Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 29koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita zein sektore jotzen diren sektore estrategiko eta traktoretzat, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak arlo horretan emango dituen dirulaguntzei begira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 133
  • Hurrenkera-zk.: 3143
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/06/29
  • Argitaratze-data: 2022/07/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordeak, nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko (Lehiatu Berria programako) laguntzak emateko deialdiari begira, 2015eko abenduaren 16an eta 2019ko abenduaren 4an egindako bileretan, hurrenez hurren, elikagaien industriaren arloko bi sektore hauek estrategikotzat jo zituen: behi-esnekiak eraldatzeko industria eta nekazaritza ekologikoko produktuak eraldatu eta merkaturatzeko elikagaien industria-sektorea. Azken kasu horretan, produktu ekologiko eraldatuak lortzeko baino ez diren proiektuak sartzen dira, eta lehengaien % 70ek, gutxienez, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako ustiategietatik etorri behar dute.

Era berean, Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordeak, 2022ko maiatzaren 6an egindako bileran, erabaki du estrategikotzat jotzea lehentasunezko jarduketa-eremuekin lotuta dauden elikagaien industriako proiektu guztiak.

Hori dela-eta, honako hau

Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordeak, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren deialdiei begira, sektore hauek jo ditu estrategikotzat:

Behi-esnekiak eraldatzeko sektorea.

Nekazaritza ekologikoko produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko elikagaien industria-sektorea.

Lehentasunezko jarduketa-eremuetako elikagai-proiektuak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 29a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik