Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko otsailaren 12koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, euskara eta euskal kulturako irakurleak hautatzeko deialdia irekitzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 40
  • Hurrenkera-zk.: 970
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/02/12
  • Argitaratze-data: 2024/02/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Funtzio publikoa

Testu legala

Etxepare Euskal Institutua (aurrerantzean, EEI) Sortzeko eta Arautzeko 3/2007 Legearen 3.b) artikuluak helburu hau xedatzen du aipatutako Institutuarentzat: «Euskal Kultura bere hizkuntza ofizialetako edozeinetan eta zeinahi adierazpen, euskarri, bide eta adierazmoldetan kanpoan ezagutarazten eta hedatzen laguntzea, bereziki euskaraz sortutako kultura eskaintza sustatuz eta hedatuz».

Etxepare Euskal Institutuaren antolaketa- eta jarduera-araudia onartzen duen maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuaren 19. artikuluak xedatzen du Institutuaren helburuen artean dagoela munduan zeharreko unibertsitateetan eta beste zentro batzuetan euskararen presentzia, azterketa eta ikasketak sustatzea, batik bat unibertsitateetan irakurletzak ezartzea bultzatuz.

Ondorioz, Etxepare Euskal Institutuak erabaki du Alemaniako Konstantzako Unibertsitaterako eta Poloniako Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitaterako euskara eta euskal kulturako irakurlea hautatzeko lehiaketa publikoaren deialdia egitea.

Hori dela eta,

Deialdi honen helburua da euskara eta euskal kulturako irakurlea hautatzea, honako unibertsitate hauetan aritzeko:

Alemaniako Konstantzako Unibertsitatean.

Poloniako Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitatean.

  1. Etxepare Institututik deialdi honetan ikasturte bakoitzean bideratutako guztizkoa:

    Konstantzako Unibertsitaterako hogeita hamahiru mila (33.000) euro ikasturteko.

    Poznango Unibertsitaterako hogeita hamabi mila berrehun eta berrogei (32.240) euro ikasturteko.

    Aurreko baliabide ekonomiko guztiak irakurletzak mantentzeko gastuak finantzatzeko erabiliko dira. Bideratutako zenbateko hori ez da bat etorriko, zehatz-mehatz, irakurlearen soldatarekin. Kontuan hartu behar da irakurletza kokatuta dagoen herrialdeko eta unibertsitateko araudiarekin bat, zergak eta bestelako kenkari eta atxikipenak daudela.

    Unibertsitateko transakzio guztietan dibisa patroia euroa izango da.

Deialdi honetan parte hartu ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dira:

Konstantzako Unibertsitaterako:

Unibertsitateko graduko titulua (edo lizentzia), euskarako C1 (3. HE) maila edo baliokidea izatea eta Alemaneko A2 maila egiaztatua izatea. Bestela ingeleseko B2 maila egiaztatua izatea. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretazio (A hizkuntza: euskara) gradua edo lizentzia dutenak lehenetsiko dira eta euskara arloko masterrak; baita euskararen C2 (4. HE) maila egiaztatuta izatea ere. Hau dena, 11. artikuluko hautapen-irizpideen arabera.

Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitaterako:

Unibertsitateko graduko titulua (edo lizentzia), euskarako C1 (3. HE) maila edo baliokidea izatea eta Ingeleseko B2 maila egiaztatua izatea. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretazio (A hizkuntza: euskara) gradua edo lizentzia dutenak lehenetsiko dira eta euskara arloko masterrak; baita euskararen C2 (4. HE) maila egiaztatuta izatea ere. Hau dena, 11. artikuluko hautapen-irizpideen arabera.

  1. Konstantzako Unibertsitaterako:

    Eskola-orduak: 6-8 ordu asteko, seihilekoaren arabera.

  2. Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitaterako:

    Eskola orduak: 360 eskola ordu ikasturteko.

Hautatua deialdi honen helburu den tokian tokiko unibertsitateari atxikiko zaio, 4. artikuluan agertzen diren baldintzen arabera. Tokian tokiko unibertsitatearen herrialdean indarrean dagoen legediaren araberako eta unibertsitate bertako araudiaren araberako kontratua sinatuko du eta unibertsitate kontratugilearen klausula zehatzak bete beharko ditu, bereziki kontratuak irauten duen bitartean aplikagarri zaion ordainsarien eta zergen erregimenari dagokionez.

Euskara eta euskal kulturako irakurle izateak ez dakar inolako lan- edo administrazio-harremanik Etxepare Euskal Institutuarekin eta, ondorioz, Institutu honek ez du bere gain hartuko irakurleak helburuko unibertsitatearekin duen kontratu-harremanetik edo bere ekintzetatik eratorritako erantzukizunik, bereziki bere funtzioak betetzean sor daitezkeen kalteengatik.

Etxepare Euskal Institutuak bere gain hartuko ditu tokian tokiko unibertsitatera joan-etorri baten gastuak.

Onartze-agiria sinatzea.

Emandako ordutegia betetzea.

Euskara eta euskal kulturaren programa didaktikoa egitea (ikasturte hasierako fitxa) ikasturtearen hasieran. Programa hori Etxepare Euskal Institutura bidali beharko da.

Ikasleen ebaluazioa egitea eta ikastaroa kudeatzea, bai eta ekintza akademikoak antolatzea ere (hitzaldiak, literatura jardunaldiak...) euskara ikertzeko eta euskal kultura sustatzeko asmoz.

Tokian tokiko irakasleak eta ikertzaileak euskara, euskal kultura eta antzeko gaiekin zerikusia duen guztian lagundu eta orientatzea.

Behean zehazturiko datarako helburuko unibertsitatera bertaratzea, klaseak ematen hasteko. Klaseak ematea ikasturte amaiera arte, hala badagokio luzatzeko aukerarekin. Kontratuaren luzapena urtez urte egingo zaio irakurleari, betiere urteroko berritzea, unibertsitateak egindako aldeko txostenera baldintzatuta dagoelarik.

Konstantzako Unibertsitateari dagokionez, hautatutako pertsona (irakurlea) gehienez 2. ikasturtea osatu arte izango da irakurle postuan. Salbuespen gisa, eta betiere Etxepare Euskal Institutuak eta unibertsitateak euskal ikasketen sendotze estrategiarako egokitzat adostutako irizpide eta prozeduraz, aztertu ahal izango da behin-behinekoa izango den luzatzeko aukera. Luzapen horren gehienezko epea urtebetekoa izango da edo unibertsitatearekin euskal ikasketen indartzeko estrategiarako adostutako trantsizio epea.

Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitateari dagokionez, hautatutako pertsona (irakurlea) gehienez 4. ikasturtea osatu arte izango da irakurle postuan. Salbuespen gisa, eta betiere Etxepare Euskal Institutuak eta unibertsitateak euskal ikasketen sendotze estrategiarako egokitzat adostutako irizpide eta prozeduraz, aztertu ahal izango da behin-behinekoa izango den luzatzeko aukera. Luzapen horren gehienezko epea urtebetekoa izango da edo unibertsitatearekin euskal ikasketen indartzeko estrategiarako adostutako trantsizio epea.

Bertaratzeko data:

2024ko irailaren 30a baino lehenago Konstantzako Unibertsitatera bertaratzea, klaseak ematen hasteko.

2024ko irailaren 27a baino lehenago Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitatera bertaratzea, 2024ko urriaren 1ean lehenago klaseak ematen hasteko.

2024-2025 ikasturte amaieran zerbitzuak ematen dituen departamenduaren oniritzia duen irakasle-memoria bat idaztea. Memoria hori Etxepare Euskal Institutura bidali beharko da, azken honek hitzarmena eta irakurlearen lana behar bezala doan ebaluatzeko.

Goian aipatutako konpromisoak ez betetzeak irakurleak ez jarraitzea ekar dezake.

Irakurleak konpromisoa hartzen du, halaber, Etxepare Euskal Institutuak antolatzen dituen Prestakuntza-ikastaroetan parte hartzeko, Atzerriko unibertsitateetan eta goi-mailako zentroetan euskara irakasteko prestakuntza ikastaroan, bereziki.

Irakurleak egindako irakasle-lana ziurtatzen duen egiaztagiri akademikoa jasotzeko eskubidea izango du, bertan ordu guztiak, irakasgaiak, ikastaroak... zehaztuta.

Etxepare Euskal Institutuak tokian tokiko unibertsitateari irakurletzak mantentzetik eratorritako gastuen finantzaketarako zenbatekoen ordainketak egingo dizkio.

Tokian tokiko unibertsitateari dagokio Etxepare Euskal Institutuak egindako diru-ekarpenak justifikatzea.

Azkenik, Unibertsitateak ordainduko dio irakurleari dagokion soldata.

  1. Hautagaiek eskabideak aurrez aurre edo bide elektronikoa erabiliz aurkeztu ahalko dituzte:

    Aurrez aurre: eskabideak helbide honetan aurkeztuta: Etxepare Euskal Institutua, Tabakalera eraikina, Andre Zigarrogileen Plaza 1, 3. solairua, 20012 Donostia, goizeko 08:30etik 14:00etara. Halaber, Eusko Jaurlaritzako Zuzenean bulegoetan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen aurrean. Eskabidea aurrez aurre aurkezteko hitzordua eskatu behar da.

    Bide elektronikoa: www.euskadi.eus gunean aurkeztu ahalko dira eskabideak, artikulu honetako 2. atalean adierazitako helbidean. Eskabidea egiteko eta dokumentazioa aurkezteko bide horietako bat erabiltzeak presentziala edo elektronikoa ez du esan nahi bidez aldatu ezin denik prozeduraren ondorengo izapideetan, alegia, edonoiz aldatu daiteke bidea.

  2. Eskabideak aurrez aurre edo bide elektronikoa erabiliz nola izapidetu, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak azaltzen dituzten argibideak euskadi.eus-en helbide honetan daude ikusgai:

    Konstantzako Unibertsitatea:

    https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1042332

    Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitatea:

    https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1042333

  3. Eskabidearen ondoko izapideak, bide elektronikoa erabiliz egin daitezke: https://www.euskadi.eus//nirekudeaketak

  4. Identifikazio elektronikorako, bitarteko elektronikoren bat izan beharko du eskatzaileak, onartua eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan argitaratua.

  5. Eskabidea egiterakoan, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute hautagaiek:

    Nortasun-agiria, AIZ edo pasaportearen kopia. Espainiako nortasun-agiria baduzu, hautazkoa duzu fotokopia aurkeztea.

    Unibertsitate mailako tituluaren kopia.

    Euskara-maila egiaztatzen duen agiriaren kopia. HABE, EGA, IVAP edo Hizkuntza Eskola Ofizialeko agiria baduzu, hautazkoa duzu fotokopia aurkeztea.

    Proiektu pedagogikoa, euskarako eta euskal kulturako programazioek osatua. Euskarako lehen mailetan irakasteko programazio laburra aurkeztu beharko da, helburuak, edukiak, metodologia, baliabideak (teknikoak eta didaktikoak), eskoletarako ikasleekin erabiliko den oinarrizko bibliografia eta ikasleek beren gisara erabiltzeko bibliografia adieraziz. Euskal Kulturako gai ezberdinei (musika, zinema, antzerkia, eskultura...) buruzko programazio laburra ere aurkeztu beharko da, helburuak, edukiak, metodologia, baliabideak (teknikoak eta didaktikoak), eskoletarako ikasleekin erabiliko den oinarrizko bibliografia eta ikasleek beren gisara erabiltzeko bibliografia adieraziz. Proiektu pedagogiko guztiaren luzera gehienez 9000 karakterekoa (zuriuneak barne) izango da. Karaktere kopurua gainditzen duten proiektuak ez dira onartuko. Proiektu pedagogikoa euskaraz idatzia egongo da. Proiektu pedagogikoa Word formatuan atxiki beharko da, edo karaktereak automatikoki kontatzea ahalbidetzen duen formatu batean.

    Hautagaiek aipatzen dituzten meritu guztiak (hizkuntzak, emandako ikastaroak, jasotako formazioa...) ziurtagirien bidez frogagarriak izan beharko dira. Horretarako, hautagaiek agiri guztien fotokopiak aurkeztu beharko dituzte eskabidea egitean. Bestalde, aukeratutako hautagaiak notarioak konpultsatutako fotokopiak edo aurkeztutako fotokopien jatorrizko agiriak aurkeztu beharko ditu Etxepare Euskal Institutuak hala eskatutakoan, horrela Etxepare Euskal Institutuan agiri horiek egiaztatu ahal izango dira. Hala egin ezean, deialditik kanpo geratuko da dagokion hautagaia.

    Eskatzaileak Euskal Autonomia Erkidegoko zeinahi hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango du eskabidea, atxikitako agiriekin batera. Halaber, eskabidearen ondoriozko jardunetan, eta prozedura osoan, eskatzaileak aukeratutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

  6. Eskabideak aurkezteko, hilabeteko epea egongo da, xedapena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  1. Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluarekin, interesdunek eskubidea dute ez aurkezteko administrazio jardulearen esku dauden edo beste administrazio batek egindakoak diren eskatutako agiriak. Horrela, Administrazioak haiek kontsultatu eta atera ahal izango ditu, interesdunak aurka egin ezean. Kasu horretan, eskatzaileak aurkeztu beharko ditu.

    Hautagaiak espainiar nortasun agiri edo pasaporterik ez duenean, pasaportearen fotokopia aurkeztu beharko du. Hautagaiak espainiarra ez den unibertsitate bateko titulua duenean, fotokopia aurkeztu beharko du.

  2. Bat eginez azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuarekin, betebehar hauek egiaztatuko dira, eskabidean jasotako erantzukizunpeko adierazpen bidez:

    Hautagaiak ez izatea zigor administratibo edo penalik, dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarrenik, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere.

    Hautagaiak eskabidean eta dokumentazioan jasotako datuak egiazkoak direla adieraztea, eta laguntza hauen onuradun izateko indarrean den araudian ezarritako betekizunak betetzen dituela adieraztea.

Eskabideak aztertu eta ebaluatzeko hautapen-batzorde bat eratuko da. Balorazio-batzordeko kideak izendatzerakoan Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3.7 artikuluan xedatutakoa beteko da.

Batzordearen osaera EHAAn argitaratuko da.

Hautagaiak baremo honen arabera hautatuko dira, eta guztira gehienez 25 puntu lortu ahal izango dira:

  1. Unibertsitateko titulua eta HE. Gehienez 5 puntu, irizpide hauen arabera:

    Euskal Filologia, Euskal Ikasketak, Itzulpengintza eta Interpretazioa (A hizkuntza euskara): 5 puntu.

    Giza zientzien, Gizarte-zientzien eta Letretako gradu edo lizentziak, baldin eta 4. HE egiaztatuta badute: 4 puntu.

    Giza zientzien, Gizarte-zientzien eta Letretako gradu edo lizentziak baldin eta EGA edo 3. HE egiaztatuta badute: 3 puntu.

    Gainerako gradu edo lizentziak, baldin eta 4. HE egiaztatuta badute: 3 puntu.

    Gainerako gradu edo lizentziak, baldin eta EGA edo 3. HE egiaztatuta badute: 2,5 puntu.

  2. Eskarmentua euskara eta beste hizkuntzak irakasten. Gehienez 5 puntu, irizpide hauen eta egiazta daitekeen ordu kopuruen arabera.

    Euskara irakatsi izana unibertsitateetan: 3 puntu ikasturteko.

    Euskara irakatsi izana euskaltegi eta ikastetxeetan: 2 puntu ikasturteko.

    Bestelako hizkuntzak irakatsi izana unibertsitatean: puntu 1 ikasturteko.

    Bestelako hizkuntzak irakatsi izana ikastetxeetan: 0,5 puntu ikasturteko.

  3. EAEko hizkuntza ofizialak ez diren beste hizkuntzak ezagutzea eta agiri ofizial bidez egiaztatuta izatea, Gehienez 3 puntu, hizkuntza bakoitzeko, irizpide hauen arabera, baldin tokian tokiko unibertsitatearen berariazko eskakizuna ez bada, betiere:

    A2 = 0,25 puntu.

    B1 = 0,50 puntu.

    B2 = 0,75 puntu.

    C1 = puntu 1,00.

    C2 = 1,50 puntu.

  4. Bestelako prestakuntza. Gehienez 5 puntu, irizpide hauen arabera, tokian tokiko unibertsitatearen berariazko eskakizuna ez bada, betiere:

    Euskararekin edo euskal gaiekin zuzenean loturiko doktoregoa: 5 puntu.

    Euskararekin edo euskal gaiekin zuzenean loturiko doktoregoa egiten ari diren ikasleak: 3 puntu.

    Bestelako doktoregoa: puntu 1.

    Euskararekin edo euskal gaiekin zuzenean loturiko masterra: 2 puntu.

    Hezkuntzarekin edota hizkuntzekin erlazionaturiko masterra: 0,5 puntu.

    Atzerriko Unibertsitateetan euskara irakasteko prestakuntza ikastaroa: puntu 1.

    IGI-CAP: 0,5 puntu.

    Glotodidaktika ikastaroa: 0,5 puntu.

    Excellence in Basque Studies/Bikaintasuna Euskal Ikasketetan ikastaroa: 0,25 puntu.

  5. Proiektu pedagogikoa. Gehienez 5 puntu.

    Proiektu pedagogikoaren ebaluazioan, irizpide hauek erabiliko dira, bai euskarako, bai euskal kulturako programazioa aztertzean: zehaztasuna, tokian tokiko unibertsitatearekiko eta hartzaileekiko egokitasuna eta koherentzia atal hauetan (helburuak, edukiak, metodologia, baliabideen eta bibliografia). Proiektu pedagogikoko gehieneko puntuazio hori aipatutako atal horietako bakoitzean lortutako puntuen batezbestekoa izango da.

  6. Beste meritu batzuk: gehienez 2 puntu. Honako hauek hartuko dira kontuan: euskal kulturarekin zerikusia duten jardueretako antolakuntza, argitalpenak, lan eskarmentua humanitateen irakaskuntzan. Irakaskuntzako egindako lan eskarmentuari dagokionez lan egindako ordu kopuru zehatza eta lan hori zein hizkuntzatan egin den/irakaskuntzan emandako gaia zein izan den frogatzeko modua eman beharko da (kontratua/ziurtagiri ofiziala) eskarmentu hori baloratu ahal izateko.

Hautagaien profila ezarritako baldintzekin bat datorrela egiaztatu ondoren, eta eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik gehienez hamabost eguneko epearen barnean, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratuko da Eusko Jaurlaritzako iragarki-taula elektronikoan. Ikusten bada eskabidea onartzeko eskatzen den dokumenturen bat falta dela edo forma-akatsak daudela, edo balorazioa egiteko aurkeztu diren dokumentuetan akatsak daudela, eskatzaileei jakinaraziko zaie 10 egun balioduneko epea dutela akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko.

Era berean, ohartarazi egingo zaie ezen, epe hori igaro eta zuzenketarik egin ez bada, eskabidean atzera egin dutela ulertuko dela, edo dagokien izapidea egitea galduko dutela. Epe hori igarota, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren ebazpenez, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratuko da. Eusko Jaurlaritzako iragarki-taula elektronikoan.

Hautapen-batzordeak, behin betiko zerrendako hautagaien merituak 11. artikuluan agertzen diren irizpideen arabera aztertuta eta hautapen batzordeak ezarritako hurrenkeraren arabera, Etxepare Euskal Institutuak hiru proposatuko ditu. Unibertsitateak hiru horien artean egokien deritzona aukeratuko du.

Hiru horiek aztertuta, unibertsitateak hautagai egokirik ez dagoela irizten badio, zerrendaren hurrenkerari jarraituta, ahal bada Etxepare Institutuak zerrendako hiru hautagai berri proposatuko dizkio. Unibertsitateak hurrengo dauden hautagaien artean aukeratu ahal izango du irakurletzat nahi duena.

Irakurlearen egokitasuna baloratzeko, unibertsitatetako ordezkariek eskubidea izango dute proposatutako hiru hautagaiak elkarrizketa batera deitzeko.

Deialdi honetan eskainitako plazak esleitu gabe gelditu ahal izango dira kasu hauetan:

Eskabide bat bera ere aurkeztu ez bada.

Deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen ez badituzte hautagaiek.

Hautagairik aurkezten ez bada edo ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen ez badituzte, Etxepare Euskal Institutuak aurreko deialdietako hautagaiengana jo ahal izango du, betiere ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Kasu horretan, lehentasuna emango zaio deialdi honetan jasotako irizpideen arabera puntuazio handiena lortzen duenari. Hala ere lanpostua ezin bada bete, prozesuaren beste deialdi bat egingo da.

Deialdi hau argitaratu ondoren, unibertsitateak Institutuaren eta bien arteko lankidetza-hitzarmenetan ezarritako baldintzak aldatzen dituenean edo dena delako arrazoiarengatik hitzarmena gauzatzen ez bada edo bertan behera gelditzen bada.

Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariak ebatziko du deialdi hau, zioak behar bezala azalduz, Etxepare Institutuak unibertsitateari proposatutako hautagaiak zehaztuz. Unibertsitateak hartuko du azken erabakia.

Ebazpena Eusko Jaurlaritzako iragarki-taula elektronikoan argitaratuko da.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria izango da organo eskuduna betearaztean sor daitezkeen zalantzak eta gertaerak kudeatu eta argitzeko.

Unibertsitateak hala eskatzen badu, hautatuek medikuaren ziurtagiri ofiziala aurkeztu beharko dute, beren esku utzitako funtzioak inolako eragozpenik gabe bete ditzaketela egiaztatzen duena. Gainera, tokian tokiko unibertsitateko euskara eta euskal kulturako irakurle izaera onartu beharko dute, xede horretarako dokumentu bat sinatuz.

Behin unibertsitateko irakurlea aukeratua izan denean, irakurletzarako hautatuak izan ez diren hautagaiekin osatuko da lan-poltsa eta hautapen batzordeak emandako puntuazioaren araberako hurrenkera jarraituko du. Etxepare Euskal Institutuak irakurle postuan hutsuneak sortzen direnean, egoki ikusiz gero, lan-poltsara joko du.

Hautatuak 2024-2025 ikasturtea amaitu baino lehenago uko egiten badio bere lanpostuari, ezingo du berriz hautagai izan Etxepare Euskal Institutuko irakurleak hautatzeko hurrengo deialdietan, bere ukoa behar bezala justifikatutako ezinbesteko arrazoietan oinarritu ezean.

Aurretik aipatutako ukoa onartzen bada, Etxepare Euskal Institutuak dagokion lan-poltsara joko du.

Eskatzailearen datu pertsonalak erabiliko dira, eta tratamendu-jarduera honi erantsiko zaizkio: Euskal hizkuntza eta kultura irakurleak eta katedretarako irakasle gonbidatuak.

Arduraduna: Etxepare Euskal Institutua.

Helburua: Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko unibertsitateetara bidalitako euskal hizkuntza eta kultura irakurleen zein katedretako irakasle gonbidatuen erregistroa eta kudeaketa.

Legitimazioa:

Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.

Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

3/2007 Legea, apirilaren 20koa, Etxepare Euskal Institutua Sortzekoa eta Arautzekoa (EHAA 2007-05-10, 89. zk.)

Hartzaileak: ez da daturik lagatzen.

Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea du eskatzaileak, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere.

Informazio osagarria: Web-orri honetan kontsulta daiteke Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua:

https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/057400-capa2-eu.shtml

Araudia:

Datuak babesteko Erregelamendu Orokorra (www.euskadi.eus/contenidos/informacion/normativa_dpd/eu_def/adjuntos/RGPD-2016_0679_eu.pdf)

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa (www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf)

ID: 0574

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Administrazio-bidea amaitzen duen ebazpen honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek EEIko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edota administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak.

Donostia, 2024ko otsailaren 12a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.