Arautegia

Inprimatu

162/2021 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María Cristina Ortiz de Zarate Soroeta andreari eginiko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Errehabilitazioko Atal Sanitarioko buru lanpostuaren eginkizunen esleipena baliogabetzeko den.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 94
  • Hurrenkera-zk.: 2752
  • Xedapen-zk.: 162
  • Xedapen-data: 2021/04/20
  • Argitaratze-data: 2021/05/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

195/2017 irailaren 29ko Ebazpenaren bidez, María Cristina Ortiz de Zarate Soroeta andrea izendatu zuten Errehabilitazioko Atal Sanitarioko buru.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

Lehenengoa. María Cristina Ortiz de Zarate Soroeta andrea Errehabilitazioko Atal Sanitarioko Buru lanpostuari dagozkion eginkizunak esleitu izana baliogabetzea, Osakidetzako Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitarioan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena. Ebazpen honek 2020ko irailaren 15etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena. Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Osakidetzako Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari.

Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2021eko apirilaren 20a.

Barakaldo-Sestaoko ESIko zuzendari-gerentea,

JOSEBA JULEN BALLESTERO ZARRAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik