Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko apirilaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilbon (Bizkaia) dagoen «Nuestra Señora del Carmen» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 94
  • Hurrenkera-zk.: 2761
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/04/27
  • Argitaratze-data: 2021/05/14

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Heziketa Bereziko gela egonkorren kopurua handitzeko baimena eskatuz, Bilbon (Bizkaian) dagoen «Nuestra Señora del Carmen» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek izan dira kontuan: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 1998ko uztailaren 30eko Agindua, beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko, eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko dena (abuztuaren 31ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau

Kode-zenbakia: 48002663 eta 014677.

Izen espezifikoa: «Nuestra Señora del Carmen».

Titularra: Hermanas Carmelitas de la Caridad.

Helbidea: Aretxabaleta 8.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimena: Hezkuntza Bereziko gela egonkor bat gehitzea.

Ikastetxearen osaera:

Haur Hezkuntzako lehen zikloa: 2 unitate.

  1. 3 urteko haurrentzat 2 gela, 18 ikaspostu bakoitza.

    Haur Hezkuntzako bigarren zikloa: 6 gela, 25 ikaspostu bakoitza.

    Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostu guztira.

    Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 240 ikaspostu guztira.

    Batxilergoa: «Zientziak» eta «Giza eta Gizarte Zientziak», 4 unitate, 140 ikaspostu guztira.

    Hezkuntza Berezia: 3 gela.

    2 gela ireki.

    Gela egonkor bat.

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 27a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik