Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko ekainaren 1ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez malgutze-neurri hauek hartzen baitira Gauzatu-Industria, Gauzatu-Kanpoko Ezarpenak, Bideratu, Bideratu Berria eta Indartu programen esparruan: itzulketak geroratzea eta inbertsioak egiteko eta/edo enplegua sortzeko epeak luzatzea, Errusiak Ukrainaren aurka egindako eraso militarrak eragin duen krisiari erantzuteko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 112
  • Hurrenkera-zk.: 2591
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/06/01
  • Argitaratze-data: 2022/06/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonom韆; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Hirigintza eta etxebizita; Ogasun; Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Sail honen hainbat aginduren bidez, aurrerakin itzulgarrien deialdia egin da, hala nola laguntza-programa hauek: Gauzatu-Industria, oinarri teknologikoa duten eta/edo berritzaileak diren ETEen sorrera eta garapena bultzatzeko; Gauzatu-Kanpoko Ezarpenak programa, EAEko enpresak atzerrian sortzea eta ezartzea sustatzeko laguntza itzulgarriak ematen dituena; Bideratu eta Bideratu Berria, krisialdian dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzak ematen dituena.

Halaber, Indartu programak itzuli beharrik gabeko laguntzak ematen dizkie enpresei, betiere lehiakortasuna hobetzera eta ekonomia garatzera bideratutako ekoizpen-inbertsioak egiten badituzte, Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait eremu sustatzeko eta urteko batezbesteko jakin batetik gorako langabezia-tasa duten erkidegoko beste udalerri batzuk ere sustatzeko.

Errusiak Ukrainaren aurka egindako eraso militarrak, ezarritako zehapenek eta hartutako gainerako kontraneurriek ondorio ekonomikoak izango dituzte Europar Batasuneko merkatu osoan, eta modu askotan eragingo diete enpresei, zuzenean zein zeharka. Horren ondorioz, gainera, baliteke eskaria murriztea edota gaur egungo kontratuak eta proiektuak etetea eta, beraz, negozio bolumena galtzea edo hornidura-kateetan nahasmenduak sortzea, bereziki lehengaiei eta aurreproiektuei dagokienez, bai eta eskuragarri egoteari uzten dioten edo merkeak ez diren beste intsumo batzuei dagokienez ere.

Energiaren merkatuak dagoeneko kalte larriak jasan ditu, elektrizitatearen eta gasaren prezioek gora egin baitute, Errusiak Ukrainaren aurka egindako eraso militarra baino lehenago zeuden maila altuen oso gainetik. Energiaren prezio altu horiek kalteak eragiten ari dira herritarren erosahalmenean, eta horrek, pobrezia ez ezik, ekonomiaren sektore nagusietako enpresen lehiakortasuna ere areagotzea ekarriko du, batez ere energia-kontsumo handiko industriena. Izan ere, fabrikazio-kostu handiagoei aurre egin behar diete, eta, oro har errentagarriak izango liratekeen arren, kasu jakin batzuetan, arriskuan jar dezakete enpresen jarraitutasuna, eta horrek, ziur asko, eragin zuzena izango du enpleguan.

Ondorio horiek guztiek, oro har, ekonomiaren nahasmendu larria eragin dute, eta ezinbestekoa da egoera horri erantzun ekonomiko koordinatua ematea, ondorio negatiboak ekonomikoak eta sozialak arintzeko, ekonomia-jarduerak eta enplegua zaintzeko, eta beharrezkoak diren egiturazko doikuntzak egiteko.

Gerra-gatazkaren ondorioen zuzeneko eragina jasaten ari diren jarduera-sektoreei lagundu behar zaie, bereziki gatazka horrek eragiten dien herrialdeekin lotura zuzena dutenei. Gatazkak industrian duen inpaktua aldaketak eragiten ari da ekoizpen-planetan, baita geldialdiak eta elektrizitatearen eta erregaien igoera handia ere lantegietan.

Enpresak ahalegin handiak egiten ari dira COVID-19aren pandemiak eragindako krisiaren zailtasunak gainditzeko; hori dela eta, ezinbestekoa da gerra-gatazkaren ondorioen zuzeneko eragina jasaten ari diren jarduera-sektoreetako enpresei babesa ematea, ondorioak aurreko pandemiarenak baino okerragoak izan baitaitezke. Esate baterako, aldaketak eragiten ari da ekoizpen-planetan, bai eta geldialdiak eta elektrizitatearen eta erregaien igoera handia ere lantegietan.

Eusko Jaurlaritzak enpresak beren kabuz egiten ari diren ahaleginetan lagundu nahi du; bereziki, gatazkak eragiten dien herrialdeekin lotura zuzena duten enpresei lagunduz. Hain zuzen ere, lehiakorrak izateko gaitasuna duten enpresak eta/edo jarduera-sektoreak sendotu nahi ditu, bideragarriak izaten segi dezaten, lehenbailehen suspertu ahal izan daitezen eta posizionamenduari eta lehiakortasunari eutsi diezaieten.

COVID-19aren pandemiak eragindako krisian gertatu zen moduan, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, inbertsiora bideratutako zenbait laguntza-programaren kudeatzaile eta sustatzaile den aldetik (Gauzatu-Industria, Gauzatu-Kanpoko Ezarpenak, Bideratu, Bideratu Berria eta Indartu), beharrezkotzat jotzen du enpresa onuradunek bete behar dituzten eskakizunak malgutzeko neurriak ezartzea, likidezia- eta kaudimen-tentsioak saihesteko eta haien iraupena eta jarraipena ahalbidetzeko.

Azaldutakoa dela eta, honako hau

1 artikulua. Xedea.

Agindu honen xedea da malgutze-neurriak hartzea itzulketak geroratzeko datei eta inbertsioak eta/edo enplegua egiteko exekuzio-epeak luzatzeari dagokionez, Gauzatu-Industria, Gauzatu-Kanpoko Ezarpenak, Bideratu, Bideratu Berria eta Indartu programen onuradun direnei eta Errusiak Ukrainaren aurka egindako eraso militarrak eragin duen krisiaren erronka ekonomikoei aurre egin behar dieten enpresei likidezia eta finantzaketa bermatzeko eta kaudimen-arazoak saihesteko.

  1. Neurri hauen enpresa hartzaileak izango dira, soilik, honako programa hauen indarreko edozein deialdiren babesean jada onuradun direnak:

    1. Gauzatu Industria, oinarri teknologikoa duten eta/edo berritzaileak diren ETEak sortzeko eta garatzeko laguntza itzulgarriak ematen dituena.

    2. Bideratu eta Bideratu Berria, krisian dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzak ezartzen dituena.

    3. Indartu, Ibaizabal-Nerbioi itsasadarraren ezkerraldea eta Oiartzualdea ez ezik, Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batezbestekoaren %15etik gorako langabezia-tasa duten beste udalerri batzuk ere bultzatzeko laguntzak ezartzen dituena, lehiakortasuna hobetzera eta ekonomia garatzera bideratutako ekoizpen-inbertsioak egiten dituzten enpresentzat.

      Era berean, EAEko enpresak atzerrian sortzea eta ezartzea sustatzeko laguntza itzulgarrien Gauzatu-Kanpoko Ezarpenak programaren esparruan, agindu honen 3. artikuluko neurriak hartuko dira kontuan 2019ko eta aurreko ekitaldietako deialdien enpresa onuradunen kasuan.

  2. Gauzatu-Industria, Gauzatu-Kanpoko Ezarpenak, Bideratu, Bideratu Berria eta Indartu programei atxikitako erakundeek, malgutze-neurrien onuradun izateko, egunean izan beharko dituzte Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak, bai eta dirulaguntzak itzultzeari dagozkion betebeharren ordainketak ere.

    Betebehar horiek betetzen direla automatikoki egiaztatuko du, behar beste aldiz, programa horiek kudeatzen dituen organoak, salbu eta onuraduna modu arrazoituan aurka agertzen bada, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legean azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onartua ezarritakoarekin bat etorriz, eta, orduan, betebehar horiek betetzen dituela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko du.

  3. Neurri hauen onuradun izateko, erakundeek behar bezala egiaztatu beharko dute krisiak nola eragozten edo zailtzen dien artikulu honetako 1. apartatuko programen babesean emandako dirulaguntzak onartzean euren gain hartutako betebeharrak betetzea. Horretarako, agindu honetako 4.2 artikuluan eskatutako ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte. Hona hemen eraginen adibide batzuk:

    Jarduerarik gabeko aldiak izatea, fakturazioa galtzea eta eskaerak murriztea.

    Hornidura-kateak etetea eta Errusiak edo Ukrainak egin behar dituzten ordainketak egiteke egotea.

    Zibererasoak izateko arriskua handitzea.

    Egungo krisiak eragindako intsumo edo lehengai espezifikoen prezioek gora egitea.

    Gasaren eta elektrizitatearen prezioek nabarmen egitea gora, jasanarazteko gai ez izatea eta abar.

    Aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente batek (ABEE) justifikatzen duen enplegu-murrizketaren kasuan.

  4. Gauzatu-Industria, Gauzatu-Kanpoko Ezarpenak, Bideratu, Bideratu Berria eta Indartu programen erakunde onuradunek, agindu honek eragiten dienean izan ezik, jasotako laguntzak ematea arautu zuten xedapenetako bakoitzean xedatutakoari jarraituko diote.

  1. Laguntza itzulgarrien itzulketa-kuotak geroratzea.

    Laguntza itzulgarrien itzulketen egutegiari dagozkion epeak aldatzeko aukera egongo da, laguntza-programa hauetako bakoitza emateko ezarritako borondatezko epeari dagokionez.

    1. Gauzatu-Industria programa.

      Itzulketa horiek borondatezko epean sorrarazten dituzten deialdi guztietarako, aukera egongo da 2022ko uztaileko kuotak itzultzeko betebeharra atzeratzeko, dirulaguntza ematerakoan ezarritako egutegiko epealdiko azken kuotara, edo luzapenen amaierara, halakorik balego.

    2. Gauzatu-Kanpoko Ezarpenak programa.

      Itzulketa horiek borondatezko epean sorrarazten dituzten deialdi guztietarako, aukera egongo da 2023ko otsaileko kuota itzultzeko betebeharra atzeratzeko, dirulaguntza ematerakoan ezarritako egutegiko epealdiko azken kuotara, edo luzapenen amaierara, halakorik balego.

    3. Bideratu eta Bideratu Berria programa.

      Itzulketa horiek borondatezko epean sorrarazten dituzten deialdi guztietarako, atzeratu egiten da 2022ko uztaileko kuota itzultzeko betebeharra, dirulaguntza ematerakoan ezarritako egutegiko epealdiaren amaierara, edo luzapenen amaierara, halakorik balego.

      Hala ere, Ekonomia eta Ogasun Sailak emandako zatikatze-ebazpen baten mende dauden itzulketak agindu honetatik kanpo geratzen dira.

  2. Inbertsioa egiteko eta enplegua sortzeko aldia luzatzea.

    Inbertsioak egiteko eta enplegua sortzeko edo mantentzeko aldia luzatu ahal izango da, betiere exekuzio-epeak (ohiko luzapenak edo ezohikoak barne) amaituta ez badaude.

    1. Gauzatu-Industria programa eta Indartu programa.

      Inbertsioak egiteko eta enplegua sortzeko edo mantentzeko aldian, 6爃ilabetera arteko atzerapen gehigarri bat eman ahalko da, hura amaitzen den egunetik aurrera, ohiko luzapenak eta ezohikoak barne, halakorik balego.

    2. Gauzatu-Kanpoko Ezarpenak programa.

      2023ko abenduaren 31ra arteko atzerapena eman ahalko da, hargatik eragotzi gabe geroago luzapenak onartzea, kasuan kasuko laguntzak ematea arautzen duten xedapenen arabera eman litezkeenak.

  1. Laguntza emateko ebazpenean eta luzapenetan (halakorik balego) hasieran aurreikusitako epeak amaitu baino lehen, enpresa eskatzaileek kuotak itzultzeko epeak eta/edo inbertsioak egiteko eta enplegua sortzeko epeak aldatzeko eskaera aurkeztu ahal izango dute, deialdia edozein dela ere, eta dirulaguntza eman zuen organoak berariaz onetsi beharko du eskaera hori.

  2. Bete behar den eskabidean, pertsona edo erakunde eskatzailearen sinadura egiaztatuaz gain, dokumentazio gehigarri hau aurkeztu beharko da:

    1. Laguntza itzulgarrien itzulketa-kuotak geroratzeko:

      Justifikazio-memoria, gerra-gatazkak eragindako krisiaren eta/edo elektrizitatearen eta gasaren prezioen igoeraren ondorioz hurrengo epemugan itzuli beharreko laguntzaren itzulketari erantzuteko zailtasuna azaltzen duena.

      Ukrainaren aurkako gerra-erasoak sortutako krisiak lehengaiei, eskaerei eta abarri eragindako prezio-igoeren justifikazioa, 2021eko ekitaldiko benetako kostuak eta 2022ko ekitaldiko zenbatespena alderatuta.

      Azalpen-memoria, kualitatiboa eta kuantitatiboa, gerra-krisiaren eraginari eta energia-prezioen igoerari buruzkoa, balorazio ekonomikoa eta finantzarioa barne.

      Ondorio horiek arintzeko, hurrengo hilabeteetarako aurreikusitako jarduketa-plana.

      Urteko kontu auditatuak eta/edo 2021eko ekitaldiko sozietateen gaineko zerga.

    2. Inbertsioa egiteko eta enplegua sortzeko aldia luzatzeko:

      Egindako inbertsioen justifikazio-memoria. Bertan, gutxienez, egindako inbertsioak eta gastuak eta egiteko daudenak biltzen dituen taula bat egongo da. Era berean, eskaera egin arte enpleguak izan duen bilakaera jasoko da (ABEE bat aplikatu bada, erantsi dokumentazioa), eta sexuaren arabera banakatu beharko da.

      Memoria xehatua, laguntza emateko ebazpenean ezarritako aldian inbertsioaren eta enpleguaren baldintzak betetzeko dituzten zailtasunei buruzkoa.

  3. Eskabideak eta gainerako dokumentuak, bai eta eskaeraren ondoko izapideak ere, barne hartuta jakinarazpenak, egiaztagiriak eta errekurtsoak, onuradun izan ziren deialdi bakoitzean adierazitako bidetik aurkeztuko dira.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak honako helbide honetan eskuratu daitezke: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak.

    Ordezkari baten bidez ere izapidetu ahal izango da elektronikoki. Horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak.

  4. Eskabideak, eskatzen den dokumentazioarekin batera, aukeratzen den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dira. Era berean, eskatzaile bakoitzak hautatutako hizkuntza erabiliko da eskabidea aurkeztu ondoko jarduketetan, prozedurak irauten duen bitartean, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearekin bat etorriz.

  5. Eskabideak aurkezteko epea agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da, eta 2022ko azaroaren 30eko 12:00etan amaitu.

  1. Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendariak ebatziko ditu agindu honen babesean aurkeztutako eskabideak. Gero, ebazpena jakinarazi beharko die erakunde eskatzaileei, hilabeteko epean gehienez, eskaera aurkezten den egunetik aurrera. Epea igaro eta ebazpenik jakinarazi ez bada, eskaera ezetsi dela ulertu beharko dute interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutako ondorioei dagokienez.

  2. Eskabidean jarri beharreko daturen bat edo aurreko artikuluan zerrendatutako agiriren bat falta dela edo akatsen bat dagoela hautemanez gero, erakunde interesdunari eskatuko zaio akatsa zuzendu edo beharrezkoak diren agiriak aurkezteko 10爀guneko epean. Halaber, ohartaraziko zaio, hala egin ezean, eskaera bertan behera utzi duela ulertuko dela, dagokion organoak aurretiaz ebazpena emanda, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoari jarraikiz.

  3. Eskabideak onesten dituzten ebazpenek itzulketa-kuoten eta/edo inbertsioa eta enplegua egiteko aldia luzatzeko kuoten egutegia egokituko dute. Eskabideak ezesten dituzten ebazpenek, aldiz, laguntza ukatzeko arrazoiak azalduko dituzte.

  4. Inbertsioak egiteko eta enplegua sortzeko exekuzio-aldiak aldatzeko ebazpenak Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritzak jakinaraziko dizkie horien kudeaketa teknikoan eta finantzarioan laguntzen duten erakundeei, alegia, honako hauei: Basque Trade&營nvestment, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia, FEI-Finantzen Euskal Institutua eta SOCADE-Garapenerako Euskadiko Kapital Sozietatea. Horrela, egoki diren neurriak hartu ahalko dituzte.

    AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

    Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

    AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

    Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Bi kasuetan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira epeak.

    Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 1a.

    Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

    MAR虯 ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik