Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 2koa, Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez instalazioa baimentzen baita eta exekuzio-proiektua onesten baita honako proiektu honi buruz: Ibarrangeluko udal-mugartean (Bizkaia) petrolioaren gas likidotuak (PGL) biltegi finkoetan biltegiratzeko eta gas propano kanalizatua banatzeko sarea.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 90
  • Hurrenkera-zk.: 2000
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/05/02
  • Argitaratze-data: 2022/05/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ogasun eta Ekonom韆; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Industria; Ogasun

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Espediente-zenbakia: 48-CG-Y-2022-00001.

  1. 2022ko otsailaren 10ean, Ned Suministro GLP, S.A.U. enpresak honako hau eskatu zuen: Ibarrangeluko udal-mugartean (Bizkaia), petrolioaren gas likidotuak (PGL) biltegi finkoetan biltegiratzeko eta gas propano kanalizatua banatzeko sarea egiteko administrazio-baimena eta exekuzio-proiektuaren onespena.

  2. Gas erregaiak kanalizazio bidez banatzeko eta garraiatzeko instalazioei dagozkien administrazio-baimenen prozedurei buruzko ekainaren 9ko 76/2020 Dekretuan, Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean, petrolioaren gas likidotuak banatzeko jardueraren erregelamendua onartzen duen irailaren 11ko 1085/1992 Errege Dekretuan eta uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuko gas-erregaien erabilerari zein banaketari eta ICG (01etik 11ra) jarraibide tekniko osagarriei buruzko Arautegi teknikoan aurreikusitakoaren ondorioetarako, eskabide hori jendaurrean jarri zen, iragarkia 2022ko martxoaren 21eko BAOn eta 2022ko martxoaren 18ko EHAAn argitaratuta. Epearen barruan ez da alegaziorik jaso.

  3. Jendaurreko erakustaldiaren izapidea egiten ari zelarik, 2022ko martxoaren 14an sail honek Ibarrangeluko Udalari eta Ura-ri (Uraren Euskal Agentziari) separata bana bidali zien; ez zen baldintza teknikorik aurkeztu epe barruan.

  1. Gasa banatzeko sareak eraiki aurretik administrazio-baimena eta exekuzio-proiektua onestea eskatu beharra honako hauetan dago xedatuta: Gas erregaiak kanalizazio bidez banatzeko eta garraiatzeko instalazioei dagozkien administrazio-baimenen prozedurei buruzko ekainaren 9ko 76/2020 Dekretua, Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legea, petrolioaren gas likidotuak banatzeko jardueraren erregelamendua onartzen duen irailaren 11ko 1085/1992 Errege Dekretua eta uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuko gas-erregaien erabilerari zein banaketari eta ICG (01etik 11ra) jarraibide tekniko osagarriei buruzko erregelamendu teknikoa.

  2. Espedientearen izapideetan eta edukian egiaztatuta geratu da arlo horretan ezarritako betekizunak eta baldintzak betetzen direla.

  3. Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria da espediente hau ebazteko eskumena duen organoa, halaxe baitago ezarrita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 23. artikuluan (2021eko martxoaren 5eko EHAA).

    Ondorioz, hau

Ibarrangeluko udal-mugartean (Bizkaia), petrolioaren gas likidotuak (PGL) biltegi finkoetan biltegiratzeko eta gas propano kanalizatua banatzeko sarea egiteko administrazio-baimena ematea eta exekuzio-proiektua onestea.

Ebazpen hau abenduaren ekainaren 9ko 76/2020 Dekretuan xedatutakoaren arabera emango da, eta ondorengo baldintza orokorrak kontuan hartuz:

  1. Baimentzen den instalazioa egin beharko da proiektu honen arabera: 玃etrolioaren gas likidotuak (PGL) biltegi finkoetan biltegiratzeko eta gas propano kanalizatua banatzeko sarea (I. fasea) - Ibarrangeluko udal-mugartea (Bizkaia), zeinaren egilea baita 羘gel Casas Bachiller industria ingeniaria.

  2. Instalazioek bete beharko dute, batetik, gas-erregaiak erabili eta banatzeko erregelamendu teknikoan eta haren jarraibide tekniko osagarrietan xedatutakoa (uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretua) eta, bestetik, egoki diren bestelako xedapen eta arau teknikoak.

  3. Dagokion baimena lortu beharko da onartutako proiektuan dauden oinarrizko datuak aldatzeko.

  4. Baimendutako instalazioa egiteko epea hiru urtekoa izango da, baimena ematen den egunetik aurrera.

  5. Instalazioetan egin beharreko azterketak, entseguak eta probak, orokorrak nahiz zatikakoak izan, indarrean dauden xedapenen arabera egin beharko dira, eta Bizkaiko Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko zaizkio behar adinako aurrerapenaz.

  6. Instalazio-lanak amaituta, Bizkaiko Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzan honako agiri hauek aurkeztu behar dira: obra-zuzendaritzako ziurtagiriak; proben aktak, erregistro grafikoak barne; eta as-built planoak.

  7. Instalazioa ekainaren 9ko 76/2020 Dekretuan esandakoari jarraituz jarriko da martxan.

  8. Lanak egiteko behar diren udalen, probintzien edo besteren eskumeneko baimenak edo lizentziak eta gainerakoenak eragotzi gabe eta alde batera utzita ematen da baimen hau, eta ez du salbuesten eskatzailea haiek eskuratzeko obligaziotik.

    Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariaren aurrean, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluen arabera.

    Bilbao, 2022ko maiatzaren 2a.

    Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

    ADOLFO GONZ罫EZ BERRUETE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik