Arautegia

Inprimatu

296/2024 EBAZPENA, otsailaren 9koa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez, M.ª Jesús Iglesias López andrea Zuzendariordetza Medikoko zuzendaritzako idazkari izendatzen den, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 40
  • Hurrenkera-zk.: 960
  • Xedapen-zk.: 296
  • Xedapen-data: 2024/02/09
  • Argitaratze-data: 2024/02/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2120/2023 abuztuaren 31ko Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan Zuzendariordetza Medikoko zuzendaritzako idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia onartu zen.

Balorazio batzordeak aurkeztutako eskabidea baloratu du, eta dagokion izendapen proposamena egin du. Horiek horrela, eta Mª Jesús Iglesias López andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, Zuzendariordetza Medikoko zuzendaritzako idazkari, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko, 8/1997 Legeko 28. Artikuluko hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko, 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko, 255/1997 Dekretuarekin

Lehenengoa. Mª Jesús Iglesias López andrea izendatzea Zuzendariordetza Medikoko zuzendaritzako idazkari, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan.

Bigarrena. Izendapen honek 2024ko otsailaren 12tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena. Izendapenak egin dituen organoak diskrezionalki kargugabetu ditzake, izendapen askeko sistemaren bidez dagozkion lanpostuetan izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo lanpostutik mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak titular moduan kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik betetzen zuen lanpostuak zeuzkan ezaugarri berberekin antolakuntzari eta lurraldetasunari dagokionez. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondoriok, eta Osakidetzak berak ezarritako prozedurari jarraituz gauzatuko da. Lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena. Ebazpen hau interesdunei, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Langileen Zuzendaritzari eta Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea.

Bostgarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen honi dagokion EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2024ko otsailaren 9a.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea,

marÍa luz marquÉs gonzÁlez.