Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2024ko martxoaren 27koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena; horren bidez, Unión de Técnicos Sanitarios de Euskadi (Utese) sindikatu-elkartearen estatutuen aldaketaren dokumentazioa gordailutzea erabakitzen da, eta gordailutze horren publizitatea egiten da (gordailuaren kodea: 76/1/00004).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 157
- Hurrenkera-zk.: 3945
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/03/27
- Argitaratze-data: 2024/08/13
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi jarduerak
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Ekonomia; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publiko honetan espedientea hasi da Unión de Técnicos Sanitarios de Euskadi (Utese) sindikatu-elkartearen estatutuei eta aldaketari buruzko dokumentazioaren gordailua dela eta, zeina Maria Aranzazu Juanes Ramirok aurkeztu baitu. Espediente hori ikusirik, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:
Lehenengoa. 2024ko martxoaren 7an, Unión de Técnicos Sanitarios de Euskadi (Utese) sindikatu-elkartearen estatutuei eta aldaketari buruzko dokumentazioa gordailutzeko eskatzen duten agiriak aurkeztu ziren, 2024ko otsailaren 21ean egindako Batzar Nagusian erabakitakoaren arabera.
Estatutuen aldaketa horrek, besteak beste, Unión de Técnicos Sanitarios de Euskadi Utese sindikatu-elkartearen izena aldatzea erabaki zuen, +ECNOS Euskadi izena izateko.
Bigarrena. Aurkeztutako dokumentazioa bat dator Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Dekretuan ezarritakoarekin.
Hirugarrena. Haren jardueraren lurralde-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da, eta haren eremu funtzionala, berriz, beraren estatutuetan ezarritakoa da.
Laugarrena. 2024ko martxoaren 19an dokumentazio osagarria eskatu zen, eta errekerimendu hori legez ezarritako moduan eta epeetan bete da.
Egitate horiei zuzenbideko honako oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:
Lehenengoa. Sindikatu eta enpresa-elkarteen estatutuak gordailutzeko eskumena organo honi ematen dio Eusko Jaurlaritzaren urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuak, uztailaren 6ko 167/2021 Dekretuak aldatuta, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak, 11.m artikuluan.
Bigarrena. Administrazio-prozedura honetan aplikatu behar den araudi substantiboa Sindikatu Askatasunari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan eta Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko Errege Dekretuan jasotakoa da.
Hirugarrena. Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, zuzenbidezkoa dela egiaztatu da, eta, horrenbestez, bidezkoa da gordailutzeko onartzea Unión de Técnicos Sanitarios de Euskadi (Utese) sindikatu-elkartearen (aurrerantzean, +ECNOS Euskadi) estatutuen eta aldaketa-aktaren dokumentazioa eta egitate horren publizitatea egitea.
Aipaturiko oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau
Lehenengoa. Unión de Técnicos Sanitarios de Euskadi (Utese) sindikatu-elkartearen (aurrerantzean, +ECNOS Euskadi) aldaketari eta erakundearen estatutuei buruzko dokumentazioa gordailutzeko agintzea.
Bigarrena. Gordailutze hori EHAAn argitara emateko agintzea, Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritako moduan.
Hirugarrena. Eman den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek.
Laugarrena. Edozein interesdunek aztertu ahal izango du gordailututako agiria, baita kopia eskatu ere. Agiria aurkaratu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren aurrean, Lan-arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean (2011ko urriaren 11ko BOE) xedatutakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 27a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
ANGEL LAPUENTE MONTORO.