Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko martxoaren 27koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, Lehendakaritzan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa bete gabe uzten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 66
- Hurrenkera-zk.: 1635
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/03/27
- Argitaratze-data: 2023/04/04
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46. artikuluan eta Lehendakaritzaren idazkari nagusiaren 2023ko otsailaren 13an emandako ebazpeneko hirugarren oinarrian ezarritakoaren arabera, zeinaren bidez iragarri zen Lehendakaritzan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa (2023ko otsailaren 23ko EHAA, 38 zk.), eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren, honako hau
Lehenengoa. Bete gabe uztea goi-kargudunaren idazkari lanpostu hau: Europako Gaietarako Zuzendaritzakoa (kodea: 520010, dotazioa: 179).
Bigarrena. Ebazpen honek amaiera emango dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio ebazpena eman duen organo berari hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 27a.
Lehendakaritzako idazkari nagusia,
JUAN MANUEL CASTILLA ALBISU.