Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2024ko abuztuaren 1ekoa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariarena, memoria demokratikoa berreskuratzeko liburuak argitaratu eta dokumentalak egiteko dirulaguntzen deialdia egiten duena 2024. urterako.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua; Justizia eta Giza Eskubideen Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 156
- Hurrenkera-zk.: 3927
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/08/01
- Argitaratze-data: 2024/08/12
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Ekonomi jarduerak
- Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Justizia; Informazio etak komunikazioak; Sailak
Deskribapenak
- KULTURA ETA KIROLAK
- HISTORIA
- LITERATURA
- HERRIZAINGO
- BIKTIMAK
- TERRORISMOAK KALTETUAKOAK
- HERRI ADMINISTRAZIO
- LAGUNTZAK
- ZUZENTZA
- GIZA ESKUBIDEAK
- LAGUNTZAILEAK
- DEIALDIA
- HEZKUNTZA
- IKUSENTZUNEZKO MATERIALAK
- INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIOAK
- ARGITALPENAK
- ENTITATEAK
- GOGORA - MEMORIAREN, BIZIKIDETZAREN ETA GIZA ESKUBIDEEN INSTITUTOA
Testu legala
Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortzeari buruzko azaroaren 27ko 4/2014 Legearen 3. artikuluak erakunde horri esleitzen dizkion helburuen artean dago, besteak beste, EAEko gizartearen askatasunaren aldeko borrokaren, giza eskubideen bermearen eta bizikidetza demokratikoaren oroimenean funtsezkoak diren balio etikoei eta printzipio demokratikoei buruzko politika publikoa diseinatzen, sustatzen, garatzen eta gauzatzen parte hartzea.
Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzak memoria berreskuratzeko eta iraunarazteko politika publikoa gauzatu nahi du Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren bitartez, eta, hartara, balio eta printzipio demokratikoak sustatu, horietan oinarritzen baita gaur egungo gizartearen bizikidetza. Helburu nagusia da betiko ohoratu eta berreskuratzea Gerra Zibilaren, diktadura frankistaren, ETAren terrorismoaren eta legez kontrako kontraterrorismoen biktima guztiak. Eta, haiekin batera, beren senideak ere bai.
Institutu honek helburu horiek lortzeko dituen tresnetako bat, hain zuzen ere, dirulaguntzen lerroa da. Deialdi hau Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Dirulaguntzen 2021-2024rako Plan Estrategikoko dirulaguntza-lerro bat da. Plan estrategiko hori Institutuaren zuzendariaren 2024ko apirilaren 30eko Ebazpenaren bidez eguneratu zen.
Era berean, azaroaren 3ko 204/2015 Dekretuaren bitartez onartutako Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko estatutuen 11.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Institutuaren zuzendariari dagokio laguntzak eta dirulaguntzak arautzea, deitzea eta ematea.
Horrenbestez, hau
Ebazpen honetako dirulaguntzak honako arau hauetan xedatutakoaren arabera arautuko dira: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena; 20/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzekoa; Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta haren erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan jasotako oinarrizko araudia; eta 21/2023 Legea, abenduaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2024. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko buruari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bilbao, 2024ko abuztuaren 1a.
Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria,
ALBERTO ALONSO MARTIN.
Ebazpen honen xedea da dirulaguntzetarako deialdia egitea 2024. urterako, EAEko Gerra Zibiletik gaur egunera arteko memoria demokratikoa berreskuratzeko asmoa duten ez-fikziozko liburu berriak argitaratzeko, eta zinemarako, telebistarako edo plataforma digitaletarako dokumentalak egiteko.
Dirulaguntza jaso ahal izateko, dokumentalek muntaketaren edo postprodukzioaren azken fasean egon beharko dute, eta ez-fikziozko liburuek edizioaren edo maketazioaren azken fasean, eta, betiere, 2024ko abenduaren 31n egon beharko dute amaituta.
Bi kasuetan (liburuak eta dokumentalak) memoria historikoa edo oraintsuko memoria berreskuratzearekin eta egia argitzearekin lotutako gaiak jorratu behar dituzte, giza eskubideen defentsaren eta eskubideon urraketen salaketaren ikuspegitik. Gainera, jarduerak EAEko bi hizkuntza ofizialetako batean edo bietan egin beharko dira.
Dokumentalak:
Muntaketaren edo postprodukzioaren azken fasean dauden dokumentalek jaso ahal izango dute dirulaguntza.
Gutxienez 20 minutuko iraupena izango dute.
Ez-fikzioko liburuak:
Edizioaren edo maketazioaren azken fasean dauden testu berriek jaso ahal izango dute dirulaguntza.
Deialdi honetatik kanpo geratzen dira fikziozko eleberriak, lan poetikoak eta antzezlanak.
Amaierako testuak 100.000 karaktere izan beharko ditu gutxienez, nobela grafikoen edo komikien kasuan izan ezik.
Deialdi honetara laurogei mila (80.000,00) euro bideratuko dira guztira, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan 2024ko ekitaldirako aurreikusitako partidaren kargura.
Ez-fikziozko liburuen kasuan, dirulaguntza, gehienez, bost mila (5.000,00) eurokoa izango da, eta dokumentalen kasuan, berriz, hamabost mila (15.000,00) eurokoa. Dirulaguntzen deialdi honen 10.3 artikuluan ezarritakoaren arabera onuradun bakoitzari proiektu bakarragatik emango zaio dirulaguntza; hori dela eta, onuradun bakoitzak hamabost mila (15.000,00) euro jaso ahal izango ditu, gehienez.
Laguntzek bete egin beharko dute Batzordeak 2023ko abenduaren 13an onartutako 2023/2831 (EE) Erregelamendua, minimis laguntzei Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzkoa (EBAO, L 2831. zk., 2023-12-15ekoa). Laguntza hauek minimis motako laguntzatzat jotzen dira; beraz, pertsona fisiko edo juridiko jakin bati emandako laguntzaren guztizkoak ez du gaindituko hirurehun mila (300.000,00) euroko kopurua, hiru urteko edozein alditan. Ulertzen da muga horretatik beherako dirulaguntzek ez diotela merkataritzari eragiten eta ez dutela lehiakortasuna faltsutzen, eta, horren ondorioz, ez dira sartzen Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107.1 artikuluaren aplikazio-eremuan.
Aurreko apartatuan aurreikusitako ondorioetarako, dirulaguntza eskatzen duen entitate edo pertsona bakoitzak hiru urteko edozein alditan jasotako beste minimis laguntzei buruzko erantzukizunpeko adierazpena erantsiko du, minimis laguntza berriak Erregelamenduan ezarritako gehieneko muga gainditzen ez duela frogatzeko. Erregelamendu honen ondorioetarako kontuan hartu behar den hiru urteko aldia etengabe ebaluatu behar da. Minimis laguntza bat ematen den bakoitzean, aurreko hiru urteetan emandako minimis laguntzen zenbateko osoa hartu behar da kontuan.
Ebazpen honetan aurreikusitako laguntzak lehiaketaren prozeduraren bidez emango dira.
Ondore horietarako, aurkeztu diren eskabideak alderatu egingo dira, horien artean lehentasunak ezartzeko, deialdi honen 14. artikuluan ezarritako balorazio-irizpideen arabera. Hala, hautaketa-fasean deialdi honen 14. artikuluan ezarritako gutxieneko puntuazioa (45 puntu) eskuratu duten horien artean balorazio handiena dutenei emango zaie laguntza, deialdi honetara esleitutako kredituak agortu arte, hala badagokio.
Emango diren dirulaguntzak ez dira izango eskatutako zenbatekoa baino handiagoak, ezta 4.2 artikuluan proiektu bakoitzeko ezarritako gehieneko zenbatekoak baino handiagoak ere: ez-fikziozko liburuen kasuan, bost mila (5.000,00) euro; eta, dokumentalen kasuan, hamabost mila (15.000,00) euro. Inola ere ez dute gaindituko deialdi honen 4.2 artikuluan onuradun bakoitzeko ezarritako gehieneko zenbatekoa, hau da, hamabost mila (15.000,00) euroko zenbatekoa.
Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30. artikuluari jarraituz, diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira diruz lagundutako jardueraren izaerari zalantzarik gabe erantzuten diotenak, behar-beharrezkoak badira, betiere 2024. urtean egiten badira, eta justifikazio-aldia amaitu aurretik ordaindu badira. Zehazki, honako hauek:
Dokumentalak:
Film laburren ekoizpen-kostuak diruz lagundu ahal izango dira, film baten kostuaren aintzatespena eta ekoizlearen inbertsioa arautzen dituen abenduaren 18ko ECD/2784/2015 Aginduaren 2. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
Ez-fikzioko liburuak:
Ez-fikziozko liburuen edizioarekin zuzenean lotutako gastuak; hala nola, diseinua, maketazioa, jatorrizkoaren eta proben zuzenketa, edizioaren koordinazioa, ISBNaren eskaera, inprimaketa edo koadernaketa.
Publizitatea (kartelak, programak).
Gastu hauek inola ere ez dira diruz lagunduko:
Ermandadeko bazkariak, otorduak, catering-ak eta antzekoak.
Entitatearen egiturakoak diren langileen nominak.
Lokalak eta eraikinak erostea.
Luxuzko gastuak.
Banku-kontuetako interes zordunak.
Interesak, errekarguak eta zehapen administratiboak eta penalak.
Prozedura judizialetako gastuak.
Zeharkako zergak, onuradunek berreskuratu edo konpentsatu ditzaketenean, eta errentaren gaineko zerga pertsonalak.
Egile-eskubideak eskuratzeko inbertsio ukiezinak.
Ondasun edo material inbentariagarriak eskuratzeko, eraikitzeko, birgaitzeko eta hobetzeko gastuak.
Finantza-gastuak, aholkularitza juridikoko edo finantzarioko gastuak, notario- edo erregistro-gastuak, eta peritu-gastuak.
Zeharkako kostuak diruz lagundutako proiektuari egotzi beharko dizkio onuradunak, oro har onartutako kontabilitate-printzipio eta -arauen arabera arrazoiz dagokion zatian, eta, betiere, kostu horiek proiektua benetan egiten den aldiari badagozkio. Jarduera guztietarako diruz lagundu ahal izango dira proiektuaren zeharkako gastu hauek, baina ezingo dute inolaz ere proiektuaren kostu osoaren % 15 gainditu:
Gastu orokorrak (bulego bat alokatzea, langile administrariak, mezularitza, bulegoko materiala eta abar), dirulaguntzaren xedearekin zuzenean lotuta badaude.
Dokumentala edo edizioa egitearen kostutzat jotzen diren eta diruz laguntzeko modukoak diren gastuak dekretu honen hurrengo artikuluan aurreikusitako jarduera lagungarriak gauzatzeko aldian egin eta ordaindu beharko dira.
Dirulaguntza jaso dezaketen gastuetan, erosketa-kostua inoiz ez da izango merkatuko balioa baino handiagoa.
Ebazpen honen xede diren laguntzak eskatu ahal izango dituzte deialdi hau argitaratu baino lehenagotik dirulaguntzaren izaerarekin bat datorren jarduera profesionalen bat duten nortasun juridikorik gabeko entitateek eta pertsona fisikoek eta pertsona juridiko pribatuek, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta badaude. Enpresaburu indibidualen edo autonomoen kasuan, jarduera profesionalean egiten dituzten izapide eta jarduketetarako, Ekonomia-jardueren gaineko Zergan alta emanda egon beharko dute.
Entitate eta pertsona eskatzaileek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Organo kudeatzaileak laguntzak eskatzen dituzten entitateek baldintza hori betetzen dutela egiaztatuko du, automatikoki eta behar beste aldiz, eta haien baimenik behar izan gabe. Hala ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, eskatzaileak horri ezezkoa eman ahal izango dio. Kasu horretan, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.
Entitate eta pertsona eskatzaileek egunean izan beharko dute dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa, eta hori eskabidean jasotako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egiaztatuko da. Era berean, entitate eta pertsona onuradunek Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Lege Orokorraren 14. artikuluko baldintzak eta betebeharrak bete beharko dituzte. Ondorio horietarako, eskabidean jasotako erantzukizunpeko adierazpena sinatu beharko dute.
Ezin izango dira dirulaguntza hauen onuradun izan Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan aurreikusitako gorabeheraren bat duten pertsonak edo entitateak.
Pertsona fisikoen edo juridikoen nortasunik gabeko pribatu edo publikoen taldeak direnean, eskaeran eta dirulaguntza emateko ebazpenean berariaz jaso beharko dira taldeko kide bakoitzak proiektua egikaritzeko hartzen dituen konpromisoak, bai eta bakoitzak aplikatuko duen dirulaguntzaren zenbatekoa ere, horiek ere onuraduntzat hartuko baitira. Nolanahi ere, taldearen ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko da, onuradun gisa nahikoa ahalorde duena taldearen betebeharrak betetzeko. Taldea ezingo da desegin, harik eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 43. artikuluan xedatutako preskripzio-epea igaro arte.
Deialdi honetan azaltzen diren dirulaguntzak bateragarriak dira beste edozein erakunde publiko edo pribatuk xede berberarekin ematen dituen beste batzuekin, betiere gainfinantzaketarik ez badago. Gainfinantzaketarik egonez gero, dirulaguntza dagokion gehieneko mugaraino murriztuko da.
Dirulaguntza hauek ez dira bateragarriak Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko deitzen dituenekin.
Pertsona juridiko interesdunek bitarteko elektronikoz egin beharko dituzte eskabideak, kontsultak eta prozedura honetako izapide guztiak.
Eskabideak, justifikazioak eta deialdi honen inguruko beste izapide batzuk egiteko jarraibideak biltzen dituen administrazio-prozedurari buruzko informazio-fitxa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren Administrazio Instituzionalaren egoitza elektroniko honetan eskura daiteke:
https://www.euskadi.eus/servicios/1043408
Eskabidearen osteko izapideak jakinarazpenak barne, bide elektronikoz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren Administrazio Instituzionalaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bitartez egingo dira:
https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren Administrazio Instituzionalaren egoitza elektronikoan identifikatzeko eta elektronikoki sinatzeko onartzen diren bitartekoak helbide honetan daude eskuragarri:
https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/
Era berean, ordezkari baten bitartez egin ahal izango dira izapideak elektronikoki. Ildo horretan, Zuzenbidean onartutako edozein bitarteko, haren existentzia modu fidagarrian erakusten duena, erabili ahal izango da ordezkaritza egiaztatzeko. Ordezkaritza frogatzeko moduetako bat Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatzea da. Helbide honen bidez sar daiteke:
https://www.euskadi.eus/ahalordeen-erregistro-elektronikoa/web01-sede/eu/
Harremanak bitarteko elektronikoen bitartez edukitzera behartuta ez dauden pertsona fisikoek bide elektronikoak edo aurrez aurrekoak erabili ahal izango dituzte deialdi honetako eskabideak, kontsultak eta izapideak egiteko:
Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoarekin harremanak bitarteko elektronikoen bidez edukitzera behartuta ez dauden pertsona fisikoek noiznahi erabaki ahal izango dute bitarteko elektronikoak erabiliko dituzten ala ez eskubide eta betebeharrak baliatzeko, Herritarrei arreta integral eta multikanala emateari eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izateari buruzko ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuaren 17. artikuluari jarraituz.
Aurrez aurreko bidea: eskabideak aurrez aurre aurkeztu ahal izango dira Zuzenean zerbitzuan. Joan aurretik hitzordua eskatu beharko da, hauetakoren batera joz: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/zuzenean-herritarrentzako-zerbitzua/ webgunera, erregistroen arloko arreta-bulegoetara edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako establezimenduetara.
Bide elektronikoa: goian aipatutako egoitza elektronikoan.
Eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira, aipatutako egoitza elektronikoan sartuta. Harremanak elektronikoki edukitzera behartuta ez dauden pertsona fisikoek aurrez aurreko bidea edo elektronikoa aukeratu ahal izango dute.
Onuradun bakoitzeko proiektu bakarra lagunduko da diruz. Entitate edo pertsona fisiko bakoitzak hainbat proiektutarako laguntza eskatu ahal izango du, eta proiektu bakoitzeko eskabide bat egin beharko du. Entitate batek proiektu bat baino gehiago aurkezten baditu, deialdi honen 14. artikuluan jasotako adjudikazio-irizpideak aplikatuz puntuazio handiena lortu duena bakarrik lagunduko da diruz.
Eskabidea webguneko inprimakian bete beharko da, egoitza elektronikoan. Deialdi honi eskabide-eredua erantsi zaio, II. eranskin gisa. Eskabide-inprimakian, jakinarazpen- eta komunikazio-abisuak jasotzeko datuak emango dira, eta hizkuntza aukeratuko da.
Eskabidearekin batera agiri hauek ere aurkeztu beharko dira:
Entitate edo pertsona eskatzaileari buruzko datuak, bai eta nortasun juridikorik gabeko entitateetako kide bakoitzari buruzkoak ere.
Proiektua gauzatzeko kostuaren aurrekontua, partiden arabera banakatua. Bertan, proiektua finantzatzeko gainerako bideak zehaztuko dira, egotekotan. Aurrekontua deialdi honen IV. eranskineko ereduaren arabera aurkeztu beharko da nahitaez.
Proiektuaren memoria xehea, non zehaztuko baitira: xedea, metodologia, balizko hartzaileak, lurralde-eremua eta egingo diren jardueren egutegia.
Idazlearen ibilbide artistikoa, ez-fikziozko liburuen kasuan; eta, dokumentalen kasuan, egileen ibilbide artistikoa (zuzendaria, gidoilaria eta abar).
Dirulaguntzaren izaerarekin bat datorren jarduera profesionalean egindako ibilbidea.
Proiektuan genero-ikuspegia barne hartzeari buruzko azalpen-memoria.
Dirulaguntza eskatzen duen entitate edo pertsona bakoitzak hiru urteko edozein alditan jasotako beste minimis laguntzei buruzko erantzukizunpeko adierazpena erantsiko du, minimis laguntza berriak Erregelamenduan ezarritako gehieneko muga gainditzen ez duela frogatzeko. Aurreikuspen hau pertsona fisikoen edo pertsona juridikoen nortasunik gabeko pribatu edo publikoen taldeetako kide guztiei aplikatuko zaie, eta banakako adierazpenak aurkeztu beharko dituzte. Minimis laguntzei buruzko adierazpena deialdi honen III. eranskineko ereduaren arabera aurkeztu beharko da nahitaez.
Dirulaguntza-deialdira aurkezten diren dokumentalak baloratzeko, web-helbide bat eta horretarako sarbidea eman beharko dira, edo, bestela, dokumentala jasotzen duen artxiboa bidali beharko da fisikoki. Aurkezteko modu hori betetzen ez bada, baztertu egingo da.
Dirulaguntza-deialdira aurkezten diren ez-fikziozko liburuak baloratu ahal izateko, pdf formatuan aurkeztu beharko dira. Aurkezteko modu hori betetzen ez bada, baztertu egingo da.
Erantzukizunpeko adierazpena, eskabideari erantsita, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan aurreikusitako inguruabarrik ez dagoela adierazten duena. Nortasun juridikorik gabeko entitateen kasuan, adierazpena kideetako bakoitzak sinatu duela ulertuko da.
Deialdi hau kudeatzen duen organoak automatikoki egiaztatuko du, behar beste aldiz, dirulaguntza eskatu duten pertsonek eta entitateek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela, eta, horretarako, ez du haien baimenik beharko. Hala ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, eskatzaileak horri ezezkoa eman ahal izango dio. Kasu horretan, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.
Era berean, jarduerak hobeto baloratu daitezen, entitate eskatzaileek egoki irizten dioten dokumentazio osagarria aurkeztu ahal izango da.
Dagoeneko eginda dauden jardueren kasuan, egindako gastuak justifikatzen dituzten agiri guztiak ere aurkeztu beharko dira.
Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak espedientea osatzeko behar dituen agiri eta azalpen guztiak eskatu ahal izango dizkio entitate eskatzaileari, eta, era berean, eskatzaileak emandako datuak egiaztatzeko egin beharreko egiaztapen guztiak egin ahal izango ditu.
Entitate eskatzaileek aurkeztutako dokumentazioa ikusirik, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaritzak egiaztatzen badu dokumentazio hori osatugabea dela edo daturen bat falta duela, 10 eguneko gehieneko epea emango die entitateei antzemandako akatsak zuzentzeko, eta adieraziko die zuzentzen ez badituzte eskaerari uko egin diotela ulertuko dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Hauek izango dira epaimahai kalifikatzaileko kideak:
Epaimahaiburua:
Ainhoa Zugasti Bilbao, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko Administrazio eta Zerbitzuen arduraduna.
Epaimahaikideak:
Amaia Goenaga Sánchez, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko Memoria Historikoko teknikaria.
Alaitz Vives Urbieta, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko prentsako teknikaria.
ª Dolores Martínez Fernández, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko artxiboko, liburutegiko eta dokumentazioko teknikaria.
Idazkaria:
Nagore Otaola Moscoso, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko Aholkularitza Juridikoko teknikaria. Bileretan hitza izango du, baina botorik ez.
Epaimahai kalifikatzailearen bilera-deialdietan, gai-zerrendetan, bileretan, aktetan eta gainerako idazkietan Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak erabiltzen direla bermatuko da.
Proiektuei dirulaguntzak emateko edo ukatzeko, irizpide haztatu hauek hartuko dira kontuan:
Proiektuaren potentzial estrategikoa eta egokitasuna edo interes soziala. Gehienez 30 puntu.
Proiektua deialdiaren xedera zein mailatan egokitzen den. Proiektuaren izaerari, metodologiari eta antolamenduari buruzko azalpenaren argitasuna baloratuko da, zehaztu ahal izateko proposatutako jarduerak bat ote datozen dirulaguntzaren xedearekin. Gehienez 20 puntu.
Orain arte jorratu ez diren edo tratamendu publiko txikiagoa izan duten gaiak lantzea. Irizpide hau baloratzeko, ez-fikziozko liburuen kasuan, orain arte argitaratutako bibliografia hartuko da kontuan; dokumentalen kasuan, berriz, orain arte argitaratutako ikus-entzunezko materiala. Gehienez 5 puntu.
*Aztertutako gaiari buruzko ikuspegi berritzailea edo ezezaguna ematea. Gehienez 5 puntu.
Puntuazio handiagoarekin baloratuko dira proposamenaren berrikuntza-mailari buruzko informazio nahikoa ematen duten proiektuak. Berrikuntza-adibide gisa, honako hauek aipatuko dira:
Hautatutako gaiari buruz orain arte argitaratu diren lan gehienek eman ez duten ikuspegi bat izatea.
Gutxiago landu den denbora-tarte kronologiko edo eremu geografiko bat izatea.
Gai bati buruz orain arte jorratu ez diren alderdiak jorratzea, orain arte lekukotzarik eman ez duten edo hainbesteko tokirik izan ez duten kolektiboak agertzea, eta abar.
Proiektuaren kalitate tekniko eta profesionala. Gehienez 30 puntu.
Proiektuaren egitura eta baliabide narratiboak. Gehienez 25 puntu. Irizpide horri dagokionez, honako alderdi hauek baloratuko dira, orientazio gisa:
Ez-fikziozko liburuetarako: lexiko aberats eta askotarikoa erabiltzea, eta oin-oharrak, bibliografia, terminologia-glosarioa, iturri dokumentalen eranskinak, mapak, ilustrazioak eta abar sartzea.
dokumentaletarako: artxiboko irudiak sartzea, eta birsorkuntzak, ilustrazio animatuak, infografiak eta baliabide grafikoak erabiltzea, dokumentalean islatutako ikuspuntuen aniztasuna (zuzeneko protagonistei egindako elkarrizketak edo haien hitzak, gaian adituak direnen lekukotzak edo adierazpenak), erritmoa, kontakizuna bizia izatea eta abar.
Entitate edo pertsona eskatzaileak antzeko proiektuetan izandako ibilbidea. Gehienez 5 puntu. Horri dagokionez, baloratuko da entitate edo pertsona eskatzaileak fikziozkoak ez diren liburuak edo ikus-entzunezko materiala aurretik argitaratuta izatea, Euskal Autonomia Erkidegoko Gerra Zibiletik gaur egunera arteko memoria demokratikoa berreskuratzearen eremuan edo Giza Eskubideen defentsarekin lotutako beste eremu batzuetan.
Zeharkako politikak. Gehienez 20 puntu.
Proiektuan euskara erabiltzea eta euskarazko materialak edo material elebidunak sortzea. Gehienez 10 puntu.
Proiektuan genero-ikuspegia sartzea. Gehienez 10 puntu.
Ondorio horietarako, proiektuan genero-ikuspegia sartzeari buruzko azalpen-memorian baloratuko da nola jasotzen den genero-ikuspegia aurkeztutako proiektuetan: aztertutako gaian emakumeen testigantza jasotzen den, arlo jakin batean adituak diren emakumeen balorazioak sartzen diren aurkeztutako lanetan, eta abar.
Halaber, baloratuko da gizonen eta emakumeen ordezkaritza orekatua ote dagoen pertsona juridiko eskatzaileen antolaketa-egituran, eta, era berean, kontratatutako langileen eta pertsona fisiko eskatzaileen genero-berdintasunaren arloko prestakuntza ere baloratuko da.
Dibulgaziorako gaitasuna Proiektuaren zabalkundea. Gehienez 20 puntu.
Baloratuko da proiektuaren memorian dibulgazio-plan edo marketin-kanpaina bat sartzea, obraren publizitatea egiteko. Horren barruan, proiektua gizartera hedatzeko jarduketa guztiak bilduko dira, barne hartuta interneteko eta sare sozialetako publizitatea.
Baloratuko da, halaber, elkarte, udal eta entitateekin lankidetzan aritzea, proiektua ezagutarazteko aukera emango duten sinergiak bilatzeko.
Guztira, 100 puntu emango dira gehienez.
Dirulaguntza adjudikatzeko, eskabideak 45 puntutik gora lortu beharko du, aurreko baremoen arabera.
Epaimahai kalifikatzaileak laguntzak emateko proposamena egingo du. Proposamen horretan, entitate edo pertsona onuradunen lehentasun-ordena ezarri, eta emandako laguntzen zenbatekoa zehaztuko du. Proposamena egiteko, ebazpen honen 5., 6. eta 14. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz proiektu bakoitzak lortu duen puntuazioa baloratuko da.
Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariak, epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamena ikusirik, laguntzak adjudikatzeko prozedura ebatziko du. Ebazpenean laguntzen zenbatekoa jaso beharko da. Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko buruari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoa betez.
Ebazpen hori, gehienez ere, sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko zaie interesdunei, deialdi hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Epe horretan ez bada ebazpen espresurik eman eta jakinarazi, eskabideak ezetsi egin direla ulertuko da, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, hargatik eragotzi gabe Administrazioak espresuki ebazteko duen betebeharra.
Entitate onuradunen zerrenda eta emandako dirulaguntzen zenbatekoa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta EAEko Dirulaguntzen Erregistro Orokorrean argitaratuko dira, denek jakin dezaten.
Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaritzari dagokio ebazpen honetan aurreikusitako dirulaguntzek dakartzaten kudeaketa-lanak egitea.
Entitate eta pertsona onuradunek onartu egin beharko dute emandako dirulaguntza. Horretarako, laguntza onartutzat joko da, dirulaguntza emateko ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik 10 eguneko epean entitate onuradunak idatziz uko egiten ez badio.
Dirulaguntza onartuz gero, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legea eta hura garatzeko araudia bete beharko dira, bai eta 698/1991 Dekretua ere, edo horren ordezko araua (698/1991 Dekretua, abenduaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura egiten diren bermeen eta itzulketen jardunbide orokorra arautzen duena eta kudeaketan parte hartzen duten entitate laguntzaileen baldintzak, araubidea eta betebeharrak ezartzen dituena). Berekin dakar, orobat, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta lege horren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan ezarritako oinarrizko arauketa bete behar izatea, aplikagarriak diren agindu guztietan.
Entitate eta pertsona onuradunek bermatu beharko dute diruz lagunduko diren proiektuek eta horiek bultzatzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoek zorrotz errespetatuko dituztela 1948ko Adierazpen Unibertsalean jasotako giza eskubide guztiak, bai eta 1966ko Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunean nahiz 1966ko Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Itunean jasotakoak ere.
Entitate eta pertsona onuradunek espezifikoki bete beharko dituzte Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. artikuluan onuradunei ezarritako betebeharrak.
Entitate eta pertsona onuradunek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
Deialdi honetako organo kudeatzaileak behar beste aldiz eta automatikoki egiaztatuko du dirulaguntzak eskatzen dituzten pertsonek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela adierazten duen dokumentazioa, baldin eta interesdunek berariaz baimena ukatzen ez badute. Azken kasu horretan, aipatutako ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoarekin bat.
Entitate eskatzaileek dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta eduki beharko dituzte.
Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak informaziorik eskatuz gero, entitate onuradunek eman egin beharko diete.
Entitate onuradunek euskara eta gaztelania erabiliko dituzte zabalkunde-jardueretan eta diruz lagundutako proiektuetatik sortutako argitalpenetan.
Diruz lagundutako proiektuetatik sortutako zabalkunde-jardueretan eta argitaratzen diren materialetan, entitate onuradunek sexismorik gabeko hizkuntza eta irudiak erabiliko dituzte.
Diruz lagundu diren proiektuen finantzaketa publikoaren publizitate egokia egin beharko dute entitate eta pertsona onuradunek, gardentasunari buruzko legedian xedatutakoaren arabera, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 27. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Zehazki, bai dokumentaletan bai argitalpenetan, Gogora Institutuaren logotipoa agertu beharko da, ikusteko moduan.
Emandako dirulaguntza ebaluatzeko, entitate edo pertsona onuradunek Gogora Institutuari jakinarazi beharko diote zenbateko tirada izan den edo zenbat ale saldu diren, ez-fikziozko liburuen kasuan, eta zenbat bistaratze edo ikusle izan dituen, dokumentalen kasuan, dirulaguntza eman eta hurrengo bi urteetan. Datu horiek justifikazio-memoriaren atal espezifiko batean sartu beharko dira.
Aurreko paragrafoetan jasotako betebeharrak pertsona fisikoen edo juridikoen nortasunik gabeko pribatu edo publikoen taldeetako kide bakoitzari aplikatuko zaizkio, taldeko kide bakoitzak bere gain hartutako betearazpen-konpromisoak betez, eta horietako bakoitzak aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoari dagokionez.
Era berean, entitate eta pertsona onuradunek enpresa-deslokalizaziorik ez gauzatzeko konpromisoa adierazteko betebeharra daukate, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.4.p) artikuluari jarraikiz.
Deialdi honen babesean ematen den dirulaguntza honela ordainduko da:
Lehenengo ordainketan, emandako dirulaguntzaren % 60 ordainduko da, dirulaguntza berariaz onartu eta gero, edo ematen dela jakinarazten denetik hamar eguneko epea igarotzean, berariazko uko-egiterik ez bada aurkeztu.
Bigarren ordainketan, emandako dirulaguntzaren erabilera Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren aurrean hurrengo artikuluan zehaztutako moduan justifikatu ondorengo likidaziotik sortutako zenbatekoa ordainduko da.
Emandako dirulaguntza ordaindu ahal izateko, entitate eta pertsona onuradunek hirugarrenen altaren agiria aurkeztu beharko dute. Erregistratuta ez badaude edo Ogasun eta Ekonomia Saileko Hirugarrenen Erregistroko bankuko datuak aldatu nahi badituzte, elektronikoki izapidetzera behartuta dauden pertsonek elektronikoki egin beharko dute, egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen zerbitzuaren bitartez, hemen: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/
Dirulaguntza justifikatzeko, egindako proiektuaren memoria xehea aurkeztu beharko da, eta proiektuan genero-ikuspegia nola txertatu den adieraziko. Gainera, gastuen eta sarreren balantzea aurkeztu beharko da, bai eta diruz lagundutako proiektua edo programa gauzatzeko egindako gastuen jatorrizko fakturak edo kopia konpultsatuak ere. Dirulaguntza jasotzeaz gainera, jarduerak funts propioekin edo beste dirulaguntza edo baliabide batzuekin finantzatu badira, justifikazioan egiaztatu beharko da diruz lagundutako jarduera horietarako erabilitako funtsen zenbatekoa, jatorria eta aplikazioa.
Aipatutako memoriarekin batera, azken produktuaren kopia bat aurkeztu beharko da. Horrez gain, fikziozkoak ez diren liburuen kasuan, aleen tirada adierazi beharko da; dokumentalen kasuan, berriz, zenbat bistaratze edo ikusle izan dituen. Diruz lagundutako liburuaren edo dokumentuaren kopia hurrengo apartatuan ezarritako justifikazio-epearen barruan aurkezten ez bada, justifikatzeko betebeharra ez betetzat joko da.
Justifikazio-agiriak Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutura bidali beharko dira 2024ko abenduaren 31 baino lehen.
Artikulu honetan aurreikusi gabekoari dagokionez, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 32. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da.
Gogora Institutuaren estatutuen 4. artikuluan jasotzen denez, Institutuaren eginkizunen artean Euskadiko memoria demokratikoaren ondarea kontserbatzea dago, besteak beste, eta, horretarako, memoria demokratikoari buruzko funts publiko bat sortzea aurreikusten da (Gogora Institutuaren estatutuak azaroaren 3ko 204/2015 Dekretuaren bidez onartu ziren).
Eginkizun horiek betetzeko, Gogora Institutuak liburutegi espezializatu bat sortu du, zeinaren dokumentu-funtsean sartuko baitira dirulaguntza jaso duten obrak; obra horiek kontserbaziorako, dibulgaziorako, kontsultarako eta mailegurako baino ez dira erabiliko. Horiek guztiak irabazi asmorik gabeko erabilerak dira, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuaren 37. artikuluaren babestutakoak, eta ez dute egile-eskubideen titularren baimenik beharko, nahiz eta egileek ordainsaria jasotzeko eskubidea izango duten beren lanen maileguengatik, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bateginaren 37.2 artikuluan ezarritako baldintzetan.
Dirulaguntza emateko aintzat hartu diren baldintzak aldatuz gero, helburua betetzat jotzen bada, eta, hala badagokio, beste edozein entitate publikok edo pribatuk emandako beste dirulaguntza eta laguntza batzuk jasotzen badira, edo helburu bererako beste edozein diru-sarrera edo baliabide jasotzen bada, dirulaguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da, baldin eta deialdi honetan onuradun izateko ezarri diren gutxieneko baldintzak betetzen badira. Horretarako, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaritzak aldaketarako ebazpena emango du, eta, bertan, eman diren dirulaguntzen zenbatekoak egokituko dira.
Edozein arrazoi dela-eta diruz lagundutako proiektuak ezin badira eskabidean adierazitako moduan gauzatu, horren berri eman beharko zaio Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuari. Hala gertatzen bada eta dirulaguntza emateko ebazpena ezin bada aldatu, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutu zuzendariak zehaztu beharko du emandako zenbatekoa itzuli behar ote den, hala badagokio, horretarako emandako ebazpenaren bidez.
Honako kasu hauetan, baldintzak ez direla bete ulertuko da:
Dirulaguntza baldintzak bete gabe lortzea edo baldintzak faltsututa edo hura eskuratzea galaraziko luketen baldintzak ezkutatuta.
Bere garaian aurkeztutako proiektua ikusita, jasotako dirulaguntza onartutako jarduketarako ez beste zerbaitetarako erabiltzea, osoki edo zati batean.
Hautatutako proiektuan aldaketak egitea, salbu eta, aldaketok funtsezkoak ez izanik, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariak berariaz baimentzen baditu, eskabide arrazoitu bat jaso ondoren.
Justifikazio-betebeharra ez betetzea edo behar bezala ez justifikatzea, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Deialdi honen 17.9 artikuluan jasotako publizitate-neurriak hartzeko betebeharra ez betetzea.
Entitate onuradunak ez baditu betetzen artikulu honen 1. puntua, laguntza emateko ebazpenean edo deialdiaren ebazpenean ezarritako baldintzak, eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. artikuluan jasotako betebeharrak, laguntza jasotzeko eskubidea galduko du, eta, hala badagokio, jasotako zenbatekoa itzuli beharko dio, osoki edo partzialki, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, berandutze-interesarekin batera; horrez gainera, dagozkion zigorrak ezarriko zaizkio. Hori guztia, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera.
Honako irizpide hauek ezartzen dira dirulaguntza emateko ezarritako baldintzen balizko ez-betetzeak mailakatzeko, kasu bakoitzean itzuli beharreko ehunekoekin:
Dirulaguntza baldintzak faltsutuz edo ezkutatuz lortzea. Itzuli beharreko ehunekoa: % 100.
Eskabidean jasotako helburuak inola ere ez betetzea. Itzuli beharreko ehunekoa: % 100.
Eskabidean jasotako helburuak zati batean ez betetzea. Bete ez diren helburuekiko proportzioan.
Zabalkunderako neurriak ez betetzea. Itzuli beharreko ehunekoa: % 40.
Justifikatzeko betebeharra ez betetzea. Itzuli beharreko ehunekoa: % 100.
Justifikazioa behar bestekoa ez izatea. Behar bezala justifikatu ez den zatiarekiko proportzioan.
Diruz lagundutako liburuaren edo dokumentuaren azken kopia deialdi honetako 19.2 artikuluan ezarritako epean ez aurkeztea. Itzuli beharreko ehunekoa: % 100.
Onuradun gisa ezarritako beste baldintza batzuk zati batean ez betetzea. Bete gabeko baldintzekiko proportzioan.
Irizpide horiek aplikatuko dira onuradunak itzuli beharreko zenbatekoa zehazteko, proportzionaltasun-printzipioari erantzunez.
Datu pertsonalak tratatu egingo dira, eta izen hau duen tratamendu-jardueran sartuko dira: Memoria Demokratikorako laguntzak eta dirulaguntzak.
Arduraduna: Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua.
Helburua: laguntzen eta dirulaguntzen prozedurak fase guztietan kudeatzea, eta Institutuaren helburu bertsuak dituzten erakundeen eta entitate publiko eta pribatuen elkarlana sustatzea, memoria integratuaren politika publiko bat koordinatzeko.
Legitimazioa: interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean gauzatutako eginkizun bat betetzea.
Hartzaileak:
Ogasun publikoa eta zerga-administrazioa.
Gizarte Segurantzako organismoak.
Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezerezteko eskubidea duzu, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: gure web-orri honetan kontsulta daiteke Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/124400-capa2-eu.shtml
Araudia:
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoa.
3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa.
16/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzarena.
I. ESKABIDEAN SARTU BEHARREKO DATUAK. ESKABIDEA DAGOKION FORMULARIO ELEKTRONIKOAREN BIDEZ EGIN BEHARKO DA
Identifikatu.
Hartzailea: Organismoa: Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua.
Instrukzio-organoa: Zuzendaritza.
Eskatzailea:
Honela dihardu: Espedienteko pertsona/entitate interesdun gisa edo honen ordezkari gisa:
Identifikazio-agiria:
Zenbakia:
Izena:
Lehen abizena:
Bigarren abizena:
Sexua: Gizona edo Emakumea.
Beste pertsona bat/entitate ordezkatua:
Erne: ordezkatutako pertsonaren datuek bat etorri behar dute haren identifikazio-agirian ageri direnekin (NAN, IFZ eta abar).
Identifikazio-agiria: NAN, IFK, AIZ, pasaportea edo bestelako agiri batzuk.
Ordezkaritza hori eskabide honetarako baino ez da erabiliko, eta ez da Ahalordetzeen Erregistro Elektronikoan gordeko.
Jakinarazpenak eta komunikazioak helbide honetara bidaliko dira:
Espedientea izapidetzen ari den bitartean, administrazioak honi helaraziko dizkio jakinarazpenak: (elkartea/IFK).
Jakinarazpen eta komunikazioetarako kanala.
Kontuan posta-datuak dituzu. Aldatu egingo ditugu, eta, aurrerantzean, elektronikoki gordeko dira.
Elektronikoa: Nire karpeta ataleko jakinarazpen eta komunikazioen ontzira bidaliko dira. Bertan sartzeko, identifikazio-bitarteko elektroniko bat behar da.
Kanal elektronikoari buruzko oharra: jakinarazpen elektronikora sartzen ez bazara, jakinarazitzat joko da Nire karpetan eskuragarri jartzen denetik 10 egun natural igarotakoan. Esandako epea betetzen denean, jakinarazpena baztertu egin duzula ulertuko da, eta horrela jasoko da espedientean. Izapidea egintzat joko da, eta Administrazioak aurrera jarraituko du prozedurarekin.
Abisuak jasotzeko datuak.
Nire karpetan jakinarazpen edo komunikazio bat daukazunean, abisu bat bidaliko dizugu helbide elektronikora eta telefono mugikorrera.
Helbide elektronikoa:
Helbide elektronikoaren berrespena:
Telefono mugikorra:
Harremanetarako hizkuntza:
Mezu elektronikoen eta abisu-mezuen bitartez bidaliko zaizkizun jakinarazpenak eta komunikazioak zuk adierazitako hizkuntzan egongo dira.
Euskara / Gaztelania.
Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.
Eskabidean ageri diren datu pertsonalak «Memoria demokratikoaren laguntzak eta dirulaguntzak» izeneko tratamendu-jardueran sartu eta tratatuko dira.
Arduraduna: Gogora. Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua.
Helburua: laguntzen eta dirulaguntzen prozedurak fase guztietan kudeatzea, eta Institutuaren helburu bertsuak dituzten erakundeen eta entitate publiko eta pribatuen elkarlana sustatzea, memoria integratuaren politika publiko bat koordinatzeko.
Legitimazioa:
Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzean burututako eginkizun bat betetzeko.
Hartzaileak:
Ogasun publikoa eta zerga-administrazioa.
Gizarte Segurantzako organismoak.
Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezerezteko eskubidea duzu, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: gure web-orrian datuen babesari buruzko informazio zehatz gehiago azter dezakezu: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/124400-capa2-eu.shtml
Araudia:
Datu Pertsonalak Babesteko Erregelamendu Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES).
3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa (https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673).
16/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzarena (https://www.boe.es/diario_boe/txt.php?id=BOE-A-2024-900).
Datuak bete.
Sar itzazu atal bakoitzean eskatzen diren datuak.
Oinarrizko datuak.
Entitate eskatzailearen datu fiskalak dauden lurralde historikoa/probintzia.
Lurralde historikoa/Probintzia: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, beste probintzia batzuk.
Proiektuaren datuak.
Proiektuaren izena:
Eskatutako zenbatekoa:
Harremanetarako datuak.
Izena:
abizena:
abizena:
Harremanetarako telefonoa:
Programaren xedea:
Egin beharreko jardueren egutegia.
(Ikus .PDF)
Beste finantzaketa-iturri batzuk.
Erregistro bat sartu behar da, gutxienez, beste finantzaketa-iturriren bat jasotzen badu.
(Ikus .PDF)
Eskatutako laguntzak.
(Ikus .PDF)
«Minimis» laguntzak.
Europako Batzordearen 2023/2831 Erregelamendua, 2023ko abenduaren 13koa, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa (2023ko abenduaren 15eko EBAO, L 2831).
Entitate onuradun honek, hiru urteko edozein alditan, entitate publikoetatik edo aurrekontu publikoen kontura finantzatutako ente pribatuetatik jasotako minimis laguntza guztiak:
Gutxienez erregistro 1 sartu behar da administrazio publiko edo entitate pribaturen bati «minimis» araubideari lotutako laguntza edo dirulaguntza bat eskatu badio eta eman badiote, edo administrazio publiko edo entitate pribaturen bati «minimis» araubideari lotutako laguntza edo dirulaguntza bat eskatu badio eta ebazpenaren zain badago.
(Ikus .PDF)
Proiektuaren egoera.
Proiektua amaitu den adierazi: Bai / Ez.
Erantzukizunpeko adierazpenak:
Adierazten dut pertsona eskatzaileak:
Bateragarritasun adierazpenak:
Ez da jasotzen ari helburu bererako laguntza edo dirulaguntzarik administrazio publiko eta entitate pribatuetatik.
Jasotzen ari da helburu bera duen laguntza edo dirulaguntzaren bat administrazio publiko edo entitate pribaturen batetik (atal honetako datuak dagokion dokumentuan zehaztu beharko dituzu).
Eskatu du helburu bera duen laguntza edo dirulaguntzaren bat administrazio publiko edo entitate pribaturen batean, eta ebazpenaren zain dago (atal honetako datuak dagokion dokumentuan zehaztu beharko dituzu).
Ez du zigorrik jaso, ez penalik ez administratiborik, laguntza edo dirulaguntza publikoak jasotzea galarazten dionik.
Ez zaio administrazio-zehapenik edo zehapen penalik ezarri sexu-bereizkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorreko araudia ez betetzeagatik, dagokion zehapenean adierazitako epean, bat etorriz Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.1 artikuluaren h) letran ezarritakoarekin.
Minimis.
Ez du «minimis» araubideari lotutako dirulaguntzarik jaso hiru urteko edozein alditan.
Eskatu du «minimis» araubideari lotutako laguntza edo dirulaguntzaren bat administrazio publiko edo entitate pribaturen batean, eta eman diote (atal honetako datuak dagokion dokumentuan zehaztu beharko dituzu).
Eskatu du «minimis» araubideari lotutako laguntza edo dirulaguntzaren bat administrazio publiko edo entitate pribaturen batean, eta ebazpenaren zain dago (atal honetako datuak dagokion dokumentuan zehaztu beharko dituzu).
Ez dago Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan adierazitako ezein egoeratan.
Egunean ditu dirulaguntzen itzulketaren ziozko betebeharrak, eta konpromisoa hartzen du aurreko betebehar horiek betetzen jarraitzeko dirulaguntza jasotzeko eskubidea aitortzen zaion edo baliatzen duen denbora osoan, bat etorriz Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. artikuluaren f) letrarekin eta 39/2015 Legearen 69.1 artikuluarekin; era berean, dirulaguntza eman dion organoak eskatzen dionean hori guztia egiaztatzeko konpromisoa hartzen du.
Egiazkoak eta osoak dira eskabide honetako datu guztiak, baita aurkezten ditudan agiri guztiak ere, eta neure gain hartzen dut horren erantzukizuna (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 28.7 artikulua).
Erantzukizunpeko adierazpen batean edo komunikazio batean jasotzen den datu edo informazioren bat zehaztasunik gabea edo faltsua bada edo aurkeztu ez bada, edo administrazio eskudunari ez bazaio aurkezten erantzukizunpeko adierazpena, edo deklaratzen dena betetzen dela egiaztatzeko eskatzen den dokumentazioa, edo komunikazioa, orduan ezinezkoa izango da dena delako eskubidea baliatzen edo jardueran aritzen jarraitzea, egitate horren berri izaten den unetik bertatik aurrera, hargatik eragotzi gabe izan litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa; 69.4 artikulua).
Dokumentuak erantsi.
Prozeduran eskatzen diren dokumentu motak ikus ditzakezu jarraian. Dokumenturen bat igotzeko, sakatu Erantsi. Mota bereko dokumentu gehiago eransteko, sakatu Gehitu.
Ofiziozko egiaztapena.
Aplikatu beharreko araudiaren arabera, prozedura honen instrukzio-organoak ofizioz egiaztatuko ditu administrazio eskudunean datu hauek:
Gizarte Segurantzaren ordainketa egunean dagoen (GSDN-Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia).
Zerga-betebeharrak egunean dauden (EAEko foru-aldundiak edo Estatuko Zerga Agentzia).
Salbu eta interesdunak kontra egiten badu modu arrazoituan. Aurka egiteko eskubidea erabiltzea.
Eskatutako dokumentu motak.
Formatuak eta tamainak.
Baimendutako fitxategi formatuak: 7z, aih, ain, avi, bmp, class, csig, css, csv, daf, dbf, dgn, doc, docm, docx, dot, dotm, dotx, dtd, dwf, dwg, dxf, eclipseh, fbn, fbx, fla, flv, fm, gif, gml, gz, hs, htm, html, ics, jar, java, jhtml, jpeg, jpg, jsp, log, mdb, mde, mht, mhtml, mov, mp3, mp4, mpeg, mpg, mpg2, mpp, msg, odg, odp, ods, odt, oga, ogg, papel, pdf, php, png, pot, potm, potx, ppsm, ppsx, ppt, pptm, pptx, prj, ps, rar, rmm, rtf, sam, sbn, sbx, shp, shx, sl, so, svg, swf, tif, txt, vrf, vsd, wav, webm, wma, wmv, wpd, xfm, xlm, xls, xlsb, xlsm, xlsx, xlt, xltm, xltx, xml, xsd, xsig, zip, zipx
Fitxategi bakoitzarentzat gomendatutako gehienezko tamaina: 5 MB.
Fitxategi erantsien multzoaren gehieneko tamaina: 15 MB.
Gehienez ere erants daitekeen dokumentu kopurua: 15.
Ondoren, dokumentu gehiago erantsi ahal izango dituzu espedientean, Nire karpeta erabiliz («Dokumentuak erantsi» botoia).
(Ikus .PDF)
Sinatu eta bidali.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)