Arautegia

Inprimatu

20/2024 EBAZPENA, otsailaren 16koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren artean 2023ko otsailaren 1ean sinatutako lankidetza-hitzarmenaren eranskina, arreta soziosanitarioa ematekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 40
  • Hurrenkera-zk.: 966
  • Xedapen-zk.: 20
  • Xedapen-data: 2024/02/16
  • Argitaratze-data: 2024/02/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Ekonomia; Instituzional; Sailak

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatutako lankidetza-hitzarmenaren eranskina sinatu du, eta, behar bezalako publikotasuna emateko, honako hau

2023ko OTSAILAREN 1ean GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAK ARRETA SOZIOSANITARIOA EMATEKO SINATUTAKO LANKIDETZA-HITZARMENAREN ERANSKINA

Donostia, 2023ko abenduaren 28a.

BILDU DIRA:

Alde batetik, Eider Mendoza Larrañaga, Gipuzkoako Ahaldun Nagusia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean eta haren ordezkari gisa, Gobernu Kontseiluaren 2023ko abenduaren 28ko erabakiaren bidez hitzarmen hau formalizatzeko ahalmena duena.

Eta bestetik, Miren Gotzone Sagardui Goikoetxea Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua, Gobernu Batzordearen 2023ko abenduaren 26ko erabakiaren bidez egintza honetarako eskumena duena.

Alderdiek indarrean dagoen lankidetza-hitzarmenari eranskin hau sinatzeko behar den gaitasun juridikoa aitortzen diote elkarri, honela:

HELBURUA

Eranskin honen xedea finantza-lankidetzari buruzko bosgarren estipulazioa eguneratzea da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren arteko lankidetza-hitzarmenaren III. eranskinean jasotako zenbatekoetan islatuta. Eguneratze hori beharrezkoa da, egungo egoera ekonomikoaren barruan, hitzarmen honen xede diren arreta soziosanitarioko baliabideen garapenari ekarpen eraginkorragoa eta egokituagoa egiteko.

BALDINTZA EKONOMIKOAK

2023ko ekitaldiko zenbatekoari % 5,7ko igoera aplikatuko zaio, hau da, 694.842 euroko igoera. Aldatu egiten da, beraz, 2023ko otsailaren 1ean sinatutako hitzarmenaren III. eranskina, EHAAn argitaratua (2023ko martxoaren 6an, 45. zk.).

INDARRALDIA

Alderdiek sinatu ondoren jarriko da indarrean eranskin honen eguneratzea, eta hitzarmen honen bederatzigarren klausulan jasotako luzapenak alderdiek sinatzen badituzte finkatuko da.

Eta azaldutako guztiarekin ados daudela adierazteko, agiri honen bi ale sinatu dituzte, goian adierazitako tokian eta egunean.

Gipuzkoako Ahaldun Nagusia,

EIDER MENDOZA LARRAÑAGA.

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.