08. Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko Legea aldatzen duen Lege-proiektua.
- Erakundea:
- Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
- Egoera:
- Lege-proiektua legebiltzarrari bidalita
Informazio gehigarria
Berretsi egiten da aurreko legegintzaldian Legebiltzarrera igorritako Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren Lege Proiektua 2019ko urtarrilaren 22an onartzea ekarri zuen espedientean egindako izapide guztien baliozkotasuna eta indarraldia. Ondorioz, espedientea Gobernu Kontseilura bidaliko da, lege-proiektua onar dezan eta Eusko Legebiltzarrera bidal dezan, XII. legegintzaldian izapidetu dezan.
Legegintzaldia
XII. Legegintzaldia
Helburuak eta Sektoreak
Gardentasun, gobernantza onaren printzipio, politika publikoen ebaluazio, edo herritarren parte hartzearen ikuspegitik, inpaktua ebaluatzeko eta xedapen orokorrak egiteko prozeduretan, herritarrek eta Europako instantziek (europar gobernantzaren kontzeptuen eta “smart regulation” izenekoaren eskutik) erreklamatzen dituzten aurrera pausuak direla-eta, indarrean dagoen arauak lantzeko prozedura arautzen duen testua egokitu beharra dago.
- Beste helburu batzuk:
- Oinarrizko legeria berrienera egokitzea, arauak planifikatze, arauketa onaren printzipio, informazio publikoko izapide, arauen publizitate, lege ekimen eta lege mailako arauak edo gaiarenagatiko espezialitateak emateko ahalmena bezalakoetan, 39/2015 Legeak (batez ere) eta 40/2015 Legeak, beste batzuen artean, ezartzen dituzten eskakizunak gure prozeduran txertatzeko.
- Arauketa prozeduretan eta prozedura legegileetan gardentasunak, motibazioak eta parte hartzeak duten garrantzia Nazioarteko adibide erkatuak aztertzea, eta hala badagokio, jasotzea, jurisprudentzia konstituzional aurreratuena barne.
- Azkenean onetsi behar diren eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar diren arau-testu elebidunak izapidetzeko eskakizun batzuei Lege maila ematea, informazio publikoko izapidea bezalako oinarrizko izapideak, nahitaez, testu bietan egin daitezen.
- Administrazio elektronikoaren ikuspegitik, prozedura kontuan hartu eta berrikustea, beharren arabera.
- Eraginpeko gizarte-sektoreak:
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorra.
- Herritarrak oro har.
Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan
2021eko lehen seihilekoa.
Lortutako faseak
Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko | Amaituta | ||
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena | Amaituta | ||
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea | Amaituta | ||
Aginduzko txostenak eta irizpenak | Amaituta | ||
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra | Amaituta | ||
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea | Amaituta | ||
Legebiltzarrera bidaltze | Amaituta |
Legebiltzarrean tramitazioaren egoera
6/2022 LEGEA, ekainaren 30ekoa, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurarena.6/2022 LEGEA, ekainaren 30ekoa, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurarena.