Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 13koa, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita Arabako Arratzua-Ubarrundia, Burgelu eta Barrundia udal-mugarteetan eta Gipuzkoako Leintz-Gatzaga udal-mugartean Miritxa parke eolikorako administrazio-baimena eskatzeko lehia-prozedura.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 111
  • Hurrenkera-zk.: 2557
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/05/13
  • Argitaratze-data: 2022/06/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Espediente zk.: 01-GEY-2022-00002.

  1. 2022ko urtarrilaren 25ean, Green Capital Development VII, SLU enpresak aurretiko administrazio-baimena eskatu zuen Miritxa parke eolikorako, Arabako Arratzua-Ubarrundia, Burgelu eta Barrundia udal-mugarteetan eta Gipuzkoako Leintz-Gatzaga udal-mugartean.

  2. Maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, jendaurrean jarri zen dagokion eskaera, lehian beste eskaera batzuk aurkezteko aukera emateko. Iragarkia 2022ko martxoaren 28ko Arabako Lurralde Aldizkari Ofizialean, 2022ko apirilaren 5eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta 2022ko martxoaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen.

  3. Arauz ezarritako epean ez da aurkeztu lehiarako baimen-eskaera gehiagorik.

  1. Elektrizitatearen Sektoreari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 21. artikuluak, Energia elektrikoaren instalazioak garraiatu, banatu, merkaturatu, hornitu eta baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 115. artikuluak eta Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duen maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuak ezartzen dute energia elektrikoa ekoizteko parke eolikoak eraiki ahal izateko aldez aurretiko administrazio-baimena behar dela.

  2. Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariak, 115/2002 Dekretu horrek ematen dizkion eskumenak baliatuz, honako hau:

Lehenengoa. Green Capital Development VII, SLU Arabako Arratzua-Ubarrundia, Burgelu eta Barrundia udal-mugarteetan eta Gipuzkoako Leintz-Gatzaga udal-mugartean dagoen Miritxa parke eolikorako sustatzaile hautatzea.

Bigarrena. Green Capital Development VII, SLU enpresak, sei hileko epean, 115/2002 Dekretuak 7. artikuluan ezartzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, aldez aurretiko administrazio-baimena izapidetzeko.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta bere aurka Gora Jotzeko Errekurtsoa jar daiteke Industria sailburuordearen aurrean, hilabeteko epearen barruan, Ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkiadearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluen arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 13a.

Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

ZIGOR URQUIAGA URQUIZA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik