04. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Kidego eta Eskala Proiektu-Lege.
- Erakundea:
- Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
- Egoera:
- Lege-proiektua legebiltzarrari bidalita
Informazio gehigarria
XI. legegintzaldian xedapen orokorrak egiteko espedientean egindako izapide guztien baliozkotasuna eta indarraldia berresten da. Ondorioz, espedientea Gobernu Kontseilura igortzen da, 2020/12/01ean onar dezan eta, ondoren, Eusko Legebiltzarrera lege-proiektua bidal dezan, XII. Legegintzaldian izapidetu dezan.
Legebiltzarrean izapidetzen.
Legegintzaldia
XII. Legegintzaldia
Helburuak eta Sektoreak
Enplegatu publikoak antolatzea eta egituratzea, herritarren beharrei erantzungo dien administrazio arrazional eta eraginkorra lortzeko.
Euskal administrazio publiko guztietan enplegua finkatzeko prozesu bereziak abian jartzeko arau-estaldura gaitzea, Enplegu Publikoaren Lege Proiektuan aurreikusitako diseinuaren arabera.
- Beste helburu batzuk:
- Indarrean dagoen Euskal Funtzio Publikoaren Legea (uztailaren 6ko 6/1989 Legea) garatzea, Kidego berezien barruan Eskala kontzeptua definituz.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren egitura-antolamendua Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuan ezarritako talde eta azpitaldeetara egokitzea, baita gaur egun indarrean dagoen titulazio-esparru berrira ere, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lanpostuen profil profesionalak eguneratzea.
- Eraginpeko gizarte-sektoreak:
- Autonomia Erkidegoko Administrazioa.
- Foru- eta toki-administrazioak; administrazio publikoen erakunde instrumental, aholku-emaile eta partaidetzazkoak; Eusko Legebiltzarra eta Batzar Nagusiak; Euskal Herriko Unibertsitatea (enplegua finkatzeari buruzko lehen eta bigarren xedapen gehigarrien aplikazioari dagokionez).
- Herritarrak oro har.
Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan
2020ko bigarren seihilekoa
Burutu gabeko faseak
Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko | --- | ||
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena | --- | ||
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea | --- | ||
Aginduzko txostenak eta irizpenak | --- |
Lortutako faseak
Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra | Amaituta | ||
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea | Amaituta | ||
Legebiltzarrera bidaltze | Amaituta |