Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko irailaren 20koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita administrazio publikoetako lehen esperientziaren programa finantzatzera bideratutako laguntzen deialdian esleitu diren baliabide ekonomikoak gehitu direla. Europar Batasuna-NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean sartzen da deialdi hori.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 184
- Hurrenkera-zk.: 4415
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/09/20
- Argitaratze-data: 2023/09/26
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Ogasun eta Ekonomía; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ogasun; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2021eko abenduaren 13ko Ebazpenaren bidez agindu zen administrazio publikoetako lehen esperientzia profesionalaren programa finantzatzera bideratutako laguntzen deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko (2021eko abenduaren 31ko EHAA, 262. zk.). Europar Batasuna-NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean sartzen da deialdi hori, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2021eko abenduaren 13ko bileran; eskabideak aurkezteko epea 2023ko urriaren 31ra artekoa da.
Deialdi horretan araututako laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak 7.518.326 eurokoak izan ziren. Estatuak hura gauzatzeko helburuz transferitutako zenbatekoa izan zen, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan sartzen den proiektua delako, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduan ezarritako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bidez.
Deialdiaren 2. artikuluan ezarritakoaren arabera, eman beharreko laguntzen bolumen osoak ez du gaindituko aipatutako zenbateko hori edo zenbateko hori eguneratzetik ateratzen dena, aurrekontu-aldaketarik onartzen bada indarreko legeekin bat, bereziki 2022an edo 2023an Euskal Autonomia Erkidegoari Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruko funts berriak transferitzen bazaizkio xede bererako eta laguntza hauek finantzatzeari lotutako ordainketa-kreditu berriak sortzen badituzte.
Deialdia argitaratu denetik jasotako eskabideen bolumenak horretara bideratutako kreditua gainditu du.
Maiatzaren 17ko TES/440/2022 Aginduaren bidez (2022ko maiatzaren 19ko BOEn argitaratu zen), Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 19. eta 23. osagaien esparruan inbertsio-proiektuak gauzatzeko 2022ko ekitaldiko kredituak lurraldeka banatu dira, Enplegu eta Lan Gaietarako Konferentzia Sektorialak 2022ko apirilaren 6an egindako bileran onartutako irizpideetan oinarrituta, Euskal Autonomia Erkidegoari 6.244.148 euroko zenbatekoa esleituz administrazio publikoetako lehen esperientzia profesionalaren programako laguntzak finantzatzeko. Zenbateko hori transferituta dago helburu horretara aplikatzeko.
Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 49.2 artikuluan ezartzen denez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, dirulaguntzen deialdiez gain, interesdunentzat garrantzitsua den eta oro har eragiten dien edozein egintza. Manu hori aintzat hartuta, administrazio publikoetan lehen esperientzia profesionalaren programako laguntzen deialdiaren 2. artikuluan berariaz ezartzen da laguntza horiek finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoen gehikuntzari dagokion publizitatea emango zaiola Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez (ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da).
Horrenbestez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak honako hau
Argitara ematea administrazio publikoetako lehen esperientzia profesionalaren programako laguntzen deialdia finantzatzeko esleitu diren baliabide ekonomikoak gehitu direla. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2021eko abenduaren 13ko bileran hartutako erabakiaren bidez, 6.244.148 eurotan, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotuta Euskal Autonomia Erkidegoko 2023ko Aurrekontu Orokorren ordainketa-kredituaren kargura.
Horrenbestez, aipatu laguntzak finantzatzera bideratutako aurrekontu-kredituaren zenbatekoa, guztira, 13.760.474 eurokoa da.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 20a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
FRANCISCO PEDRAZA MORENO.