Arautegia

Inprimatu

65/2022 DEKRETUA, maiatzaren 24koa, zeinaren bidez gaitzen baitira 7.929.800,00 euroko kredituak 7212 Programan (Industria Garapena), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2022. urterako aurrekontuko 9211 Programan (Espainiako Sektore Publikoarekiko Finantza Harremanak) diru-sarrerak lortu baitira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila; Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 108
  • Hurrenkera-zk.: 2472
  • Xedapen-zk.: 65
  • Xedapen-data: 2022/05/24
  • Argitaratze-data: 2022/06/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ogasun eta Ekonom韆
  • Azpigaia: Industria; Ogasun; Ekonomia

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian 7.929.800,00 euro sartuko dira, gas-kontsumo intentsiboko industriari zuzeneko laguntzak emateko programarekin lotuta, 2022ko ekitaldirako. Laguntza horiek martxoaren 29ko 6/2022 Errege Lege Dekretuaren bidez onartu ziren (2022ko martxoaren 30eko BOE, 76. zk.) 6/2022 Errege Lege Dekretua, martxoaren 29koa, zeinaz Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuna emateko plan nazionalaren esparruan presako neurriak hartzen baitira.

Horregatik, dekretu honen bidez, diru-sarrera horiek gaitzen dira, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen erregimenaren arloan indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuaren 82. eta 83. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.

Ondorioz, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2022ko maiatzaren 24an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

(Ikus .PDF)

Diru-sarreren egoera-orri honetan zenbateko bereko diru-sarrerak lortzetik sortzen da kreditu hori:

(Ikus .PDF)

獹as-kontsumo intentsiboko industrien programaren laguntzak finantzatzeko erabiliko dira funtsak.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko maiatzaren 24an.

Lehendakaria,

I袸GO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MAR虯 ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MAR虯 AZPIAZU URIARTE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik