06. Gardetasun eta Herritarren parte hartzearen Proiektu-Lege

Erakundea:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Egoera:
Lege-proiektua elaborazioan

Legegintzaldia

XII. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Euskal sektore publikoaren funtzionamendua gidatu behar duten oinarri orokorrak ezartzea, “administrazio on bat izateko eskubidearekin” lotuta, Oinarrizko Eskubideei buruzko Europar Batasunaren Kartan agertzen den modura, eta honako obligazio hauetan gauzatzen direnak: politika publikoak planifikatu eta ebaluatzea; administrazio jardueraren gardentasun eta publizitatea zabaldu eta indartzea; euskal sektore publikoa osatzen duten erakunde eta entitateei dagokienez, bereziki, Autonomia Erkidegoaren sektore publikoan, zuzenean edo zeharka, interes publikokoak diren erabakietarako eta diseinurako, herritarren parte hartzea txertatzea.

Beste helburu batzuk:
  • Herritarrei jakinaraztea Gobernuaren planifikazioa eta konpromiso estrategikoak, emaitza eta inpaktuei buruzko kontuak ematea eta politika eta zerbitzu publikoen ebaluazioa hedatzea.
  • Herritarrak informazio publikora sartzea sustatzea eta administrazioaren jarduerari buruzko publizitatea bultzatzea, irisgarritasuna, kalitatea, egunerokotasuna eta informazioa berrerabiltzeko aukerak bermatuz.
  • Gardentasunari eta informazio publikorako sarbideari buruzkoak urratzeagatiko zehapen erregimena ezartzea.
  • Herritarren parte hartzeari buruzko eskubide zehatzak arautzea, politika eta zerbitzu publikoak diseinatu eta ezartzeko inplikazio tresna izan dadin, baita herritarren beharrak asebetetzeko bermea ere.
Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • Euskal Sektore Publikoko kideak.
  • Herritarrak oro har.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2022ko bigarren seihilekoa.

Burutu gabeko faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena Hasita
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea Hasi gabe
Aginduzko txostenak eta irizpenak Hasi gabe
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra Hasi gabe
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea Hasi gabe
Legebiltzarrera bidaltze Hasi gabe

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea Amaituta
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko Amaituta