Lehendakaritzaren 2018ko Diru Laguntzen Plan Estrategikoa
- Erakundea:
- Lehendakaritza
- Organoa:
- Lege Araubide Zuzendaritza
- Egoera:
- Proiektua bukatuta
Helburuak
EBAZPENA, 2018ko otsailaren 5ekoa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, Lehendakaritzako Diru-laguntzen 2018ko Plan Estrategikoa onartzeko dena.
Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen diru-laguntzen lege-araubidean ezarritakoaren arabera, diru-laguntzen sustatzaileak diren administrazio publiko edo erakundeek diru-laguntzen plan estrategiko bat izan beharko dute aldez aurretik.
Alde horretatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak plan estrategiko horiek egiteko oinarrizko jarraibideak zehaztu ditu, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren 01/15 Zirkularraren bitartez.
Horretarako, eta baterako ikuspegia eskaintzeko, eraginkortasun-mailak areagotzea eragiteko eta publizitatea eta gardentasuna errazteko, erabaki da Lehendakaritzaren 2018ko Diru-laguntzen Plan Estrategiko honek jaso ditzala abenduaren 22ko 5/2017 Legean jasotako aurreikuspenak. Lege horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko 2018. urteko Aurrekontu Orokorrak onartu zituen Eusko Legebiltzarrak abenduaren 29an.
2018rako aurreikusitako laguntzek eta diru-laguntzek erantzuna ematen diete aurrekontuan idazkaritza nagusientzat esleitutako aurreikuspenei.
Horiek guztiak kontuan hartuta, Lehendakaritzako Diru-laguntzen 2018ko Plan Estrategikoa onartzen da.
Horren ondorioz, hauxe
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.- Lehendakaritzako Diru-laguntzen 2018ko Plan Estrategikoa onartzea; ebazpen honen eranskinean jaso da plana.
Bigarrena.- Agindua ematea ebazpen hau argitaratzeko, egokiak diren baliabide ofizialak erabiliz eta, dena den, euskadi.eus webgunean Lehendakaritzari dagokion eremuan txertatuz.
Jesús Peña Martínez
Lehendakaritzako idazkari nagusia
Eranskina: Lehendakaritzaren 2018ko Diru-laguntzen Plan Estrategikoa (PDF, 532 KB)
Azken aldaketako data: