Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko irailaren 8koa, Garraio Plangintzaren zuzendariarena, salgai arriskutsuak errepidez garraiatzeko behar diren segurtasun-ikuskatzaileen lanbide-gaitasuna egiaztatzeko eta berritzeko Euskal Autonomia Erkidegoko azterketetarako deia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 181
  • Hurrenkera-zk.: 4067
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/09/08
  • Argitaratze-data: 2022/09/21

Testu legala

Salgai arriskutsuak nazioarteko errepidez garraiatzeko Akordio europarrarekin (ADR) lotuta, otsailaren 14ko 97/2014 Errege Dekretuaren arabera, salgai arriskutsuen errepideko garraioa edo zama-lanak egiten dituzten enpresek arlo horretako arriskuetatik babesteko segurtasun-ikuskatzaile bat edo gehiago izan beharra daukate. Gainera, Dekretu horrek segurtasun-ikuskatzaileek bete behar dituzten eskakizunak eta eginkizunak finkatu zituen, betiere Europar Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008ko irailaren 24ko 2008/68/EE Zuzentarauari jarraikiz.

Helburu hori gauzatu ahal izateko, salgai arriskutsuen errepide eta trenbideko garraiorako segurtasun-ikuskatzaileen lanbide-gaitasunari buruz otsailaren 27ko FOM/605/2004 Aginduak horretarako azterketak autonomia erkidego bakoitzeko organo eskudunak deitu beharko dituela aurreikusten du, eta deitu ere, gutxienez urtean behin.

Gainera, Sustapen Ministerioaren otsailaren 27ko FOM/605/2004 Aginduaren bidez ezarri denez, segurtasun-ikuskatzaileen gaitasun-agiriak 5 urteko balio-aldia izango du, eta ziurtagiriaren azken balio-urtean kontrol-azterketa bat gaindituz gero, beste hainbeste urtetarako berritu ahal izango da; kontrol-azterketa hori Agindu horren 2. artikuluan adierazitako lehenengo froga izango da, eta baldintzak ikuskatzaile berrientzako jarritako berberak izango dira.

Ondorioz, otsailaren 27ko FOM/605/2004 Aginduaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta urtarrilaren 19ko 11/2021 Dekretuaren 15.2.j) artikuluak Garraio Plangintzaren Zuzendaritzari ematen dizkion ahalmenak erabiliz, honako hau

Lehenengoa. Azterketen esparrua.

  1. Salgai arriskutsuen errepideko garraiorako segurtasun-ikuskatzaile titulua lortzeko edota titulua izanik ebazpen hau EHAAn argitaratzen den egunean titulua iraungitzeko urtebete baino gutxiago falta dutenek hura berritzeko azterketetarako deia egiten da. Azterketak izangaien lanbide-gaitasuna egiaztatzeko izango dira.

  2. Errepideko garraioaren barruan, izangai berriek, nahi izanez gero, azterketa osoa edo aukeratutako espezialitateak soilik egin ahal izango dituzte. Hona hemen salgai-motari jarraikiz bereizitako espezialitateak:

  1. salgai-mota: materia edo objektu lehergarriak.

  2. salgai-mota: gasak.

  1. salgai-mota: erradioaktiboak.

  1. , 4.1., 4.2., 4.3., 5.1., 5.2., 6.1., 6.2., 8. eta 9. salgai-motak: salgai arriskutsuen nazioarteko garraiorako Europako Akordioaren arabera, salgai-mota bakoitzean jasotako materia solido eta likidoak.

    Nazio Batuen Erakundeak 1202 (gasolioa), 1203 (gasolina) eta 1223 (kerosenoa) zenbakiekin identifikaturiko likido sukoiak.

  1. Titulua berritzeko aurkezten direnek lehen egiaztatua zuten mota horretarako bakarrik egin ahalko dute azterketa.

    Bigarrena. Azterketak.

    Izangai berrien zein titulua berritu behar dutenen azterketak osatuko dituzten frogak, eta azterketen egitura eta kalifikatzeko modua otsailaren 27ko FOM/605/2004 Aginduan ezarritakora egokituko dira.

    Hirugarrena. Eskabideak.

  1. Azterketak egiteko eskabidea Eusko Jaurlaritzako Garraio Plangintzaren Zuzendaritzak horretarako jarri duen web-orriaren bidez aurkeztu beharko da:

    https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/garrioak/lanbide-gaitasuna/

  2. Eskabidea aurkezteko, hamabost egun balioduneko epea utziko da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

  3. Eskabidea web-orriaren bidez betetakoan, azterketa egiteko eskubidea ematen duen tasaren kitapena sortuko dute eskatzaileek. Espezialitate bakoitzeko 21,79 euroko tasa ordaindu beharko da (kontuan izandako arauak: abenduaren 30eko 13/1996 Legearen 27.2.4.2.1 artikulua, Estatuaren eta toki-tasen legezko araubidea eta ondarezko prestazio publikoen berrantolamendua aldatzen duen uztailaren 13ko 25/1998 Legearen azken xedapenetatik lehenengoaren 5. idatz-zatia eta Estatuaren 2022ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 28ko 22/2021 Legea).

    Tasak on line (interneteko web-orri horren bidez) edo off line ordaindu ahal izango dira.

    Off line ordaindu nahi izanez gero, kitapen horiek barra-kode bat izango dutenez, finantza-erakunde laguntzaileetan (Kutxabank, Laboral Kutxa, BBVA, Banco Santander, Sabadell Guipuzcoano, Bankoa, «La Caixa» eta Bankian) barra-kodea irakurtzekoa duten kutxazain automatikoetara jo beharko da, edozein ordutan, baina eskabideak aurkezteko epearen barruan ordaindu beharko da derrigor, ez baita onartuko okerrak zuzentzeko utziko den epean egiterik.

    Eskabideak aurkezteko epean ordaintzen ez bada, izangaia ez da onartuko.

  4. Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, onartutako eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak interneten argitaratuko ditu Garraio Plangintzaren Zuzendaritzak. Zerrendak ebazpen bidez onartuko dira.

    Baztertutako izangaiek eta onartutakoen zerrendan ageri ez direnek edo, zerrenda horretan ageri arren, daturen bat gaizki dutenek, ebazpena jendaurrera atera eta hurrengo egunetik aurrera 10 egun balioduneko epea izango dute okerrak zuzentzeko.

    Akatsak zuzentzeko epea igarotakoan, Garraio Plangintzaren Zuzendaritzak onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak onetsiko ditu, eta interneten argitaratuko ditu.

    Laugarrena. Epaimahaia, eta azterketen lekua eta eguna.

  1. Epaimahaia:

    Epaimahaiburua: Aritz Virumbrales Vinagret.

    Epaimahaikideak:

    Arantza Unamuno Lekuona.

    Jose Ignacio Arriba Chavarri.

    Marisa Madinabeitia Rivarés.

    Idazkaria: Jose Manuel Anabitarte Fernández.

  2. Azterketak egiteko egunak eta lekuak web-orrian jarriko dira.

    Bosgarrena. Izangaien bete beharreko baldintzak.

    Azterketa-egunean identitatea egiaztatzeko agiri ofiziala (NANa, gidabaimena edo pasaportea) aldean dutela azaldu beharko dute izangaiek. Hala ez bada, ez dituzte azterketan onartuko. Gainera, komeni da ordainagiriak ere eramatea.

    Prozesu osoaren jarraipena interneteko webgunearen bidez egin ahal izango da, eta gainditu dutenen behin betiko zerrendak interneten argitaratuko dira:

    https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/garrioak/lanbide-gaitasuna/

    Azterketa egiteko, izangaiek musukoa, arkatza eta ezabagoma eraman beharko dituzte.

    Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 8a.

    Garraio Plangintzaren zuzendaria,

    IVAN PEDREIRA LANCHAS.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik