Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 29koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez Koalak Studios Koop Elk Txikiaren ukoa onartzen baita eta Europar Batasunak finantzatutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan 2022-2023ko aldirako Euskadiko kultura- eta sormen-industriak azeleratzeko proiektuen deialdiaren ordezko onuradunen zerrenda erabakitzen baita.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 17
  • Hurrenkera-zk.: 412
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/12/29
  • Argitaratze-data: 2023/01/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. 2022ko urriaren 20an argitaratu zen EHAAn Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko urriaren 11ko Agindua, zeinaren bidez arauak ezarri eta deialdia egiten baita 2022-2023ko aldian Euskadiko Kultura eta Sormen Industriak azeleratzeko proiektuetarako dirulaguntzak, Europar Batasunaren NextGenerationEu funtsak finantzatutako Suspertzen, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan dirulaguntzak emateko.

  2. 2022ko abenduaren 21ean, Kulturako sailburuordearen ebazpena eman zen, Euskadiko kultura- eta sormen-industriak bizkortzeko proiektuetarako 2022-2023ko laguntzen eskabideak ebazten dituena.

    Hori dela eta, hau

Lehenengoa. Koalak Studios Koop Elk Txikia (F95830683) erakundeak 109-KAZ_2022 espediente-kodea duen proiekturako aurkeztutako dirulaguntzari uko egitea onartzea.

Bigarrena. Ordezko onuradunen zerrenda argitaratzea (eranskina).

Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 29a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.