Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 23koa, Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez berritzen baita ADSIS Fundazioaren baimena, baimendutako profesionalak prestatzeko aitortutako entitate gisa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 111
  • Hurrenkera-zk.: 2558
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/05/23
  • Argitaratze-data: 2022/06/09

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Espediente zk.: 48-EXD-2022-3.

Bat. ?Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzeko den martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuarekin bat datozen zenbait ebazpenek onartu dute ADSIS Fundazioa profesional baimenduak prestatzeko aitortutako entitatea dela honako espezialitate hauetan:

Iturgintzako instalatzailea.

Hozgarri fluoratuen bidezko edozein kargatako hozte-sistemak dituzten ekipamenduen manipulazioa.

Gas-fluoratuen bidezko 3 kg baino gutxiagoko kargako hozte-sistemak dituzten ekipamenduen manipulazioa.

Bi. ADSIS Fundazioaren ordezkaritzak, 2022ko apirilaren 29an, aitortutako erakunde-izaera berritzeko eskabidea aurkeztu zuen aipatutako espezialitate horietan profesionalak prestatzeko.

Hiru. Eskabide horrekin batera, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuak (industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzeko denak) V. kapituluan aurreikusten dituen baldintzak eta betekizunak oraindik ere betetzen zituela justifikatzeko dokumentazioa aurkeztu zen.

Lau. Bizkaiko Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritza horretako Administrazio Industrialeko eta Energetikoko teknikariak, 2022ko maiatzaren 20an, berritze-baimenaren aldeko txostena eman dio ADSIS Fundazioari aitortutako entitate gisa jarduteko.

Espedientearen ebazpenean, honako hauek hartu behar dira kontuan eta berariaz aipatu:

OINARRI JURIDIKOAK

Bat. Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria da ebazpen hau ezartzeko organo eskuduna, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuak ezarritakoaren arabera.

Bi. Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzeko den martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuak xedatutakoari jarraikiz, gaur egun halako aitorpena duten entitateek 5 urtean behin berritu beharko dute baimena, hura emateko baldintzak eta betekizunak betetzen jarraitzen dutela egiaztatu ondoren.

Hiru. Bizkaiko Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzako meatze-teknikariak egindako txostenaren arabera, eta bertan aurkeztutako dokumentazioa kontuan hartuta, egiaztatuta geratu da ADSIS Fundazioak oraindik betetzen dituela martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritako baldintzak.

Ikusita aipatutako lege-aginduak eta aplikatu behar diren eta bat datozen beste arau orokor batzuk, honako hau

  1. Baimendutako profesionalak prestatzeko aitortutako entitate gisa berritzea ADSIS Fundazioa, Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzeko den martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren arabera.

    Iturgintzako instalatzailea.

    Hozgarri fluoratuen bidezko edozein kargatako hozte-sistemak dituzten ekipamenduen manipulazioa.

    Gas-fluoratuen bidezko 3 kg baino gutxiagoko kargako hozte-sistemak dituzten ekipamenduen manipulazioa.

  2. Aitorpen hori daukan entitate orok bete beharko ditu aplikatu behar diren legezko eta arauzko xedapenetan ezarritako betebeharrak, eta, zehazki, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitakoak.

  3. Aitorpena duten entitateek aipatutako dekretuan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan xedatutakoaren araberako betebeharrak eta konpromisoak urratzen badituzte, aitorpen hori galdu ahalko dute.

  4. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.

  5. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

    Bilbao, 2022ko maiatzaren 23a.

    Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria,

    ADOLFO GONZ罫EZ BERRUETE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik