Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko maiatzaren 25ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuarena, zeinaren bidez egiten baita 2022ko ekitaldirako 202/2015 Dekretuan aurreikusitako dirulaguntzen deialdia (202/2015 Dekretua, urriaren 27koa, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzekoa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 108
  • Hurrenkera-zk.: 2473
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/05/25
  • Argitaratze-data: 2022/06/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonom韆
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretua 2015eko azaroaren 6an argitaratu zuten Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Aipatutako dekretua zenbait arau aplikatzeko egin zen, hain zuzen: 2014-2020 aldiko ingurumenaren babesaren eta energiaren arloko estatu-laguntzei buruzko jarraibideak (2014-06-28ko AO C 200) eta ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamendua, laguntza-kategoria jakin batzuk barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dituena, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluen arabera. Dekretu horren helburua da, funtsean, inbertsioak sustatzea, enpresa onuradunek ingurumen babes-maila jakin bat lortzeko eta horrekin indarrean dauden Europar Batasuneko araudiak gainditu ditzaten, inbertsio horiekin zuzenean lotutako aztelanak barne.

Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 13. artikuluan xedatutakoaren arabera, dagokion deialdiaren agindua urtero argitaratuko da, artikuluan bertan ezarritako edukiarekin argitaratu ere. Ildo horretan, agindu honek, aipatutako dekretuan jasotako manuari jarraikiz, hau finkatzen du: dirulaguntzaren xede izango diren lerro zehatzak; laguntza-lerro eta laguntza-azpilerro bakoitzerako eta esleipen-prozedura bakoitzerako aurrekontu-baliabide zehatzak; eskabideak aurkezteko epea; eskabidea aurkezterakoan entregatu beharreko dokumentazioa; baloratzeko, lortu beharreko gutxieneko puntuazioa; proiektu bakoitzeko eman daitekeen gutxieneko zenbatekoa eta proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko eman daitekeen dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa; eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean ezarritakoaren arabera deialdietan beharrezkoa den edukia zein gainerako araudi aplikagarria.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, bat etorriz 2018ko ekainaren 19an onartutako EAEko Emakumeen eta Gizonen VII. Berdintasun Planaren esparruko Berdintasun Politikako Dokumentu Programatiko propioarekin, aintzat hartuko ditu genero-ikuspegia txertatuta duten jarduketak, eta izaera estrategikoa aitortuko die, bat etorriz Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritako irizpideekin.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organiko eta funtzionalari jarraikiz, Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzari dagokio dirulaguntzen araubide hau kudeatzeko eskumena. Zuzendariak hartuko du balorazio-epaimahaiko presidentearen ardura, eta Zuzendaritza horretara atxikitako bi funtzionario izendatuko ditu aipatutako epaimahaia osatzeko.

Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 15. artikuluaren arabera, agindu honen bidez Ihobe SA, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren mendekoa, erakunde laguntzaile izendatuko da dirulaguntzak kudeatzeko eta aipatutako dekretuaren 15.2 artikuluan zehaztutako funtzioak egiteko, hauetan jasotakoaren arabera: Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretua eta 698/1991 Dekretua, abenduaren 17koa, bermeen araubide orokorra eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura egiten diren dirulaguntzak itzultzea arautu eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak ezartzen dituena, araubidea eta eginbeharrak finkatzen dituena.

2021eko urriaren 13an onartu zuen Eusko Jaurlaritzak Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren Plana (2024), Gobernuak XII. Legegintzaldirako (2020-2024) dituen plan estrategikoen artean dagoena. Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren 2024 Planaren helburuetako bat da % 10 murriztea BPGren unitateko hondakinen sorrera-tasa.

Ondoren, 2021eko azaroaren 8an, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren agindu baten bidez, Euskadiko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2030 Plana onartu zen, hondakinak T-Res-En-R "baliabideetan eraldatuz. Dokumentuan jasotako helburuak lortzeko funtsezkoak diren hamar jardueretako bat da inbertsio-plan bat eta ibilbide-orri bat abian jartzea, isurketa minimizatu eta zirkulartasuna sustatuko duten lehentasunezko inbertsioei laguntzeko.

Laguntza-programa honek lagundu egiten du Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren 2024. Planean eta Euskadiko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2030erako Planean ezarritako helburuak betetzen, hondakinak T-Res-En-R "baliabideetan eraldatzen.

Laguntza hori Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko martxoaren 17ko aginduaren bidez onartutako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren 2021., 2022. eta 2023. urteetarako dirulaguntzen plan estrategikoaren barruan jasota dago, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluan xedatzen den bezala, eta arau horretan jasotako edukiaren arabera.

Horregatik guztiagatik, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzei eta laguntzei aplikatzeko gainerako xedapenetan xedatutakoarekin, honako hau

  1. Dekretu honen xedea da, enpresei Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumena babesteko inbertsioak egiteko eman beharreko dirulaguntzen deialdia egitea 2022ko ekitaldirako, Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera (EHAA, 212. zk., 2015); hona laguntza-lerroak:

    1. Ingurumenaren babeserako Batasunaren arauetatik haragoko laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak.

    2. Batasunaren geroko arauetara aurrez egokitzeko laguntzak.

    3. Ingurumen-azterketak egiteko laguntzak.

    4. Hirugarrenek sortutako hondakinak berrerabiltzeko eta birziklatzeko inbertsioetarako laguntzak, baldintza metagarri hauek betez gero:

      Inbertsioa beste enpresa batzuek sortutako hondakinak murrizteko erabiltzen da.

      Beste egoera batzuetan, tratatutako material birziklatu edo berrerabiliak ezabatu egingo lirateke, edo ingurumena gutxiago zainduz tratatuko lirateke.

      Laguntzek ez diete zeharka kenduko kutsaduraren erantzuleei Batasuneko legediaren arabera beraiek beren gain hartu beharrekoa den edo enpresa-kostu normaltzat jo beharrekoa den ezein karga.

      Inbertsioaren ondorio bakarra ez da birziklatzeko materialen eskaria handitzea material horien bilketa handitu gabe.

      Inbertsioa egungo maila teknikoa gainditzera bideratuko da.

      Laguntzak, apartatu honetan ezarritakoaz bestela, onuradunaren beraren hondakinak kudeatzera badaude bideratuta, a) lerroko laguntzetan aplikatuko diren irizpide orokorren arabera ebaluatuko dira.

    5. Lur kutsatuak oneratzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat 玭ork kutsatu, hark ordaindu printzipioaren arabera.

    6. Enpresa txiki eta ertainentzako laguntzak, ingurumen-alorreko aholkularitza-zerbitzuetarako.

  2. Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan ezarritako baldintzak eta mugak bete beharko dituzte dirulaguntzek, lerro hauetan.

Deialdi honetan, diruz lagunduko dira aurreko artikuluan zerrendatutako jarduerak, epigrafe hauen barnekotzat har badaitezke:

  1. Ingurumenaren babeserako Batasunaren arauetan ezarritako babes-maila baino handiagoa ematera bideratutako inbertsioak finantzatzeko laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak.

    1. Usainak jariatzea murrizteko inbertsioak.

    2. Inbertsioak konposatu organiko lurrunkorrak eta konposatu organiko iraunkorrak arazteko ekipoetan.

    3. Galdategiko emisio zehaztugabeak minimizatzea, habeartea itxita eta emisioak konfinatuta eta bilduta.

    4. Partikula zehaztugabeen emisioak kontrolatzeko sistemetarako inbertsioak, airearen kalitatea neurtzeko teknologia digitaletan eta sentsoretan oinarrituta.

    5. Hondakinak balorizatzeko instalazio berrietarako inbertsioak, Euskadiko hondakinen gaineko 2030eko prebentzio eta kudeaketa planean finkatutako helburuak lortu ahal izateko.

    6. Ekodiseinuaren bidez hondakinen eta funtsezko beste metal batzuen Europako zerrendako material kritikoak murrizteko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko ekoizpen-prozesua egokitzeko inbertsioak edo neurriak.

    7. Egiturazko zementu zuntza kentzera bideratutako jarduketak, ez direnean nahitaez egin beharrekoak.

    8. Erregai alternatiboen ezaugarriekin alderatuta (HEH, HSB) BAT altua duten hondakinak nazioarteko arauen baldintzetara eta/edo erregaiaren eroslearen edo azken erabiltzailearen arauen baldintzetara egokitzeko inbertsioak, baldin eta, hondakinak kudeatzeko hierarkiaren ikuspuntutik, errekuntza baino balorizazio modu hoberik ez badago. Inbertsioak enpresa hondakin-sortzaileek beraiek eta hondakinen kudeatzaileek egin ahal izango dituzte.

    9. Hondakinak ez sortzeko eta minimizatzeko jarduketak, eta hondakinak berrerabiltzeko prestaketa-eragiketak ezartzera edo egokitzera bideratutako inbertsioak, tartean, balio-katean zehar dauden konponketa-negozioetarako inbertsioak.

    10. Edariak erabilera bakarreko ontzietan ontziratzen dituzten fabrikak edariak ontzi berrerabilgarrietan ontziratzen dituzten fabrika bihurtzeko inbertsioak eta norberaren ontziak edo hirugarrenenak garbitzeko sistemetarako eta ontziak berrerabiltzeko behar diren instalazio lagungarrietarako inbertsioak.

    11. Birziklatu ezin diren kutxak eta/edo ontziak edo erabilera bakarreko ontziak ontzi berrerabilgarriekin ordezteko inbertsioak (adibidez, arrainontzietarako poliestireno hedatuaren ordez kutxa berrerabilgarriak jartzea).

    12. On site edo in site teknikak aplikatzea, jardunean dauden enpresen lurzoru eraldatuen kalitatea hobetzeko.

    13. Hondeatutako lurrak biltegiratzeko eta ondoren berrerabiltzeko edo balioztatzeko erabiliko diren eta egokitzapen horretarako ingurumen-organoak helarazitako irizpideak betetzen dituzten kokalekuak egokitzeko inbertsioak edo neurriak.

    14. Aginduan eta hura garatzeko dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten gainerakoak.

  2. Batasunaren geroko arauetara aurrez egokitzeko laguntzak.

  3. Ingurumen-azterketak egiteko laguntzak.

    1. Zabortegiaz gain beste helmugarik ez duten eta moldekatze kimikoko hondarrak eta/edo altzairu berezi eta herdoilgaitzen zepak eta/edo burdinazkoa ez den galdategietako zepak dituzten hormigoien, hormigoizko prefabrikatuen eta asfaltoen bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta ingurumenekoa aztertzeko lanak. Azterketek zahartze-probak egingo dituzte 2 urteren buruan, eta jasotako frogak https://www.ihobe.eus helbidean eskura dagoen protokoloan bilduko dituzte.

    2. Berotegi-efektuko gasen edo euri azidoko gasen emisioak ahalik eta gehien murriztera bideratutako azterketak, gasok tenperatura baxuko kondentsazio bidez tratatuta, eta tratamendu biologikoa erabilita.

    3. Kutsatzaile berriei edo iraunkorrei buruzko azterlanak (PFO, PFOA, PBDE, HBCD, TBBPA, SCCP, ftalatoak, etab.), hobeto ulertzeko zer-nola hedatzen diren ingurumenean eta hondakin-fluxuetan, eta ingurumenari buruzko araubidean txertatzeko irizpideak ezartzeko; bai eta COPen estatu mailako planeko jarduketa-lerroak garatzen dituzten azterlanak ere.

    4. Eraikuntzako eta eraispeneko hondakin berriei eta arriskutsuei buruzko azterlanak.

    5. Usain jarioak murrizteko azterlan olfatometriko borondatezkoak, betiere baldintza hauen pean egitekoak:

    Sorburu konfinatuak eta zehaztugabeak identifikatu, eta haien usain jarioak karakterizatu egin beharko dira.

    Laginketa, usainaren kontzentrazioa, hedatzeko abiadura eta usain jarioaren zehaztapena arau honen arabera egingo da: UNE-EN 13725:2004 獳irearen kalitatea. Usainaren kontzentrazioa olfatometria dinamikoaren bitartez zehaztea. UNE-EN 13725:2004 arauaren araberako ziurtagiria duten erakundeek zehaztuko dituzte instalazioko usain jarioak.

    Usain-dispertsioaren ereduen araberako azterlan olfatometrikoa egin beharko da.

    6. Bigarren mailako materialen ingurumen-kalitatea egokitzeko eta egiaztatzeko azterlanak.

    7. Edariak ontziratzen dituzten enpresentzako azterlanak, erabilera bakarreko ontzietan oinarritutako eredu batetik ontzi berrerabilgarrietan oinarritutako eredu batera igarotzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren aldetik bideragarria den aztertzeko, edota sistemaren ingeniaritza diseinatzeko, dela oinarrizkoa dela xehetasunezkoa.

    8. Plastikozko ontzien birziklagarritasuna hobetzeko azterlanak, ontzien zuzentarautik eratorritako arau bateratuek ezartzen dutenaren arabera: UNE-EN 13427: arauen erabilera; 13428: prebentzioa; 13429: berrerabilpena; 13430: birziklapena; 13431: balorizazio energetikoa; 13432: biodegradazioa.

    9. Hondakinak balorizatzeko instalazio berrietarako proiektuen aurretiazko bideragarritasun-azterlanak, Euskadiko hondakinen gaineko 2030eko prebentzio eta kudeaketa-planean finkatutako helburuak lortu ahal izateko.

    10. Euskadiko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2030erako Planean lehentasunezkotzat jo diren beste ingurumen-azterlan batzuk.

    11. Lurzorua kutsatu dezaketen jarduketak egin diren jardunik gabeko lurzoruen azterketak, lurzoruaren titularra ez bada kutsaduraren erantzulea eta kutsatzailea izan daitekeen jardueraren titularrak egin ez badu azterketarik batere.

    12. Aginduan eta hura garatzeko dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten ingurumen-inbertsioak egin aurreko beste bideragarritasun-azterlan batzuk.

  4. Hirugarrenek sortutako hondakinen birziklapenerako eta berrerabilpenerako inbertsioak finantzatzeko laguntzak, betiere, Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 2. artikuluko 4. puntuko baldintza metagarriak betetzen badira:

    1. Plastikoak identifikatzeko eta bereizteko inbertsioak, hobeto birziklatzea xede; batez ere, sugar-atzeratzaile bromatudun plastikoak.

    2. Bizitza baliagarriaren amaieran ibilgailuetatik eta tresna elektriko eta elektronikoetatik eratorritako piezak berrerabiltzeko eta hondakinak birziklatu eta balorizatzeko inbertsioak.

    3. Bizitza baliagarriaren amaieran ibilgailuak eta itsasontziak desmuntatzeko eta deskutsatzeko ekipamenduetan/makinetan inbertsioak, deskutsatzea hobetzeko, osagaiak ahal beste berrerabiltzeko eta eragiketa horietatik eratorritako hondakinak birziklatu eta balorizatzeko.

    4. Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak nahastea galarazteko eta hondakin horiek bereizteko, ondoren frakzioak balorizatu ahal izateko, gailuak, makinak eta sistemak erosteko inbertsioak.

    5. Plastiko-hondakinak eraldatzen edo kudeatzen dituzten industrietan, inbertsioak egitea galautsa eta mikroplastikoak biltzeko, biltegiratzeko eta horien isurketak prebenitzeko ekipamenduetan; besteak beste, xurgagailuetan, erratz-makinetan eta bilgailuetan, bai eta babes-hesietan ere, arrisku handien dagoen tokietan, hala nola ura biltzeko kutxatiletan.

    6. Aginduan eta hura garatzeko dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten gainerakoak.

  5. Lur kutsatuak oneratzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat, 玭ork kutsatu, hark ordaindu printzipioaren arabera.

  6. ETEen kasuan, ingurumen-arloko kanpo-aholkularitzako zerbitzuetatik eratorritako kanpo-kostuak finantzatzeko laguntzak. Deialdi honetan azpilerro hauek bakarrik lagunduko dira diruz:

    1. EMAS Ingurumenaren Kudeaketako Europako Sistemaren Erregistroan inskribatzeko laguntzak, bai aldez aurreko aholkularitza bai ziurtapen-erakundearen kostuak.

    2. EMAS erregistroa berritzeko laguntzak. Ez da berrikuntzarako laguntzarik emango bulegokoak baino ez diren jardueretarako (bankuak, aseguruak, higiezinen agentziak, aholkularitzak, etab.), ezta erregistroa berritzearekin lotuta ez dauden urteko auditorietarako ere.

    3. Ekodiseinuko UNE-EN ISO 14006 Araua, ekoetiketak (I. edo III. mota), produktuaren ingurumen-adierazpenak eta ingurumen-aztarna ezartzeko eta ziurtatzeko edo erregistratzeko laguntzak. Ez da laguntzarik emango soilik bulegoko jardueren (bankuak, aseguruak, higiezinak, aholkularitzak, etab.) ingurumen-aztarna ezartzeko eta ziurtatzeko.

    4. Kutsagarriak izan daitezkeen jarduerak izan dituen lurzoruaren kalitatea aitortzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat 玭ork kutsatu, hark ordaindu printzipioaren arabera, baldin eta egin beharreko azterketen zenbatekoa guztira gehienez hogei mila (20.000) euroko bada.

    5. Piezetan eta produktuetan bigarren mailako plastikoa sartzeko saiakuntzak eta homologazioak. Saiakuntza horietan propietateak hobetu daitezke aditibazioaren bitartez, aplikazio baterako eraldaketa-prozesurik onena zehaztuta, suarekiko portaera hobetuta, akatsak eta konposizio kimikoa identifikatuta maila mikrometrikoan eta/edo nanometrikoan, eta, kasu guztietan bezala, bizi-zikloaren analisi konparatibo sinplifikatua eginda.

  1. Industria-jardueretan, merkataritza jardueretan edo irabazi-asmoko zein irabazi-asmorik gabeko zerbitzuak emateko jardueretan aritzen den zuzenbide pribatuko edozein pertsona fisiko edo juridiko izan daiteke agindu honetan arautzen diren dirulaguntzen onuradun, hala nola pertsona horiek osatutako elkarteak interes orokorrak eta komunak ordezkatzen badituzte eta 202/2015 Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badituzte (202/2015 Dekretua, urriaren 27koa, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzekoa).

    Honako hauek laguntza hauetatik kanpo geldituko dira: tokiko erakundeak, erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sozietate publikoak, baita sektore publikoko beste erakunde batzuk ere, hala nola fundazio edo partzuergo publikoak.

    ETEentzako laguntza-lerroan ingurumeneko aholkularitza-zerbitzuen laguntza lortzeko, eskatzaileak enpresa txiki edo ertainaren izaera izan beharko du, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan, mikroenpresa, enpresa txiki eta enpresa ertainen definizioari buruzkoan, ezarritakoarekin bat.

  2. Dirulaguntzak emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, amaitu egin beharko dira itzultze- edo zehapen-prozedurak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomoek emandako antzeko dirulaguntzen esparruan hasita eta oraindik izapidetze-aldian badaude.

  3. Ezin izango dituzte arau honetan aipatzen diren laguntzak eskuratu dirulaguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penala duten erakundeek, edo legezko debekuren bat dutenek, Euskal Herriko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 117. artikuluan eta Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean ezarritakoak barne, baldin eta neurri zuzentzaile egokiak betearazten ez badira eta zehapena bete ez bada.

  4. Ezingo dute dirulaguntzarik jaso Batzordeak laguntza bat legez kontrakotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jotzea erabaki ondoren berreskuratzeko agindu bat oraindik betetzeko duten enpresek, edo krisian dauden enpresek, Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduaren 1.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz; erregelamendu horren bidez, zenbait laguntza-kategoria barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta (2014ko ekainaren 26ko EBAO, L 187).

  5. Halaber, agindu honetan arautzen diren laguntzak eskuratzeko, eskatzaileek egunean egon beharko dute zerga-betebeharrei eta gizarte-segurantzarekin dituzten betebeharrei dagokienez.

    Deialdi honen organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du dirulaguntzen eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela, behar beste aldiz, modu arrazoituan aurka egiten ez badu, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta horrela gertatzen bada, aipatu egiaztapenak aurkeztu beharko dira.

  1. Ondorengo prozedura hauek erabiliko dira agindu honek arautzen dituen dirulaguntzak esleitzeko:

  1. Prozedura arrunta: norgehiagoka eta hainbanaketaren bidezko kuantifikazioa.

    Prozedura arruntean, agindu honen 2. artikuluko a), b), c), d) eta e) letretan jasota dauden diruz laguntzeko moduko lerroak lagunduko dira diruz.

    Prozedura horretan, aginduaren 12. artikuluan ezartzen den gutxieneko puntuazioa lortzen edo gainditzen duten proiektuak baino ez dira diruz lagunduko.

  2. Prozedura sinplifikatua: norgehiagokarik gabekoa.

    Prozedura sinplifikatuan, agindu honen 2. artikuluko a), b), c), d), e) eta f) letretan jasota dauden diruz laguntzeko moduko lerroak lagunduko dira diruz.

    Prozedurako lerro bakoitzera bideratutako aurrekontua eskaera onartuen kopuruarekin zatituko da, eta ezingo da inola ere gainditu Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan finkatutako gehieneko inbertsio-ehunekoa, ezta agindu honetan ezartzen den gehieneko laguntza-zenbatekoa ere.

  1. Agindu honen 2. artikuluko a), b), c), d) eta e) letretan jasota dauden lerroetako dirulaguntzak bai prozedura arruntaren bitartez bai prozedura sinplifikatuaren bitartez esleituko dira, eskatutako proiektuaren inbertsioaren zenbatekoaren arabera.

    Prozedura arruntera jotzeko inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa (alegia, zenbateko horretara iristen ez diren inbertsioek prozedura sinplifikatura jo beharko dutena) honakoa da:

    1. Ingurumenaren babeserako Batasunaren arauetan ezarritako babes-maila baino handiagoa ematera bideratutako inbertsioak finantzatzeko laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak.

      1. Usainak jariatzea murrizteko inbertsioak. Hogei mila (20.000) euro.

      2. Inbertsioak konposatu organiko lurrunkorrak eta konposatu organiko iraunkorrak arazteko ekipoetan. Berrogei mila (40.000) euro.

      3. Galdategiko emisio zehaztugabeak minimizatzea, habeartea itxita eta emisioak konfinatuta eta bilduta. Berrogei mila (40.000) euro.

      4. Partikula zehaztugabeen emisioak kontrolatzeko sistemetarako inbertsioak, airearen kalitatea neurtzeko teknologia digitaletan eta sentsoretan oinarrituta. Ehun eta hirurogei (160.000) mila euro.

      5. Hondakinak balorizatzeko instalazio berrietarako inbertsioak, Euskadiko hondakinen gaineko 2030eko prebentzio eta kudeaketa-planean finkatutako helburuak lortu ahal izateko. Zortziehun mila (800.000) euro.

      6. Ekodiseinuaren bidez hondakinen eta funtsezko beste metal batzuen Europako zerrendako material kritikoak murrizteko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko ekoizpen-prozesua egokitzeko inbertsioak edo neurriak. Berrogei mila (40.000) euro.

      7. Egiturazko zementu zuntza kentzera bideratutako jarduketak, ez direnean nahitaez egin beharrekoak. Laurogei mila (80.000) euro.

      8. Erregai alternatiboen ezaugarriekin alderatuta (HEH, HSB) BAT altua duten hondakinak nazioarteko arauen baldintzetara eta/edo erregaiaren eroslearen edo azken erabiltzailearen arauen baldintzetara egokitzeko inbertsioak, baldin eta, hondakinak kudeatzeko hierarkiaren ikuspuntutik, errekuntza baino balorizazio modu hoberik ez badago. Inbertsioak enpresa hondakin-sortzaileek beraiek eta hondakinen kudeatzaileek egin ahal izango dituzte. Ehun eta hirurogei (160.000) mila euro.

      9. Hondakinak ez sortzeko eta minimizatzeko jarduketak, eta hondakinak berrerabiltzeko prestaketa-eragiketak ezartzera edo egokitzera bideratutako inbertsioak, tartean, balio-katean zehar dauden konponketa-negozioetarako inbertsioak. Berrogei mila (40.000) euro.

      10. Edariak erabilera bakarreko ontzietan ontziratzen dituzten fabrikak edariak ontzi berrerabilgarrietan ontziratzen dituzten fabrika bihurtzeko inbertsioak eta norberaren ontziak edo hirugarrenenak garbitzeko sistemetarako eta ontziak berrerabiltzeko behar diren instalazio lagungarrietarako inbertsioak. Laurogei mila (80.000) euro.

      11. Birziklatu ezin diren kutxak eta/edo ontziak edo erabilera bakarreko ontziak ontzi berrerabilgarriekin ordezteko inbertsioak (adibidez, arrainontzietarako poliestireno hedatuaren ordez kutxa berrerabilgarriak jartzea). Hogei mila (20.000) euro.

      12. On site edo in site teknikak aplikatzea, jardunean dauden enpresen lurzoru eraldatuen kalitatea hobetzeko. Bost mila (5.000) euro.

      13. Hondeatutako lurrak biltegiratzeko eta ondoren berrerabiltzeko edo balioztatzeko erabiliko diren eta egokitzapen horretarako ingurumen-organoak helarazitako irizpideak betetzen dituzten kokalekuak egokitzeko inbertsioak edo neurriak. Berrogei mila (40.000) euro.

      14. Aginduan eta hura garatzeko dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten gainerakoak. Berrogei mila (40.000) euro.

    2. Batasunaren geroko arauetara aurrez egokitzeko laguntzak. Berrogei mila (40.000) euro.

    3. Ingurumen-azterketak egiteko laguntzak.

      1. Zabortegiaz gain beste helmugarik ez duten eta moldekatze kimikoko hondarrak eta/edo altzairu berezi eta herdoilgaitzen zepak eta/edo burdinazkoa ez den galdategietako zepak dituzten hormigoien, hormigoizko prefabrikatuen eta asfaltoen bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta ingurumenekoa aztertzeko lanak. Hogei mila (20.000) euro.

      2. Berotegi-efektuko gasen edo euri azidoko gasen emisioak ahalik eta gehien murriztera bideratutako azterketak, gasok tenperatura baxuko kondentsazio bidez tratatuta, eta tratamendu biologikoa erabilita. Hogei mila (20.000) euro.

      3. Kutsatzaile berriei edo iraunkorrei buruzko azterlanak (PFO, PFOA, PBDE, HBCD, TBBPA, SCCP, ftalatoak, etab.), hobeto ulertzeko zer-nola hedatzen diren ingurumenean eta hondakin-fluxuetan, eta ingurumenari buruzko araubidean txertatzeko irizpideak ezartzeko; bai eta COPen estatu mailako planeko jarduketa-lerroak garatzen dituzten azterlanak ere. Hogei mila (20.000) euro.

      4. Eraikuntzako eta eraispeneko hondakin berriei eta arriskutsuei buruzko azterlanak. Hogei mila (20.000) euro.

      5. Usain jarioak murrizteko azterlan olfatometriko borondatezkoak, betiere baldintza hauen pean egitekoak: Hogei mila (20.000) euro.

      6. Bigarren mailako materialen ingurumen-kalitatea egokitzeko eta egiaztatzeko azterlanak. Hogei mila (20.000) euro.

      7. Edariak ontziratzen dituzten enpresentzako azterlanak, erabilera bakarreko ontzietan oinarritutako eredu batetik ontzi berrerabilgarrietan oinarritutako eredu batera igarotzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren aldetik bideragarria den aztertzeko, edota sistemaren ingeniaritza diseinatzeko, dela oinarrizkoa dela xehetasunezkoa. Hogei mila (20.000) euro.

      8. Plastikozko ontzien birziklagarritasuna hobetzera bideratutako azterlanak. Hogei mila (20.000) euro.

      9. Hondakinak balorizatzeko instalazio berrietarako proiektuen aurretiazko bideragarritasun-azterlanak, Euskadiko hondakinen gaineko 2030eko prebentzio eta kudeaketa-planean finkatutako helburuak lortu ahal izateko. Hogei mila (20.000) euro.

      10. Euskadiko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2030erako Planean lehentasunezkotzat jo diren beste ingurumen-azterlan batzuk. Hogei mila (20.000) euro.

      11. Lurzorua kutsatu dezaketen jarduketak egin diren jardunik gabeko lurzoruen azterketak, lurzoruaren titularra ez bada kutsaduraren erantzulea eta kutsatzailea izan daitekeen jardueraren titularrak egin ez badu azterketarik batere. Hogei mila (20.000) euro.

      12. Aginduan eta hura garatzeko dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten ingurumen-inbertsioak egin aurreko beste bideragarritasun-azterlan batzuk. Hogei mila (20.000) euro.

    4. Hirugarrenek sortutako hondakinen birziklapenerako eta berrerabilpenerako inbertsioak finantzatzeko laguntzak, betiere, Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 2. artikuluko 4. puntuko baldintza metagarriak betetzen badira:

      1. Plastikoak identifikatzeko eta bereizteko inbertsioak, hobeto birziklatzea xede; batez ere, sugar-atzeratzaile bromatudun plastikoak. Ehun eta hirurogei (160.000) mila euro.

      2. Bizitza baliagarriaren amaieran ibilgailuetatik eta tresna elektriko eta elektronikoetatik eratorritako piezak berrerabiltzeko eta hondakinak birziklatu eta balorizatzeko inbertsioak. Berrogei mila (40.000) euro.

      3. Bizitza baliagarriaren amaieran ibilgailuak eta itsasontziak desmuntatzeko eta deskutsatzeko ekipamenduetan/makinetan inbertsioak, deskutsatzea hobetzeko, osagaiak ahal beste berrerabiltzeko eta eragiketa horietatik eratorritako hondakinak birziklatu eta balorizatzeko. Laurogei mila (80.000) euro.

      4. Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak nahastea galarazteko eta hondakin horiek bereizteko, ondoren frakzioak balorizatu ahal izateko, gailuak, makinak eta sistemak erosteko inbertsioak. Berrogei mila (40.000) euro.

      5. Plastiko-hondakinak eraldatzen edo kudeatzen dituzten industrietan, inbertsioak egitea galautsa eta mikroplastikoak biltzeko, biltegiratzeko eta horien isurketak prebenitzeko ekipamenduetan; besteak beste, xurgagailuetan, erratz-makinetan eta bilgailuetan, bai eta babes-hesietan ere, arrisku handien dagoen tokietan, hala nola ura biltzeko kutxatiletan. Berrogei mila (40.000) euro.

      6. Aginduan eta hura garatzeko dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten gainerakoak. Laurogei mila (80.000) euro.

    5. Lur kutsatuak oneratzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat, 玭ork kutsatu, hark ordaindu printzipioaren arabera. Hogei mila (20.000) euro.

  1. Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei zuzendutako dirulaguntzen deialdi honetarako aurrekontuko diru-zuzkidura, guztira, bost milioi (5.000.000) eurokoa izango da, honela banatuta:

    Hiru milioi eta berrogeita hamar mila (3.050.000) euro, prozedura arrunt bidez esleitutako proiektuetarako.

    Milioi bat eta bederatziehun eta berrogeita hamar mila (1.950.000) euro, prozedura sinplifikatu bidez esleitutako proiektuetarako.

  2. Prozedura sinplifikatuan, lerroetarako eta azpilerroetarako zuzkidura modu honetan banatuko da:

    1. Ingurumenaren babeserako Batasunaren arauetan ezarritako babes-maila baino handiagoa ematera bideratutako inbertsioak finantzatzeko laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak.

      1. Usainak jariatzea murrizteko inbertsioak. Hamar mila (10.000) euro.

      2. Inbertsioak konposatu organiko lurrunkorrak eta konposatu organiko iraunkorrak arazteko ekipoetan. Hogei mila (20.000) euro.

      3. Galdategiko emisio zehaztugabeak minimizatzea, habeartea itxita eta emisioak konfinatuta eta bilduta. Hogei mila (20.000) euro.

      4. Partikula zehaztugabeen emisioak kontrolatzeko sistemetarako inbertsioak, airearen kalitatea neurtzeko teknologia digitaletan eta sentsoretan oinarrituta. Laurogei mila (80.000) euro.

      5. Hondakinak balorizatzeko instalazio berrietarako inbertsioak, Euskadiko hondakinen gaineko 2030eko prebentzio eta kudeaketa-planean finkatutako helburuak lortu ahal izateko. Bostehun mila (500.000) euro.

      6. Ekodiseinuaren bidez hondakinen eta funtsezko beste metal batzuen Europako zerrendako material kritikoak murrizteko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko ekoizpen-prozesua egokitzeko inbertsioak edo neurriak. Hogei mila (20.000) euro.

      7. Egiturazko zementu zuntza kentzera bideratutako jarduketak, ez direnean nahitaez egin beharrekoak. Laurehun mila (400.000) euro.

      8. Erregai alternatiboen ezaugarriekin alderatuta (HEH, HSB) BAT altua duten hondakinak nazioarteko arauen baldintzetara eta/edo erregaiaren eroslearen edo azken erabiltzailearen arauen baldintzetara egokitzeko inbertsioak, baldin eta, hondakinak kudeatzeko hierarkiaren ikuspuntutik, errekuntza baino balorizazio modu hoberik ez badago. Inbertsioak enpresa hondakin-sortzaileek beraiek eta hondakinen kudeatzaileek egin ahal izango dituzte. Laurogei mila (80.000) euro.

      9. Hondakinak ez sortzeko eta minimizatzeko jarduketak, eta hondakinak berrerabiltzeko prestaketa-eragiketak ezartzera edo egokitzera bideratutako inbertsioak, tartean, balio-katean zehar dauden konponketa-negozioetarako inbertsioak. Hogei mila (20.000) euro.

      10. Edariak erabilera bakarreko ontzietan ontziratzen dituzten fabrikak edariak ontzi berrerabilgarrietan ontziratzen dituzten fabrika bihurtzeko inbertsioak eta norberaren ontziak edo hirugarrenenak garbitzeko sistemetarako eta ontziak berrerabiltzeko behar diren instalazio lagungarrietarako inbertsioak. Hirurogei mila (60.000) euro.

      11. Birziklatu ezin diren kutxak eta/edo ontziak edo erabilera bakarreko ontziak ontzi berrerabilgarriekin ordezteko inbertsioak (adibidez, arrainontzietarako poliestireno hedatuaren ordez kutxa berrerabilgarriak jartzea). Berrogei mila (40.000) euro.

      12. On site edo in site teknikak aplikatzea, jardunean dauden enpresen lurzoru eraldatuen kalitatea hobetzeko. Ehun mila (100.000) euro.

      13. Hondeatutako lurrak biltegiratzeko eta ondoren berrerabiltzeko edo balioztatzeko erabiliko diren eta egokitzapen horretarako ingurumen-organoak helarazitako irizpideak betetzen dituzten kokalekuak egokitzeko inbertsioak edo neurriak. Hogei mila (20.000) euro.

      14. Aginduan eta hura garatzeko dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten gainerakoak. Hamar mila (10.000) euro.

    2. Batasunaren geroko arauetara aurrez egokitzeko laguntzak. Hogei mila (20.000) euro.

    3. Ingurumen-azterketak egiteko laguntzak. Ehun eta hirurogei (160.000) mila euro.

    4. Hirugarrenek sortutako hondakinen birziklapenerako eta berrerabilpenerako inbertsioak finantzatzeko laguntzak, betiere, Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 2. artikuluko 4. puntuko baldintza metagarriak betetzen badira:

      1. Plastikoak identifikatzeko eta bereizteko inbertsioak, hobeto birziklatzea xede; batez ere, sugar-atzeratzaile bromatudun plastikoak. Laurogei mila (80.000) euro.

      2. Bizitza baliagarriaren amaieran ibilgailuetatik eta tresna elektriko eta elektronikoetatik eratorritako piezak berrerabiltzeko eta hondakinak birziklatu eta balorizatzeko inbertsioak. Hogei mila (20.000) euro.

      3. Bizitza baliagarriaren amaieran ibilgailuak eta itsasontziak desmuntatzeko eta deskutsatzeko ekipamenduetan/makinetan inbertsioak, deskutsatzea hobetzeko, osagaiak ahal beste berrerabiltzeko eta eragiketa horietatik eratorritako hondakinak birziklatu eta balorizatzeko. Berrogei mila (40.000) euro.

      4. Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak nahastea galarazteko eta hondakin horiek bereizteko, ondoren frakzioak balorizatu ahal izateko, gailuak, makinak eta sistemak erosteko inbertsioak. Hogei mila (20.000) euro.

      5. Plastiko-hondakinak eraldatzen edo kudeatzen dituzten industrietan, inbertsioak egitea galautsa eta mikroplastikoak biltzeko, biltegiratzeko eta horien isurketak prebenitzeko ekipamenduetan; besteak beste, xurgagailuetan, erratz-makinetan eta bilgailuetan, bai eta babes-hesietan ere, arrisku handien dagoen tokietan, hala nola ura biltzeko kutxatiletan. Berrogei mila (40.000) euro.

      6. Aginduan eta hura garatzeko dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten gainerakoak. Hogei mila (20.000) euro.

    5. Lur kutsatuak oneratzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat, 玭ork kutsatu, hark ordaindu printzipioaren arabera. Laurogeita bost mila (85.000) euro.

    6. ETEen kasuan, ingurumen-arloko kanpo-aholkularitzako zerbitzuetatik eratorritako kanpo-kostuak finantzatzeko laguntzak.

      1. EMAS Ingurumenaren Kudeaketako Europako Sistemaren Erregistroan inskribatzeko laguntzak. Hamar mila (10.000) euro.

      2. EMAS erregistroa berritzeko laguntzak. Hamabost mila (15.000) euro.

      3. Ekodiseinuko UNE-EN ISO 14006 Araua, ekoetiketak (I. edo III. mota), produktuaren ingurumen-adierazpenak eta ingurumen-aztarna ezartzeko eta ziurtatzeko edo erregistratzeko laguntzak. Hamabost mila (15.000) euro.

      4. Kutsagarriak izan daitezkeen jarduerak izan dituen lurzoruaren kalitatea aitortzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat 玭ork kutsatu, hark ordaindu printzipioaren arabera. Hogeita hamar mila (30.000) euro.

      5. Piezetan eta produktuetan bigarren mailako plastikoa sartzeko saiakuntzak eta homologazioak. Hamabost mila (15.000) euro.

  3. Eskabide gutxi aurkezteagatik edota eskakizunak ez betetzeagatik, adierazitako lerroren edo azpilerroren baterako esleitutako diru kopurua agortzen ez bada, sobera dagoen diru kopuruarekin beste esleipen-lerroren edo azpilerroren batera zuzendutako kopurua handitu daiteke, Ingurumeneko sailburuordeak horretarako ebazpen bat emanda, balorazio-epaimahaiak proposatu ondoren, eta aurkeztutako eskabide kopuruaren arabera.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  1. Eskabideak bide elektronikoetatik bakarrik egin ahalko dira. Eskabideen, erantzukizunpeko adierazpenen eta gainerako ereduen izapideen gaineko zehaztapenak eskuragarri daude Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan.

    Prozedura arrunta: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1026407

    Prozedura sinplifikatua: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1026507

    Eskabidearen ondorengo izapideak ere elektronikoki egingo dira egoitza elektronikoko 玁ire Karpeta erabilita, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bideak helbide hauetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

  2. Eskabidea ordezkari baten bitartez aurkezten bada, ordezkaritza justifikatu beharko da, Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

    Ordezkaritza Eusko Jaurlaritzako Ordezkarien Erregistroan inskribatuta egon ahal izango da. Hona hemen Erregistrora sartzeko esteka: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

  3. Eskabideari jarraian adierazten den dokumentazioa erantsi beharko zaio:

    Erantzukizunpeko adierazpena, erakundean ahalak dituen pertsona batek sinatua, Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 11.4 artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69. artikuluan ezarritakoaren arabera.

    Oinarrizko eta harremanetarako datuen formularioa.

    Hirugarrenen alta; elektronikoki izapidetu ahal izango da, helbide honetan eskuragarri dagoen zerbitzuaren bidez: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

    Proiektuaren datuen formularioa.

    Aurrekontuaren eta diruz lagundu daitezkeen kostuen formularioa. Europar Batasuneko arauen babes-maila baino goragoko bat emateko, araurik ez dagoenean babes-maila areagotzeko edo etorkizuneko arauetarako egokitzapena aurreratzeko eta lur kutsatuak oneratzeko inbertsio-eskaeretan, diruz lagun daitezkeen kostuak zehaztu beharko dira Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 6. artikuluan eta II. eranskinean zehaztutakoekin bat. Hondakinak birziklatzeko eta berrerabiltzeko inbertsio-eskabideetan, eskatzailearen erabakia justifikatzeko azterlan ekonomikoa aurkeztu beharko da.

    Aukeran, eta inprimakiko puntuak argitzeko asmoz, proiektua azaltzeko txosten bat, aurrekontuak edo eskatzaileak nahi duen dokumentazioa aurkeztu ahal izango dira.

  4. Zure datu pertsonalak tratatu egingo dira, eta ingurumena babesteko inbertsioetarako enpresentzako laguntzak izeneko tratamendu-jardueran sartuko dira.

    Arduraduna: Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasuna eta Ingurumen Saila.

    Helburua: ingurumena babesteko inbertsioetarako enpresei dirulaguntzak.

    Legitimazioa: interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko beharrezkoa den tratamendua.

    Hartzaileak: ez da aurreikusten datuen komunikaziorik.

    Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita beste eskubide batzuk ere Informazio gehigarrian jasotzen dira.

    Informazio gehigarria: gure web orriko datuak:

    https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/094000-capa2-eu.shtml

    Araudia:

    Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES).

    3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide digitalak (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).

Dirulaguntzaren eskabidean ez badira betetzen aurreko artikuluan eskatutako baldintzak edo aplikagarriak diren lege espezifikoetan eskatutakoak, hamar egun balioduneko epe luzaezinean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko dokumentuak eransteko eskatuko zaio interesdunari, eta, era berean, jakinaraziko zaio ezen, hori egin ezean, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, deialdia ebazteko organo eskudunak horretarako ebazpena eman ondoren.

Dagokion eskabidea aurkeztu aurretik egindako inbertsioekin lotutako proiektuak ez dira diruz lagunduko.

Prozedura arruntaren bidez esleipenak ondoren adierazitako balorazio-irizpideen arabera egingo dira:

  1. Industria-jarduerak ingurumenean daukan eraginari dagokionez, ondorengo sektoreetan barne hartutako instalazioekin lotuta egindako inbertsioak baloratuko dira, ingurumenean eragin handiena daukaten sektoreetako batzuk direlako: galdaketa, altzairugintza, beroko ijezketa, zementua, beira, zeramika, karea, hondakinen kudeatzaileak, gainazaleko tratamenduak, beroko galbanizazioa, oregintza-papergintza eta sektore kimikoa. Halaber, indarrean dagoen Ingurumen Esparru Programaren helburuei egindako ekarpena ere baloratuko da.

  2. Egingo den inbertsioak ekarriko duen ingurumen-hobekuntza eta ekoeraginkortasuna zehazteari dagokionez, zein motatakoa den baloratuko da, argi bereizita 玥odi-bukaerakoak izeneko proiektuak egingo diren, alegia, emisio kutsagarriak tratatzekoak, edo emisiorik ez sortzeko proiektuak. Era berean, hobekuntza era absolutuan eta erlatiboan kuantifikatuta hartuko da aintzat, baita kutsagarri arriskutsuenak gutxitzeko zer-nolako hobekuntza lortu den ere.

  3. Basoko hegaztiak kontserbatzeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren azaroaren 30eko 2009/147/EE Zuzentarauan eta Habitat naturalak eta basoko fauna eta flora zaintzeari buruzko Kontseiluaren 1992ko maiatzaren 21eko 92/43/EEE Zuzentarauan aipatzen diren eremu kalteberei, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bategina onartzen duen apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuaren arabera babestuta dauden naturguneei edo hiriguneei eragiten dieten instalazioetan inbertitzeari dagokionez, proiektuak espazio horiekiko duen hurbiltasuna eta ingurumen-interesa baloratuko dira.

  4. Proiektuaren ekoberrikuntzari dagokionez, haren berrikuntza-maila eta transferigarritasuna hartuko dira kontuan. Zehazki, Teknologia Garbien Euskal Zerrendan jasotako teknologia guztiak berritzailetzat joko dira, ezer gehiago justifikatu behar izan gabe.

  5. Proiektuaren koherentzia eta kalitatea: baloratuko da ingurumen-arloko problematika zehatza adierazten duen barne-diagnostikorik daukan enpresak, eta proiektuan erabiliko den konponbidea behar bezala justifikatuta dagoen.

  6. Laguntzak eskatzen dituzten pertsona juridikoek euren enpresa txikia edo ertaina dela egiaztatzea, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioan, mikroenpresa, enpresa txiki eta ertainaren definizioari buruz, ezarritakoa betez.

  7. Inbertsioa gauzatzen den tokian ingurumen-kudeaketako sistemen (SGMA) baliozko ziurtagiriak izatearen egiaztapena.

  8. Plantilla kudeatzeko emakumeen eta gizonen berdintasunerako plan bat izatea edo 獷makumeen eta gizonen berdintasunerako erakunde laguntzailea dela aitortzen duen dokumentua izatea edo ibilbidea izatea emakumeen eta gizonen berdintasunerako bideratutako politikak edo jarduketak burutzen.

  1. Agindu honen 11. artikuluan jasota dauden balorazio-irizpideak, guztira 100 puntu jasota haztatuko dira, eta, jarraian azaldutako gehieneko puntuazioarekin, honela banatuko dira puntu horiek:

    (Ikus .PDF)

  2. Ondorengo artikulu honetan ezarritako esleipen-irizpideen arabera, gutxienez 100 puntutik 55 lortzen dituzten eskaerek dirulaguntza jasotzeko aukera izango dute.

  1. Salbuespenez izan ezik, ez dira gaindituko Ingurumena babestera bideratutako inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien dirulaguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 1. eranskinean zehaztutako gehieneko ehunekoak.

  2. Prozedura arruntean, zenbatekoa honako hauen arabera zehaztuko da:

    1. Proiektuaren puntuazioa, aurreko artikuluaren araberako haztapena aplikatuta.

    2. Proiektuetako inbertsio garbiaren zenbatekoak.

      Dirulaguntzak ezingo dira inola ere berrehun mila (200.000) euro baino handiagoak izan proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko, inbertsioen eta lurren saneamenduaren kasuan, ezta berrogeita hamar mila (50.000) euro baino handiagoak ere, azterlanen kasuan.

      Euskadiko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2030erako Planean ezarritako helburuei erantzuten dieten inbertsioen kasuan, proiektu bati eman beharreko gehieneko zenbatekoa gainditu ahal izango da, betiere artikulu honetako 1. zenbakian aurreikusitakoa errespetatzen bada.

      Aurreko artikuluan adierazitako gutxieneko puntuazioa gainditu arren gutxienez hiru mila (3.000) euroko dirulaguntzara iristen diren proiektuak bakarrik lagunduko dira diruz.

  3. Prozedura sinplifikatuan, honako hauen arabera zehaztuko da zenbatekoa:

    1. Proiektuetako inbertsio garbiaren zenbatekoak.

    2. Ildo bakoitzerako erabilgarri dagoen aurrekontu-esleipena, diruz lagundu beharreko proiektuen artean zatituta.

      Gehieneko zenbatekoa honako hau izango da:

    1. Ingurumenaren babeserako Batasunaren arauetan ezarritako babes-maila baino handiagoa ematera bideratutako inbertsioak finantzatzeko laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak.

      1. Usainak jariatzea murrizteko inbertsioak. Hamar mila (10.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

      2. Inbertsioak konposatu organiko lurrunkorrak eta konposatu organiko iraunkorrak arazteko ekipoetan. Hogei mila (20.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

      3. Galdategiko emisio zehaztugabeak minimizatzea, habeartea itxita eta emisioak konfinatuta eta bilduta. Hogei mila (20.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

      4. Partikula zehaztugabeen emisioak kontrolatzeko sistemetarako inbertsioak, airearen kalitatea neurtzeko teknologia digitaletan eta sentsoretan oinarrituta. Hogeita hamar mila (30.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

      5. Hondakinak balorizatzeko instalazio berrietarako inbertsioak, Euskadiko hondakinen gaineko 2030eko prebentzio eta kudeaketa-planean finkatutako helburuak lortu ahal izateko. Berrehun mila (200.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

      6. Ekodiseinuaren bidez hondakinen eta funtsezko beste metal batzuen Europako zerrendako material kritikoak murrizteko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko ekoizpen-prozesua egokitzeko inbertsioak edo neurriak. Hamar mila (10.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

      7. Egiturazko zementu zuntza kentzera bideratutako jarduketak, ez direnean nahitaez egin beharrekoak. Berrogei mila (40.000) euro proiektu eta ekoizpen-zentro bakoitzeko.

      8. Erregai alternatiboen ezaugarriekin alderatuta (HEH, HSB) BAT altua duten hondakinak nazioarteko arauen baldintzetara eta/edo erregaiaren eroslearen edo azken erabiltzailearen arauen baldintzetara egokitzeko inbertsioak, baldin eta, hondakinak kudeatzeko hierarkiaren ikuspuntutik, errekuntza baino balorizazio modu hoberik ez badago. Inbertsioak enpresa hondakin-sortzaileek beraiek eta hondakinen kudeatzaileek egin ahal izango dituzte. Berrogei mila (40.000) euro proiektu eta hirurogei mila (60.000) euro ekoizpen-zentro bakoitzeko.

      9. Hondakinak ez sortzeko eta minimizatzeko jarduketak, eta hondakinak berrerabiltzeko prestaketa-eragiketak ezartzera edo egokitzera bideratutako inbertsioak, tartean, balio-katean zehar dauden konponketa-negozioetarako inbertsioak. Hamar mila (10.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

      10. Edariak erabilera bakarreko ontzietan ontziratzen dituzten fabrikak edariak ontzi berrerabilgarrietan ontziratzen dituzten fabrika bihurtzeko inbertsioak eta norberaren ontziak edo hirugarrenenak garbitzeko sistemetarako eta ontziak berrerabiltzeko behar diren instalazio lagungarrietarako inbertsioak. Hogei mila (20.000) euro proiektu eta hogeita hamar mila (30.000) euro ekoizpen-zentro bakoitzeko.

      11. Birziklatu ezin diren kutxak eta/edo ontziak edo erabilera bakarreko ontziak ontzi berrerabilgarriekin ordezteko inbertsioak (adibidez, arrainontzietarako poliestireno hedatuaren ordez kutxa berrerabilgarriak jartzea). Hamar mila (10.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

      12. On site edo in site teknikak aplikatzea, jardunean dauden enpresen lurzoru eraldatuen kalitatea hobetzeko. Hogei mila (20.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

      13. Hondeatutako lurrak biltegiratzeko eta ondoren berrerabiltzeko edo balioztatzeko erabiliko diren eta egokitzapen horretarako ingurumen-organoak helarazitako irizpideak betetzen dituzten kokalekuak egokitzeko inbertsioak edo neurriak. Hamar mila (10.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

      14. Aginduan eta hura garatzeko dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten gainerakoak. Hamar mila (10.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

    2. Batasunaren geroko arauetara aurrez egokitzeko laguntzak. Hamar mila (10.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

    3. Ingurumen-azterketak egiteko laguntzak. Hamar mila (10.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

    4. Hirugarrenek sortutako hondakinen birziklapenerako eta berrerabilpenerako inbertsioak finantzatzeko laguntzak, betiere, Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 2. artikuluko 4. puntuko baldintza metagarriak betetzen badira:

      1. Plastikoak identifikatzeko eta bereizteko inbertsioak, hobeto birziklatzea xede; batez ere, sugar-atzeratzaile bromatudun plastikoak. Hamar mila (10.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

      2. Bizitza baliagarriaren amaieran ibilgailuetatik eta tresna elektriko eta elektronikoetatik eratorritako piezak berrerabiltzeko eta hondakinak birziklatu eta balorizatzeko inbertsioak. Bost mila (5.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

      3. Bizitza baliagarriaren amaieran ibilgailuak eta itsasontziak desmuntatzeko eta deskutsatzeko ekipamenduetan/makinetan inbertsioak, deskutsatzea hobetzeko, osagaiak ahal beste berrerabiltzeko eta eragiketa horietatik eratorritako hondakinak birziklatu eta balorizatzeko. Hamar mila (10.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

      4. Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak nahastea galarazteko eta hondakin horiek bereizteko, ondoren frakzioak balorizatu ahal izateko, gailuak, makinak eta sistemak erosteko inbertsioak. Hamar mila (10.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

      5. Plastiko-hondakinak eraldatzen edo kudeatzen dituzten industrietan, inbertsioak egitea galautsa eta mikroplastikoak biltzeko, biltegiratzeko eta horien isurketak prebenitzeko ekipamenduetan; besteak beste, xurgagailuetan, erratz-makinetan eta bilgailuetan, bai eta babes-hesietan ere, arrisku handien dagoen tokietan, hala nola ura biltzeko kutxatiletan. Hamabost mila (15.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

      6. Aginduan eta hura garatzeko dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten gainerakoak. Hamar mila (10.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

    5. Lur kutsatuak oneratzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat, 玭ork kutsatu, hark ordaindu printzipioaren arabera. Sei mila (6.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

    6. ETEen kasuan, ingurumen-arloko kanpo-aholkularitzako zerbitzuetatik eratorritako kanpo-kostuak finantzatzeko laguntzak. Deialdi honetan azpilerro hauek bakarrik lagunduko dira diruz:

      1. EMAS Ingurumenaren Kudeaketako Europako Sistemaren Erregistroan inskribatzeko laguntzak. Sei mila (6.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

      2. EMAS erregistroa berritzeko laguntzak. Hiru mila (3.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

      3. Ekodiseinuko UNE-EN ISO 14006 Araua, ekoetiketak (I. edo III. mota), produktuaren ingurumen-adierazpenak eta ingurumen-aztarna ezartzeko eta ziurtatzeko edo erregistratzeko laguntzak. Lau mila (4.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

      4. Kutsagarriak izan daitezkeen jarduerak izan dituen lurzoruaren kalitatea aitortzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat 玭ork kutsatu, hark ordaindu printzipioaren arabera. Hamar mila (10.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

      5. Piezetan eta produktuetan bigarren mailako plastikoa sartzeko saiakuntzak eta homologazioak. Bost mila (5.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

  4. Diruz lagun daitekeen kostua zehazteko, Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, balorazio-epaimahaiak eskatzaileak adierazitako inbertsio garbia doitu ahal izango du, bai entitate eskatzaileak emandako dokumentazioa eta datuak bai merkatuko batezbesteko balioak/prezioak eta eskura daukan gainerako informazioa kontuan hartuta.

    Erakunde eskatzaileak aurkeztutako inbertsio garbiaren eta egindako inbertsio garbiaren kalkuluaren artean % 50etik gorako aldea baldin badago, erakunde kudeatzaileak erakunde eskatzaileari egindako inbertsio garbiaren kalkuluaren emaitza jakinaraziko dio, baita hori zehazteko kontuan hartutako datuak ere, eta 10 eguneko epea emango dio egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkeztu ditzan, hala nahi izanez gero.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza arduratuko da deialdi honetan jasotako laguntzak kudeatzeaz eta aurkezten diren eskabideak aztertu eta ebaluatzeaz.

  1. Agindu honetan arautzen diren dirulaguntzak kudeatzeko, Ihobe SA Sozietate Publikoa erakunde laguntzaile izendatzen da, honako hauek ezarritakoarekin bat: Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua; eta, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua.

  2. Ihobe SAk, erakunde laguntzailea den heinean, Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 15.2 artikuluan deskribatutako funtzioak egingo ditu, aipatutako sozietate publikoari programa eta jarduera jakin batzuk egiteko ardura ematen zaion urteko ebazpenean aurreikusitako baldintzen arabera.

  1. Esleipen-prozedura bakoitzean hartzen den ebazpena egoitza elektronikoko 玭ire karpeta zerbitzuaren bidez eman eta jakinaraziko zaie interesdunei, gehienez ere sei hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  2. Epe hori igarota interesdunak ebazpenik jasoko ez balu, kasuan kasuko eskabidea ezetsitzat joko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  3. Dirulaguntzak emateko prozeduraren ebazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan argitaratuko da, publikotasun-ondoreetarako.

Proiektu bakoitzaren bereizgarriei erreparatuta, hala dagokienean, diruz lagundutako proiektua gauzatu ahal izateko nahitaez bete beharreko baldintza teknikoak eta ekonomikoak ezarriko dira. Baldintza horiek erakunde onuradunei banan-banan helaraziko zaien baldintzen agiri batean jasoko dira, Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren urteko aginduaren arabera diruz lagundutako proiektuen betekizun orokorrak, 玂inarrizko gida diruz lagundutako proiektuak gauzatzeko eta justifikatzeko agirian daude jasota. Hemen dago eskura: prozedura arruntari dagozkionak, https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1026406 helbidean, eta prozedura sinplifikatuari dagokionak, https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1026506 helbidean.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. artikuluan eta ondorengoetan. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin bat etorriz.

Agindu honen bidez deitutako dirulaguntzei arau hauek aplikatuko zaizkie: Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretua; Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina; Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legea, eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen Erregelamendua onartzen duena.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 25a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MAR虯 ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.