Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko otsailaren 13koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, Goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua izendapen askearen sistema erabiliz betetzeko deialdia iragartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 38
- Hurrenkera-zk.: 933
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/02/13
- Argitaratze-data: 2023/02/23
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Europako Gaietarako Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua hutsik dagoenez 520010 kodea, 179 dotazioa, bat etorriz indarrean dagoen araudiak ematen dion eskumenarekin, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman duelarik, eranskinean azaltzen den lanpostua izendapen askearen sistema erabiliz betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du sail honek. Hona hemen deialdiaren
OINARRIAK
Lehenengoa. Parte hartu ahal izateko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioek, eranskinean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
Aipatutako baldintza berdinetan, honako hauek ere parte hartu ahal izango dute, lanpostuen zerrendetan deialdiko lanpostuak halako langileek bete ditzaketela azaltzen bada: beste administrazio publikoetako karrerako funtzionarioek, irakaskuntzako karrerako funtzionarioek, Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek, eta erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoek.
Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeretan egonda hartu dezakete parte deialdi honetan, honako egoera hauetan izan ezik:
Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita duten funtzionarioek ezin izango dute parte hartu egoera horrek dirauen bitartean.
Norberaren kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian egonik lanera itzuli baino lehen eszedentzian egon beharreko denbora ez badute bete.
Eskatutako baldintzak bete beharko dira deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean. Esleitutako lanpostua jabetzan hartu arte bete behar dira eskakizunak. Parte hartzeko betekizunak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezingo dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.
Bigarrena. Eskabideak.
Hautagaiek Zerbitzu Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera 15 egun balioduneko epean. Eskabideetan, datu pertsonalak eta orain daukaten destinoa adierazi beharko dute hautagaiek.
Hautagaiek, eskabidearekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, eta, bertan, honako hauek adierazi:
Titulu akademikoak.
Administrazio publikoan eta enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.
Egindako ikasketak eta ikastaroak, dauzkaten hizkuntza-ezagupenak eta egokitzat jotzen dituzten bestelako merezimenduak.
Eskabidearekin batera, eskatutako baldintzak betetzen dituztela eta adierazitako merezimenduak dauzkatela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek. Horiek dagoeneko Langileen Erregistroan badaude, ez dituzte aurkeztu beharko. Esandako guztiez gain, aurkeztu beharrekotzat jotzen dituzten argitalpen, txosten edota bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.
Hirugarrena. Ebazpena.
Deialdi hau Lehendakaritzaren idazkari nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera gehienez hilabeteko epean.
Lanpostua lortzen duen pertsonak, ezarritako epearen barruan hartu beharko du jabetzen lanpostua, eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.
Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beraren aurka egiteko, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri dakioke ebazpena eman duen organoari, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 13a.
Lehendakaritzako idazkari nagusia,
JUAN MANUEL CASTILLA ALBISU.
Deialdiko lanpostua: goi-kargudunaren idazkaria.
Kodea: 520010.
Dotazioa: 179.
Kidegoak:
EGC101-Administrarien eskala.
EGC201-Administrari laguntzaileen eskala.
Destino-osagarriaren maila: 18.
Berariazko osagarria: VI-A.
Hizkuntza-eskakizuna: 2.
Derrigorrezkotasun-data: 2009/10.
Kokapena: Europako Gaietarako Zuzendaritza. Lehendakaritza.
Herria: Vitoria-Gasteiz.
Betebeharrak:.
Kidegokoa izatea:
EGC101- Administrarien eskala.
EGC201- Administrari laguntzaileen eskala
Frantsesa B1.