Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko abenduaren 28koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 18ko Aginduaren babesean 2023ko ekitaldian eskatutako laguntzak eman eta ukatzen diren. Agindu horren bidez, nekazaritza- eta elikagaigintza-produktuak zein arrantzaren eta akuikulturaren deribatuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko deialdia onartu zen (Lehiatu Inbertsioa Programa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 40
  • Hurrenkera-zk.: 968
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/12/28
  • Argitaratze-data: 2024/02/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kontuan izanda Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 18ko Aginduaren, 2023ko ekitaldirako nekazaritza- eta elikagaigintza-produktuak eta arrantzaren eta akuikulturaren deribatuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko dirulaguntzen deialdia egiten duenaren (Lehiatu Inbertsioa programa), babesean aurkeztutako dirulaguntzen eskaerak, ebazpen honen I. IV. eranskinetan zerrendatzen direnak, eta eskaerekin batera aurkeztutako dokumentazioa, eranskin horietan espediente-zenbakia adierazita dutenak.

Kontuan izanda 2021/2115 Erregelamenduak (EB), Europako Parlamentuarenak eta Kontseilu Europarrarenak, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidez (LGENF) landa garapenerako laguntzeari buruzkoak, ezartzen dituela Europar Batasunak Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidez finantzatutako landa-garapenarentzako laguntza arautzeko arau orokorrak. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, 2023-2027 epealdirako Landa Garapenerako Programa onartu da Batzordearen 2015eko maiatzaren 26ko C(2015)3479 Erabakiaren bidez, neurri horiek garatzeko.

Kontuan izanda Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko uztailaren 7ko 2021/1139 Erregelamenduak (EB), Itsas, Arrantza eta Akuikulturarako Europako Funtsari (IAAEF) buruzkoak, ezartzen duela arrantza- eta akuikultura-produktuei emateko laguntzen esparruko erreferentziazko erkidegoko arau-markoa. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Espainiako arrantza-sektorerako Arrantzarako Europako Funtsaren (IAAEF) Programa Eragilea doakio, 2022ko azaroaren 29an onartu zena, Europako Batzordearen Egikaritze Erabakiaren bidez.

Kontuan izanda urriaren 3ko 194/2006 Dekretuarekin bat Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileari dagokiola LGENF erkidegoko funtsaren kontura finantzaturiko laguntzak ordaintzea, erakunde horrek bakarrik baitauka horretarako eskumena.

Kontuan izanda Balorazio Batzordeak egindako ebazpen-proposamena. Batzorde hori Deialdi Aginduaren 10.2. Onarria aplikatuta eratu eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak 2023ko azaroaren 7an egindako Ebazpenaren bidez izendatu zen.

Kontuan izanda Balorazio Batzordeak, ebazpen-proposamena egiteko, aintzat izan dituela Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 18ko aginduan ezarritako balorazio- eta hautaketa-irizpide objektiboak.

Kontuan izanda lehen azaldutakoa

Lehenengoa. Ebazpen honen I. eranskinean zerrendatutako eskatzaileei nekazaritza- eta elikagaigintza-produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak ematea, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 18ko Aginduan jasotakoen artetik. Eranskin horretan, diruz lagun daitekeen inbertsioaren edo gastuaren zenbatekoa eta zuzeneko laguntza gisa diruz lagundutako kopurua zehaztuko dira. Guztizko zenbatekoa 2.713.852,43 eurokoa da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen kargura finantzatu da, aipatu aginduaren II., III., V. eta VI. kapituluetan (II. eta III. kapituluetan LGENFrekin batera finantzatu da).

Bigarrena. Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kargura finantzatutako nekazaritza- eta elikagaigintza produktuentzako dirulaguntzarako eskubidea aitortzea Ebazpen honen II. eranskinean zerrendatutako eskatzaileei. Aipatu Eranskinean, hauta daitekeen gastuaren zenbatekoa eta zuzeneko dirulaguntza gisa diruz lagundutako zenbatekoa zehaztuko dira, eta zenbateko osoa, II. eta III. kapituluei dagokiena, 1.265.266,81 eurokoa izango da.

Dirulaguntza horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak ordainduko ditu, urriaren 3ko 194/2006 Dekretua betetzeko.

Hirugarrena. Ebazpen honen III. eranskinean zerrendatutako eskatzaileei arrantzaren eta akuikulturaren produktu deribatuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak ematea, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen eta Itsas, Arrantza eta Akuikulturarako Europako Funtsaren kargura finantzatutakoak. Aipatu Eranskinean, hauta daitekeen gastuaren zenbatekoa eta zuzeneko dirulaguntza gisa diruz lagundutako zenbatekoa zehaztuko dira, eta zenbateko osoa, IV. Kapituluari dagokiona, 306.215,69 eurokoa izango da.

Laugarrena. Ebazpen honetako IV. eranskineko zerrendatutako eskatzaileei ez ematea nekazaritza- elikagaigintza-produktuak eta arrantzaren eta akuikulturaren deribatuak produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko dirulaguntzak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 18ko Aginduan jasotakoak.

Bosgarrena. Inbertsioak egiteko epea ordainketa-kreditua edo konpromisoa eman den aurrekontu-ekitaldian amaituko da, eta, hala badagokio, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 18ko Aginduaren hamazazpigarren Oinarrian ezarritako gehieneko epean luzatuko dira.

Enpresak aurkeztutako inbertsio-egutegiaren arabera eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 18ko Aginduak ezarritakoari jarraiki ordainduko da dirulaguntza.

Luzapena deialdi-aginduaren I. eranskineko 14 oinarrian ezarritakoaren arabera eskatu behar da, edo, epe hori amaitu bada, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barruan. Dirulaguntza eman eta hurrengo ekitaldian inbertsioak egiteko eskatu beharko da, edo, bi urteko proiektuen kasuan, azken zatirako, betiere deialdi-aginduan ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira eta laguntza emateko helburuari eusten bazaio.

Inbertsioak ez badira egiten gehieneko epeen barruan, ezta epeen luzapenean ere, edo inbertsioa egin izana egiaztatzeko agiriak aurkezteko epe barruan ez badira aurkezten, aurreko ataletan ezarritako dirulaguntza hartzeko eskubidea galduko dute onuradunek, eta, hala badagokio, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 18ko Aginduaren hamazazpigarren artikuluan xedatutako itzulera-prozedura jarriko da abian.

  1. eranskinean adierazitakoaren arabera (FEADER informazioari eta publizitateari buruzko 808/2014 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren I. zatia), Ebazpen honetako II. eranskinean zerrendatutako eskatzaileek FEADERetik jasotako laguntzari buruzko informazioa publiko egin behar dute, Eranskin horretan ezarritakoaren arabera.

    Era berean, laguntza ematen zaion inbertsio-proiektua betetzen ez bada, edo laguntza ematea ekarri duten baldintzak eta betebeharrak betetzen ez badira, eta batez ere, laguntza jaso duten inbertsioei inbertsioa egin eta ondorengo zazpi urteetan -ondasun materialentzat (makinaria eta lanabesak)- edo hamar urteetan -ondasun higiezinentzat eta obra zibilarentzat- gutxienez ez bazaie eusten, edo inbertsioak beste helburu batzuetarako erabiltzen badira, laguntzak eten egingo dira, eta, eskuratutako kopuruak itzuli beharko dira.

    Seigarrena. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio-bidea amaitzen, interesdunak gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, 121 eta 122 artikuluetan zehaztutakoarekin bat etorriz.

    Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 28a.

    Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

    RAÚL PÉREZ IRACHETA.

    (Ikus .PDF)