Arautegia
Inprimatu315/2024 EBAZPENA, otsailaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegiaren 148/2023 epaia bete dela argitaratzeko agintzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 40
- Hurrenkera-zk.: 961
- Xedapen-zk.: 315
- Xedapen-data: 2024/02/13
- Argitaratze-data: 2024/02/23
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiaren ekainaren 30eko 148/2023 epaia ikusi da, eta agindu judizialak aipatzen duen administrazio-espedientea aztertu da, honako hauek oinarri hartuta
Lehenengoa. Osakidetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bitartez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa eskuratzeko 2016-2017. urteetan deitutako hautaketa-prozesuak arautuko zituzten oinarri orokorrak onartu ziren (2018ko otsailaren 8ko EHAA 28. zk.).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 116/2018 Ebazpenaren bidez onartu ziren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-proben oinarri espezifikoak, Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Mediku kategoriarako (KSUko FEM lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako (2018ko maiatzaren 5eko EHAA 45. zk.).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren maiatzaren 22ko 464/2018 Ebazpenaren bidez onartu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko KSUko FEM kategorian estatutupeko lotura finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesuan onartutako eta baztertutako hautagaien behin betiko zerrenda. Begoña Román Alonso andrea txanda irekian onartua izan zen.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren maiatzaren 27ko 509/2018 Ebazpenaren bitartez argitaratu ziren KSUko FEM kategoriaren hautaketa-probetako emaitzak. Begoña Román Alonso andreak 43 puntu lortu zituen lehenengo ariketan eta 57,8947 bigarren ariketan.
2018ko azaroaren 22an, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratu ziren medikuen kategoriako oposizio-fasearen emaitza eguneratuak (KSUko FEM lanpostu funtzionala). Begoña Román Alonso andreak 48,2131 puntu lortu zituen bi ariketen arteko batez besteko haztatua kalkulatuta (lehenengo ariketa % 65, eta bigarrena % 35).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 19ko 644/2021 Ebazpenaren bidez, hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta txanda irekiko destinoen esleipena argitaratu ziren Mediku kategoriarako (KSUko FEM lanpostu funtzionala), destinoa Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan izanik.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 19ko 652/2021 Ebazpenaren bidez, eranskinean ageri diren esleipendunak estatutupeko langile finko izendatu ziren, txanda irekian, Mediku kategoriarako (KSUko FEM lanpostu funtzionala), destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan izanik (2021eko ekainaren 10eko EHAA 113. zk.).
Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2021eko urriaren 28ko Erabakiaren bidez, ezetsi egin ziren Begoña Román Alonso andreak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 19ko 644/2021 eta 652/2021 Ebazpenen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak.
Bigarrena. Begoña Román Alonso andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2021eko urriaren 28ko Erabakiaren aurka.
Hirugarrena. Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiaren 148/2023 epaiak partzialki baiesten du Begoña Román Alonso andreak aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, eta horrela, hautaketa-prozesuko bigarren ariketako 5., 6., 7. eta 12. galderak baliogabetu dira, erreserbako galderak auzi-jartzailearen kasuan bakarrik zenbatu behar dira, eta azken puntuazioa berriro kalkulatu zaio, zuzenbidean dagozkion ondorio guztiekin (kasu honetan, destinoa esleitzea eta estatutupeko langile finko izendatzea).
Laugarrena. Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak 2023ko ekainaren 30ean emandako erabaki judizialaren ondorioz, jarduketak egin behar dira 2016-2017ko EPEko medikuen kategoriako deialdian (KSUko FEM lanpostu funtzionala).
Lehenengoa. Osakidetzako zuzendari nagusiari dagokio epaia betearaztea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ematen dizkioten eskumenen arabera.
Bigarrena. Administrazioarekiko auziez arduratzen diren epaitegi eta auzitegiek beren epaiak betearazteko eskumena dute; prozesuko alderdiek, berriz, epai eta ebazpen horiek bertan adierazten den moduan bete behar dituzte, horixe xedatzen baita administrazioarekiko auzietako jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 103.2 artikuluetan.
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegiak 2023ko ekainaren 30ean emandako erabaki judizialaren ondorioz, eta Osakidetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren eta otsailaren 14ko 116/2018 Ebazpenaren bidez, hurrenez hurren, onartutako deialdiaren oinarri orokor eta espezifikoen arabera egin beharreko izapideak egin ondoren, bidezkoa da Begoña Román Alonso andreari 133,7395 puntuko azken puntuazioa ematea: lehen ariketan 43 puntu (43 erantzun zuzen / 57 oker), eta bigarren ariketan 73,6842 puntu (14 erantzun zuzen eta 5 oker); hala, 53,7395 puntu lortu ditu guztira oposizio-fasean, bi ariketen arteko batez besteko haztatuaren arabera (% 65 lehen ariketari dagokio, eta % 35 bigarren ariketari); eta 80 puntu lortu ditu lehiaketa-fasean (60 puntu lanbide-esperientziaren atalean eta 20 puntu prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketaren atalean). Horiek horrela, bosgarren postua lortu du destinoa lortzeko aukera duten izangaien behin betiko zerrendan, Osakidetzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 19ko 644/2021 Ebazpenaren II. eranskinean.
Era berean, Begoña Román Alonso andreari destinoa esleitu behar zaio Zuzendaritza Nagusian, txanda irekian, 2016-2017 EPEko Mediku kategorian (KSUko FEM lanpostu funtzionala).
Hirugarrena. Administrazio-egintzak kontserbatzeko printzipioaren araberakoak izango dira (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 51. artikuluaren arabera) sarbide prozedura izapidetzean egindako gainerako administrazio-egintzak, hemen aldatutakoez bestelakoak, egin diren baldintza zehatzetan.
Azaldutako guztia kontuan hartuta
Lehenengoa. Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegiaren ekainaren 30eko 148/2023 epaia bete dadila xedatzea, Begoña Román Alonso andreari dagokionez, 2016-2017 EPEko Mediku kategoriaren testuinguruan (KSUko FEM lanpostu funtzionala).
Bigarrena. Erabaki judiziala izapide hauen bitartez gauzatzea:
Begoña Román Alonso andreari 133,7395 puntu aitortzea (53,7395 puntu oposizio-fasean eta 80 puntu lehiaketa-fasean), 2016-2017 EPEko Mediku kategoriako hautaketa-prozesuan (KSUko FEM lanpostu funtzionala).
Begoña Román Alonso andreari txanda irekiaren bidez destinoa esleitzea Zuzendaritza Nagusian, Mediku kategorian (KSUko FEM lanpostu funtzionala), deialdiaren oinarri orokorretan eta espezifikoetan ezarritako prozeduran oinarrituta. Oinarri horiek Osakidetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren eta otsailaren 14ko 116/2018 Ebazpenaren bidez onartu ziren, hurrenez hurren.
Begoña Román Alonso andrea Mediku kategoriako (KSUko FEM lanpostu funtzionala) estatutupeko langile finko izendatzea, eta adieraztea hilabeteko epea izango duela esleitutako destinoaz jabetzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiaren egoitzan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Hirugarrena. Ebazpen honetan xedatutakoaren eraginetik at geratzen diren gainerako egintza eta izapideek bere hartan jarrai dezatela agintzea.
Laugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitara dadila agintzea, eta Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 3. Epaitegiari jakinaraztea.
Bosgarrena. Epaia betetzeko izapideetan sor daitezkeen gorabeherak aztertzea eta ebaztea aipatutako epaitegiari dagokio, halaxe ezartzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 103.1 eta 109. artikuluetan.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 13a.
Zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Ikus: 652/2021 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez argitara ematen da eranskinean ageri diren esleipendunak estatutupeko pertsonal finko izendatzen direla, Fak. Esp. GSU-ko Mediku kategorian txanda ireki bidez, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakunde sanitarioetan izanik.
- Ikus: 116/2018 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez onetsi dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen Lanbide-taldeko Mediku kategorian (KSUko Mediku FEren lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak.
- Ikus: 103/2018 EBAZPENA, otsailaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko 2016an eta 2017an deitutako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartzen dira.