Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko uztailaren 11koa, Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena; honen bidez, «Aurrera, Antolaketa Sindikal Independentea» erakunde sindikalaren estatutu berrien aldaketaren dokumentazioa gordailutzea erabakitzen da, eta gordailutze horren publizitatea egiten da (gordailuaren kodea: 76/1/00133).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 156
  • Hurrenkera-zk.: 3924
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/07/11
  • Argitaratze-data: 2024/08/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi jarduerak
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Ekonomia; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publiko honetan espedientea hasi da «Aurrera, Antolaketa Sindikal Independentea» erakunde sindikalaren estatutuen aldaketari dagokion dokumentazioaren eta estatutu berrien gordailua dela eta, zeina Joseba-Andoni Gerra Adrianok aurkeztu baitu. Espediente hori ikusirik, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

Lehenengoa. 2024ko uztailaren 3an aurkeztutako dokumentazioaren bidez, estatutuen aldaketari dagokion dokumentazioa eta «Aurrera, Antolaketa Sindikal Independentearen» estatutu berriak gordailutzeko eskatu da (gordailuaren kodea: 76/1/00133).

Bigarrena. Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioan honako hauek daude: gordailutze-eskabidea, Afiliatuen Batzar Orokorraren akta eta «Aurrera, Antolakuntza Sindikal Independientea» erakunde sindikalaren estatutu berriak.

Dokumentazioaren sinatzaileak honako horiek dira:

Joseba-Andoni Gerra Adriano. Idazkari nagusia.

Albertina Moreda Gonzalez. Idazkaria.

Ordezkari gisa jardunez.

Hirugarrena. Haren jardueraren lurralde-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da, eta haren eremu funtzionala, berriz, estatutuen 3.artikuluan ezarritakoa da.

Egitate horiei zuzenbideko honako oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

Lehenengoa. Sindikatu- eta enpresa-elkarteen estatutuak gordailutzeko eskumena organo honi ematen dio Eusko Jaurlaritzaren urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuak, uztailaren 6ko 167/2021 Dekretuak aldatuta, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak, 11.m) artikuluan.

Bigarrena. Administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia Askatasun Sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan eta Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan jasota dago.

Hirugarrena. Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, zuzenbidezkoa dela egiaztatu da.

Aurkeztutako aktak bete egiten du Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 7.2.b) artikuluan adierazitako edukia.

Bestalde, erakundearen estatutu berriak bat datoz Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 5.2.b) eta 7.2.b) artikuluetan ezarritakoarekin.

Ondorioz, bidezkoa da gordailutzeko onartzea «Aurrera, Antolaketa Sindikal Independentea» erakunde sindikalaren (gordailuaren kodea: 76/1/00133) estatutuen aldaketari dagokion dokumentazioa eta erakundearen estatutu berriak, gordailu hori argitaratuz.

Aipaturiko oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau

Lehenengoa. «Aurrera, Antolaketa Sindikal Independentea» erakunde sindikalaren estatutuen aldaketari dagokion dokumentazioa eta erakundearen estatutu berriak gordailutzeko agintzea.

Bigarrena. Gordailutze hori EHAAn argitara emateko agintzea, Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritako moduan.

Hirugarrena. Eman den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek.

Laugarrena. Edozein interesdunek aztertu ahal izango du gordailututako agiria, baita kopia eskatu ere. Agiria aurkaratu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren aurrean, Lan-arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean (2011ko urriaren 11ko BOE) xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 11.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik