Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 1ekoa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, Lehendakaritzako behin-behineko langilea izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 27
  • Hurrenkera-zk.: 650
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/02/01
  • Argitaratze-data: 2023/02/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.1 artikuluan, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19.1 a) eta 30.3 artikuletan zein aplikagarria den gainerako araudian ezarritako ahalmenez baliatuz, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez gero, honako hau

Lehenengoa. Marina Goikoetxea Balentziaga andrea Lehendakaritzako Idazkaritza Nagusiaren aholkulari izendatzea (kodea: 5236; dotazioa: 1; maila: zuzendaria), Lehendakaritzan.

Bigarrena. Egin beharreko zereginak aholkularitzako lanpostu bati dagozkionak izango dira, baita atxikita dagoen eremuko espezifikokoak ere.

Hirugarrena. Interesdunak eskubidea izango du, baldin eta horretarako legez eskatzen diren baldintzak betetzen baditu, Goi Kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1, 5.1 eta 5.2 artikuluetan jasota dauden aurreikuspenen bat edo guztiak aplika dakizkion.

Laugarrena. Izendapen honek 2023ko urtarrilaren 21ean izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Era berean, ebazpen honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki amaituta geratuko da aholkulariak betetzen duen konfiantza- edo aholkularitza-funtzioaren hartzailea den agintariak kargua uzten duenean, lehenago edozein momentutan ezeztatzeko dagoen aukerari uko egin gabe.

Bosgarrena. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo, bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 1a.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JUAN MANUEL CASTILLA ALBISU.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik