duen eskualdea izatea, berrikuntza irekiaren kontzeptua lanerako oinarri hartuta. Nazioartean behar diren eragile berritzaileekin lankidetzan arituko da, eta ezagutza sortzeko katearen elementu bakoitzean aktiboki hartuko du parte.

Helburu nagusiak hauek dira:

  • Euskal gizartea iraunkortasunean, ezagutzan eta berrikuntzan oinarritzen den gizarte bihurtzea, eta gizarte aurreratuenekin parekatzeko modukoa izatea.
  • Egungo eredua garatuko da: eredu produktibo iraunkor eta intentsibo bihurtuko da, eta eduki zientifiko-teknologiko handia izango du. Gainera, kanpoko ezagutza berritzailea ezagutzeaz gain, ezagutza berria sortzea izango du helburu.
  • Industriako aplikazio berritzaileak bilatzea, eragileen eta industrien arteko ezagutzaren loturak eta mugikortasuna abiapuntu hartuta; gure egungo industriak indartzea eta hurrengo hamarkadako industria-sarea marraztea eta finkatzea esparru berrietan (biozientziak, nanoteknologia, energia berriztagarriak...) eta EAEko enpresek I+G+b alorrean inbertsioak egitea sustatzea. Inbertsio horrek joera hazkorra dauka.
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean dauden agente guztien arteko lotura egoki bideratzea, sinergia guztiei probetxurik handiena ateratzeko, eta eskura dauden baliabideak eraginkortasunez eta efizientziaz kudeatzeko.
  • Aipatutako aldaketen protagonista izango diren zientzialariak, teknologoak eta ekintzaileak prestatzea, hemen geratzen direla ziurtatzea, eta berriak erakartzea. Pertsonen eta beren dohainen aldeko apustu irmoa, I+G+b alorreko jardunak profesionalki garatu nahi dituztenentzat benetako karrera bihurtuta.
  • Garapen zientifikorako eta teknologikorako beharrezko azpiegiturak eta ekipamendu handiak erostea eta martxan jartzea, programa efizienteak koordinatuz, eta jardunak alferrik bikoiztea saihestuz.
  • EAEko I+G+b alorrarekin lotuta dauden eragileen produkzio zientifikoa eta teknikoa kantitatean eta kalitatean handitzea, eta I+G+b bultzatzen duten programa publikoen emaitzetara bideratzea.
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko nazioartekotzea sustatzea, eta, ondorioz, euskal produkzio-sistema ere sustatzea.
  • I+G+b alorreko kudeaketa nabarmen hobetzea, jarduera-esparru horretako eragile aktibo guztietan.
  • Gizartea berrikuntzarako prestatzea; hau da, aldaketarako prest eta aldaketak sortzeko prest egon dadila.

Aurrekariak

Plangintzaren alorrean:

  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana, 2001-2004.
  • Euskal Berrikuntza-sistemaren Liburu Zuria. 2010 Muga - Diagnosia eta Zuzentarauak.
  • Enpresa Lehiakortasunerako eta Gizarte Berrikuntzarako Plana 2006-2009 (ELGBP).
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana 2010.
  • Produkzioa eraldatzea eta berrikuntza abiatzea. Jarraipen-txostena 2006-2007.
  • 2007-2011 Unibertsitate Plana.

IX. legegintzaldiko hauteskunde-programak Euskadiko I+G+b artikulatzeko behar berezia aipatzen du. I+G+b plan nazionalaren barruan eta Europako esparru-programen barruan garatzen da, eta, horretarako, Eusko Jaurlaritzako sail guztien jardun-lerroak koordinatu behar dira. Programa horretan aipatzen da, halaber, ikerketaren eta enpresaren arteko lotura hobetu behar dela.

Saila

Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Esku hartzen duten sailak

  • Lehendakaritza. Lidergo-funtzioa beteko du, bai gizarte-eragileek egiten duten lanean, bai barruko koordinazioan. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseiluaren bitartez koordinatuko dira ekintzak; izan ere, kontseilua Lehendakaritzari atxikita dago.
  • Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Saileko lerro estrategikoak definitzeko aditu-batzordea osatzeaz gain, plana eratzeko eta gauzatzeko esleitzen zaizkion jardunak burutuko ditu sailak.
  • Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila. Bere lana da gizartean balioa sortzea, teknologia berriak garatuz eta ekoizpen sarean sartuz. Lerro estrategikoak eta programak sustatzea eta kudeatzea, oinarri zientifikoa eta teknikoa duten industriako I+G+b proiektuak gauzatzeko. ZTBESeko eragileak koordinatzea; batez ere enpresetako I+G unitateak, korporazioak, teknologia-zentroak, ikerkuntza kooperatiboko zentroak (IKZ), klusterrak, industria-elkarteak eta berrikuntzarako bitarteko erakundeak.
  • Ekonomia eta Ogasun Saila. Planak ezarriko dituen konpromiso ekonomikoak direla-eta, Ekonomia eta Ogasun Sailak parte hartu behar du, bai plan berrian aurreikusitako programak eta jardunak finantzatzeko, bai planaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko, sailaren eskumeneko esparruan.
  • Kultura Saila. “Kultura-sorkuntzaren fabrika” esaten zaion jarduera adierazgarria diseinatzen du, kultura-produkzioaren esparruan sorkuntza eta berrikuntza uztartzeko, talentu berriei ikerketarako toki berriak eta egiteko modu berriak irekitzeko. Esperientzia eta hizkera heterodoxo gazteak nahastea, joera berriak ekar litzaketen abangoardiei aukerak ematea, eta, azken batean, hazteko eta kontrastatzeko eremuak eskaintzea sortzaileei.
  • I+G+b politikek gobernuko ia sail guztiei eragiten diete, baina ZTBS plan berria eratzean, kontuan hartu behar dira, batez ere, politika horiei lotutako jarduera garrantzitsuak dituzten sailak. Horrenbestez, Osasuna eta Kontsumo Sailak, eta Nekazaritza, Ingurumena, Lurralde Politika eta Arrantza Sailak aktiboki eta konpromisoz parte hartu behar dute.

Gizarte-eragileek Partizipazioa

Planaren eraketa parte-hartzailea, eta elkarlanean egindako jardunak.

Interesatuta dauden talde nagusiak:

  • Enpresak eta enpresa-taldeak
  • Klusterrak
  • ZTBESko agenteak, unibertsitateak barne; IKZak, teknologia-zentroak eta korporazioak; enpresetako I+G unitateak; berrikuntzako bitarteko erakundeak.

Eraginak

Araudian eragina

I+G eta berrikuntza laguntzeko programak arautuko dituzten dekretuak onartzea; dekretu horiek planetik sortuko dira. Halaber, dekretuak ekintza zehatz bihurtzea.

Antolamenduan eragina

I+G+b eskumenak transferitu arte, Eusko Jaurlaritzak ikerketa zientifikoko eta teknologikoko politika bereziak izan ditu, eta horrek bideratu du hainbat eragilek osatutako sarea eta I+G inbertsioa BPGren %1,96koa izatea, Europako batez bestekoaren gainetik, batez besteko hori %1,85ekoa baita. Hala ere, kopuruak urrun daude Europako erreferentziazko herrialdeetan eta eskualdeetan dituzten proportzioetatik, eta Lisboako Itunean helburutzat hartutako %3,0tik.

Eragile horiei buruzko eskumenak, ekintzak eta finantzazio publikoa lau sailen bidez kudeatzen da, gutxienez: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa; Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa; Nekazaritza, Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Arrantza; eta Osasuna eta Kontsumoa. Sail horiez gain, agentziak, enteak, sozietate publikoak eta parapublikoak ere aintzat hartzekoak dira (Ikerbasque, SPRI, Ihobe S.A., Innobasque, EEE...), eginkizun horietan parte hartzen baitute, eta foru-aldundiak ere kontuan hartu behar dira.

Aurreko legegintzaldian Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseilua sortu zen, baita Berrikuntzarako Funtsa ere; eta sorrera horiek eragin zuten, sailen arteko akordioez gain, goi-mailako koordinazioa sortzeko ahalegina egitea.

Egungo gobernuak diseinu osatuagoa planteatu behar du, eta ZTBSn konkretatuko da. Jaurlaritza barruko koordinazio-maila egokia izan beharko da, baita euskal I+G+b sistemako eragile adierazgarri guztiena ere.

Horretarako, koordinazio maila bikoitza proposatu da:

  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseilua sortzen da, apirilaren 17ko 1/2007 Dekretuaren bidez, 5. artikuluan ematen dizkion funtzioak betetzeko.
  • Sail arteko batzordea, 2015 ZTBS hedatzeko eta jarraipena egiteko.

Eusko Jaurlaritzak benetako politika zientifikoa eta teknologikoa lortzea da helburua: integratua eta indartsua (ez dadila izan hainbat politika gainjartzea). Halaber, eskura dauden baliabideak ondo aprobetxatu behar dira, XXI. mendeko Euskadi ezaguna izan dadin, gaitasun lehiakorragatik eta industria berrituagatik, baita ikerketan, garapenean eta berrikuntzan bikaina izategatik, hazkunde-eredu berriari eusteko oinarriei esker.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Abiapuntua ZTBS’10en lortutako aurrekontu-hitzarmena izango da. Hitzarmen horretan EAEko Administrazio Publikoen Inbertsio Orokorra eta zehazki Eusko Jaurlaritzarena jasota dago.

ZTBSrekin mugitzen diren baliabideek I+G+b alorrean EAEn egiten den inbertsioa aintzat hartzen dute, eta helburua da 2012 urtean (legegintzaldiaren amaieran) BPGren %2,5 izatea eta 2015ean %3,0 lortzea.

Beste jardueretan eragina

Lehen aipatutako beste sailek gauzatutako jardueren bidez ere  aplikatuko da plana, eta Zientzia eta Berrikuntza Kontseiluak koordinatuko du.

Berrikuntzarekin eta garapen teknologikoarekin lotutako gobernuko sailetako planak kontuan hartu behar dira, hala nola: Euskadi Informazioaren Gizartean Plana, Enpresen Lehiakortasunerako Plana, eta ingurumeneko beste plan batzuk, esate baterako, Nekazaritza-sektorearen Lehiakortasunerako Euskal Plana.

Erakunde harremanetan eragina
  • Estatuko Administrazio Orokorra
  • Foru-aldundiak
  •  Enpresaburuen erakundeak
  • Klusterrak
  • Enpresak
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea
  • Unibertsitateak...

Plana gauzatzeko aurreikusitako epea

2011 - 2015
ELABORAZIO FASEAK

Lortutako faseak

FaseHasiera dataAmaiera dataEgoera
1. fasea. Oinarrizko lerro estrategiko eta ekonomikoak prestatzea.2010/09/012010/10/28Amaituta
2. fasea. Lerro estrategiko eta ekonomikoei buruzko txostenak egitea.2010/10/282011/02/16Amaituta
3. fasea. Plana prestatzea.2011/02/162011/10/31Amaituta
4. fasea. Planei buruzko txostenak egitea.2011/11/012011/12/07Amaituta
5. fasea. Gobernu Kontseiluak plana.2011/12/082011/12/27Amaituta
EBALUAZIOA

Ebaluatzeko moduak

Plana definitzeko, eztabaidatzeko eta onartzeko prozesuan, egoki definitu beharko dira, bai aginte-koadroa, bai jarraipena eta ebaluazioa egiteko berariazko formulak.

Dena dela, aurreko esperientzian oinarrituta, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailarekin eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin batera, Lehendakaritzaz gain, Ekonomia eta Ogasun Sailak ere parte hartu beharko du zereginetan.

Gutxienez, bi txosten-mota proposatu dira:

  • ZTBS betetzeari buruzko urteko txostena, aginte-koadroaren arabera. Txosten hori Zientzia eta Berrikuntza Ministeriora bidaltzen da.
  • Jarraipen-txostenak.

Halaber, berariazko batzordeei eutsiko zaie, urteroko  kontratu programen jarraipenerako eta Azpiegituren eta Ekipamenduen Planaren hiruhileko jarraipenerako.

Azken aldaketa::2016/10/06