Arautegia

Inprimatu

135/2021 DEKRETUA, maiatzaren 11koa, zeinaren bidez berritzen baita Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluko kide baten izendapena, Hezkuntzako sailburuak izendatua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 94
  • Hurrenkera-zk.: 2760
  • Xedapen-zk.: 135
  • Xedapen-data: 2021/05/11
  • Argitaratze-data: 2021/05/14

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatea Antolatzeko ekainaren 29ko 19/1998 Legearen 14. artikuluaren bidez, Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseilua sortu zen.

Azaroaren 17ko 314/1998 Dekretuak Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseilua arautzen du. Bada, dekretu horren 3.1.b) artikuluan ezartzen denez, Kontseiluko kide izango dira, besteak beste, «bost bokal, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren ordezkaritzan, sailburuak izendatuta».

Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 68.1 artikuluak ezartzen du Kontseilu hori dela unibertsitate-sistema publikoaren xedeak eta helburuak zehazteko koordinazioko, aholkularitzako eta parte hartzeko organoa. Bestalde, 68.2 artikuluak xedatzen duenez, unibertsitate-arloan eskumena duen sailburua edo hark izendatutako ordezkoa izango da kontseiluburua. a) letran xedatutakoaren arabera, besteak beste, unibertsitate-gaietan eskumena duen sailaren sei ordezkarik osatuko dute Kontseilua, sailburuak izendatuta.

Maiatzaren 23ko 108/2006 Dekretuak Kontseiluaren osaerari buruzko azaroaren 17ko 314/1998 Dekretuaren 3. artikulua aldatzen du, 3/2004 Legean ezarritakora egokitzeko.

Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseilua arautzen duen azaroaren 17ko 314/1998 Dekretuaren 7.2 artikuluaren arabera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak izendatutako kideek lau urtez beteko dituzte beren eginkizunak, izendatzen dituzten egunetik aurrera, eta agintaldia amaitzen denean, besteak beste, utziko dituzte beren eginkizunak.

Maiatzaren 23ko 159/2017 Dekretuaren bidez (maiatzaren 26ko EHAA) izendatu zuen Hezkuntzako sailburuak Jorge Arévalo Turrillas jauna Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluko bokal.

Horregatik, Hezkuntzako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko maiatzaren 11n egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko maiatzaren 11n.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik