Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2024ko otsailaren 13koa, Osasuneko sailburuarena, Txertaketen Euskadiko Aholku Batzordearen osaera eguneratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 40
  • Hurrenkera-zk.: 969
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/02/13
  • Argitaratze-data: 2024/02/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2011ko irailaren 7ko Aginduz sortu zen Txertaketetarako Euskadiko Aholku Batzordea, organo aholku-emaile gisa, txertaketen arloan aholku teknikoak emateko, maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuan xedatutakoa betez, zeinaren bidez Osasun Saileko Aholku Batzordeen araubidea ezartzen baita.

Ondoren, agindu hori aldatu egin zuen Osasuneko sailburuaren 2014ko martxoaren 24ko Aginduak, kide-kopurua handitzeko xedearekin. Agindu horren 2. artikuluan ezarritakoaren arabera, Txertaketetarako Euskadiko Aholku Batzordea kide hauek osatuko dute: lehendakari batek eta, gehienez, 15 bokalek, zeinak Osasuneko sailburuak izendatuko baititu. Ahalegina egingo da osaera hori paritarioa izan dadin.

2022ko maiatzaren 5eko Aginduaren bidez, Osasuneko sailburuak azkenekoz berritu zuen batzorde horren osaera, eta, 2022ko maiatzaren 20ko Ebazpenaren bidez, bi laguntzaile izendatu ziren.

Horregatik, jasotako jakinarazpenak ikusirik, eta aplikatzekoak diren arauak betez, honako hau

Lehenengoa. Eguneratzea Txertaketetarako Euskadiko Aholku Batzordearen osaera, pertsona hauek izendatuz:

Lehendakaria:

Margarita Viciola García andrea.

Bokalak:

Euskal Herriko Pediatria Elkartearen ordezkari:

Elisa Garrote Llanos andrea.

Lehen Mailako Arretako EAEko Pediatria Elkartearen ordezkari:

Naiara Ortiz Lana andrea.

Osatzen Familia eta Komunitate Medikuntzako Euskal Erakundearen ordezkari:

Susana Martín Martín andrea.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioen ordezkari:

Jose María Hernández Hernández jauna.

Itziar Iturralde Orive andrea.

Zuriñe Ortiz de Zarate andrea.

Diego Vicente Anza jauna.

Yanire De Luz Sánchez andrea.

Juan Ugalde Espiñera jauna.

Alvaro José Prada Iñurrategi jauna.

Luis Ignacio Martinez Alcorta jauna.

Osasun Sailaren ordezkari:

Iñigo Aizpurua Imaz jauna.

Jose Jesús Larreina Córdoba jauna.

Pello Latasa Zamalloa jauna.

Rosa Sancho Martínez andrea; idazkari-lanak egingo ditu.

Bigarrena. Ondoriorik gabe uztea 2022ko maiatzaren 20ko Agindua, Osasuneko sailburuordearena, Txertaketetarako Euskadiko Aholku Batzordearen zenbait laguntzaile izendatzen dituena.

Hirugarrena. Osaera honen hurrengo berritzeak Osasuneko sailburuaren agindu baten bidez egingo dira, batzordean parte hartzen duten erakunde eta entitateek euren ordezkariak izendatu eta gero.

Laugarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 13a.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.