Arautegia

Inprimatu

134/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 17koa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Maria Pilar Uriarte Brizuela andrea Langileen Zuzendaritzako Administrazioko eta Kudeaketako Zerbitzuburu (Aurrekontuak, Ordainsarien Kudeaketa eta Gizarte Segurantza) kargutik kentzen den, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 40
  • Hurrenkera-zk.: 953
  • Xedapen-zk.: 134
  • Xedapen-data: 2024/01/17
  • Argitaratze-data: 2024/02/23

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

303/2022 Ebazpenaren bidez, Maria Pilar Uriarte Brizuela andrea Langileen Zuzendaritzako Administrazioko eta Kudeaketako Zerbitzuburu (Aurrekontuak, Ordainsarien Kudeaketa eta Gizarte Segurantza) izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

Lehenengoa. Maria Pilar Uriarte Brizuela andrea Langileen Zuzendaritzako Administrazioko eta Kudeaketako Zerbitzuburu (Aurrekontuak, Ordainsarien Kudeaketa eta Gizarte Segurantza) kargutik kentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena. Ebazpen honek 2024ko urtarrilaren 18an izango ditu ondorioak.

Hirugarrena. Interesdunari eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Langileen Zuzendaritzari Ebazpenaren berri ematea.

Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2024ko urtarrilaren 17a.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea,

MARÍA LUZ MARQUÉS GONZÁLEZ.