Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 1ekoa, Industria Administrazioko Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, Bergarako udalerrian Txara izeneko 30/13 kV-ko banaketako transformazio-azpiestazio berria baimentzen duena. Erreferentzia: 20-ATY-2021-67.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 120
  • Hurrenkera-zk.: 2835
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/06/01
  • Argitaratze-data: 2022/06/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Industria

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. 2021eko uztailaren 6an, I-DE Redes El閏tricas Inteligentes, SAU enpresak (helbidea: San Adrian 48, Bilbao) aldez aurretiko administrazio-baimena, eraikitzeko administrazio-baimena eta onura publikoaren deklarazioa eskatu zituen Txara izeneko 30/13 kV-ko banaketako transformazio-azpiestazio berria egiteko proiekturako, Bergarako udal-mugartean. Horretarako, eskabidearekin batera, dagokion proiektu teknikoa eta ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda zehatza eta banakatua aurkeztu zituen.

  2. Martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan (2020-04-24ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) aurreikusitakoa betez, eta bat etorriz testu bereko azken xedapenetako lehenengoan, 1957ko apirilaren 26ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53-56 bitarteko artikuluetan (2013ko abenduaren 27ko BOE) ezarritakoarekin, proiektu hori jendaurrean jarri da hogei egunez.

  3. Horretarako, jendaurrean jartzeko izapidearen barruan, iragarkia argitaratu zen 2022ko apirilaren 26ko GAOn; 2022ko apirilaren 5eko EHAAn; www.euskadi.eus webgunean, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Energia eta Meategien ataleko Proiektuen Jendaurreko Informazioaren gunean; eta 2022ko apirilaren 8ko 獷l Diario Vasco eta 玁oticias de Gipuzkoa egunkarietan; enpresa horren ustez desjabetu behar diren ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera.

  4. Informazioa jendaurrean jartzeko izapidearekin batera, 2022ko martxoaren 31n, zegokion separata bidali zitzaion Bergarako Udalari, eta eskatu zitzaion eskaeraren alde ala kontra zegoen adierazteko eta, hala behar izanez gero, baldintza teknikoak ezartzeko. Baina udalak ez du erantzun.

  5. Informazioa jendaurrean jartzeko epearen barruan ez zen proiektuaren gaineko alegaziorik aurkeztu.

  1. Gipuzkoako Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritza da espediente hau ebazteko organo eskuduna, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuak (2021-03-05eko EHAA) emandako eskumena erabiliz.

  2. Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 39. artikuluak ezartzen duenez, energia elektrikoa banatzeko instalazioak martxan jartzeko, aldatzeko, eskualdatzeko eta behin betiko ixteko, aldez aurretik administrazioaren baimena beharko da.

  3. Martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren bidez, honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenerako prozedurak arautzen dira: energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, baita Euskal Autonomia Erkidegoan kontsumitzaileak konektatzeko harguneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere.

  4. Espedientea bideratzean, kontuan hartu eta bete dira administrazio-prozedurari buruzko arauetan zein arestian aipatutako legerian aurreikusitako prozedura-baldintzak eta -izapideak.

  5. Proiektuak betetzen ditu aplikagarriak diren segurtasun-araudietan biltzen diren eskakizun teknikoak.

    Aipatutako lege-manuak eta oro har aplikatu beharreko gainerako arauak ikusita, Gipuzkoako Industria Administrazioko lurralde-ordezkariak honako hau:

Lehenengoa. I-DE Redes El閏tricas Inteligentes SAUri aldez aurreko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea, Bergarako udalerrian Txara izeneko 30/13 kV-ko banaketako transformazio-azpiestazio berria egiteko. Hau izango da jarduketaren irismena:

  1. 30 kV-ko sistema elektrikoa barnealdean, barra bikoitzeko konfigurazioa, SF6 isolamenduarekin, lineako 4 gelaxkaz eta transformadoreko 2 gelaxkaz osatua; horietatik 20/25 MVAko (ONAN/ONAF) aire zabaleko 2 potentzia-transformadore elikatzen dira, bakoitza 30/13,2 kV erlaziokoa, lur-konexioko erresistentziekin.

  2. 13,2 kV-ko sistema elektrikoa barnealdean, barra sinpleko konfigurazioa, SF6 isolamenduarekin, lineako 12 gelaxkaz, transformadoreko 2 gelaxkaz eta zerbitzu osagarrietako 2 gelaxkaz osatua. Azken hori aire zabaleko 2 transformadore elikatzeko da, zerbitzu osagarrietakoak, bakoitza 250 kVA-ko potentziakoa, eta transformazio-erlazioa 13,2/0,420-0,242 kV da, eta kondentsadore-bateria 2 ditu.

  3. Lau etxola aurrefabrikatu, aipatutako 30 eta 13,2 kV-ko sistemak eta kontrol- eta komunikazio-babesak barne hartzeko.

    Bigarrena. Baimentzen diren instalazio elektrikoak onura publikokotzat deklaratzea. Deklarazio horrek, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 56. artikuluan xedatutakoaren indarrez, honako hauek dakartza: ukitutako ondasunak okupatu edo eskubideak eskuratu behar direla eta okupazioa, gainera, presaz egin behar dela. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluak presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen dituen ondorioak zehazten ditu, 53. artikuluan ezarritako erregistro-ondorioekin.

    Ebazpen hau aipatutako 48/2020 Dekretuan ezarritakoarekin eta baldintza orokor hauekin bat eman da:

  1. Onartutako proiektuari jarraikiz egin beharko dira obrak, kasu bakoitzean eskatu eta baimenduko diren aldaketekin.

  2. Zerbitzuan jartzeko epea hiru urtekoa izango da, ebazpen honen egunetik aurrera.

  3. Obrak bukatzen direnean, horren berri emango dio instalazioen titularrak Gipuzkoako Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzari, hain zuzen ere, behin betiko errekonozimenduaren ondorioetarako eta ustiatzeko eta zerbitzuan jartzeko baimena zabaltzeko.

  4. Obrak egiteko beharrezkoak diren udal- eta probintzia-eskumeneko eta bestelako baimenak edo lizentziak errespetatuz ematen da ebazpen hau. Izan ere, eskatzaileak nahitaez lortu beharko ditu baimen horiek guztiak. Halaber, hirugarren posibleek izan ditzaketen eskubideak eragotzi gabe eta jabetza-eskubidea salbu utzita ematen da baimen hau.

    Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; hortaz, beronen aurka egiteko, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan.

    Donostia, 2022ko ekainaren 1a.

    Industria Administrazioko Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

    AGUSTIN AROSTEGI ARTETXE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik